
Udako kultur agendak abuztuaren 14etik irailaren 5a arte euskal kultura suspertzeko eta Lezo kulturalki indartzeko egitasmoak antolatuko ditu. Gaur goizeko prentsaurrekoan aurkeztu du Lezoko Udalak plangintza.

Jantziaren Zentroak, garaiko jantziak, musuko eta guzti berreskuratu ditu irailaren erdialdera arte zabalik izango den erakusketa osatzeko, baina baita garaiaren gaineko informazioa ere.

Pasaian da 'Aita Mari'. Urtarrilaren 31n abiatu zen Mediterraneorantz migratzaileei laguntza emateko, eta behar zenean erreskateak egiteko.

Nahiz eta zaila zirudien hasiera batean, aurten ere martxan da Udako Kirol Kanpaina. Osasun eta segurtasun neurriak beteta, gogoz murgiltzen dira uretan egunero Oarsoaldeko gazteak Donibanen.

Astelehenetik aurrera giltzarekin bakarrik erabili ahal izango da. Hondakinen "gune iluna" bihurtu dela eta, erabilera orokorra eteteko erabakia hartu du.

Elementu naturalak oinarri izango dituen "jolas-basoa" auzolanean eraiki nahi dute. Uztailaren 16ean izango diren ekintzekin bat egiteko deia luzatu die udalak familia, herritar eta, "batez ere, Donibaneko haurrei".

Altxor ugari ditu Errenteriak, eta Eresbil Euskal Musikaren Artxiboa da horietako bat. 700 urteko ibilbidean, musikak garrantzi handia izan du herria egiteko garaian. Egun ere hala da.

Gasteizko parlamentua osatzeko hauteskundeak egingo dituzte etzidamu. Elizaldeko hautets lekuetan aldaketak egongo dira.

2016ko Euskal Legebiltzarreko Hauteskundeetan 30.840 lagun zeuden hautets erroldan, lau urte geroago, 2.491 lagun gehiagok osatzen dute errolda hori.

Hilaren 18an (larunbata) egin du hitzordua Herriko Plazan, 12:00etan. Handik abiatuta bost kilometroko bidea egingo dute, euskal preso eta iheslarien aldeko elkartasuna eta aldarria auzoz auzo zabaltzeko.

12:00etan hasiko da EAJren ekitaldi politikoa Pilotari kalean, Niessen Merkatalgune sarreran.

Oinezkoen bidea itxita dagoenez, Albaolara iristeko itsasontzi zerbitzu bat martxan jarri da Trintxerpetik. Gainera, ordutegi zabalagoa jarri dute faktoria bisitatzeko.

Bel Pozuetak eta Arkaitz Rodriguezek hartuko dute hitza ekitaldian. Done Eztebe plazan izango da EH Bilduren hauteskunde kanpainako ekitaldia.

Datorren asteazkenean arratsaldeko 18:30etik aurrera egingo dituzte erauzketak, Pasai Antxoko Kultur Etxean.

COVID-19aren ondorioz indarrean dauden protokoloen harira hauteskunde mahai batzuen ohiko kokapena aldatu dute hilaren 12ko Euskal Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako.

Foru Aldundiak Pasaiako Portuarekin sinatutako hitzarmenari esker, foru suhiltzaileek portuan gertatzen diren larrialdiei aurre egin ahal izango diete.

Lehenengo urratsak eta lanketak eginda baina, COVID-19 dela-eta martxora arte egindako lanketarekin amaitu behar izan dute aurten.

Lezo-Donibane arteko bidegorria eta eta espaloi zabalagoa eskatu ditu berriz ere Eguzkik. Bidean hainbat pintaketa azaldu dira.

Euskal Herriak 1,8 planeta behar ditu gaur egungo bizimoduari eusteko.

Tecnalia taldeko Izaskun Marañonek zuzenduko du aurkezpena. Hilaren 14ean izango da, goizeko 10:00etatik 11:00etara.