Larunbateko erlojupeko estropadek eremu berria izango dute

Aurreikusitako eremuak ez zituenez osasun eta segurtasun neurriak bermatzen, kokaleku berria bilatu behar izan zaie aurtengo estropadei. Dagoeneko jakinarazi dute irteera ordena.

Birtuala, baina 'Zentenarioa' izango da

Zentenarioa entzun, entzungo da, hala iragarri du musika bandak sare sozialen bidez. Hori bai, birtuala izango da emanaldia, egungo egoerak agintzen duen moduan.

oporrak bakean oiartzun 2020

Udan ez da haur sahararrik etorriko; diru laguntza, guneetara bideratuko du udalak

Oporrak bakean programa bertan behera gelditu da. Udalak egitasmoari bideratu ohi dion laguntza errefuxiatu zelaietara bideratuko du.

Marraztutako madalenak

Jairik ez, baina haien bueltan iniziatiba martxan jarri du Haurren Jai Batzordeak orain: Jaiak marrazten 2020.

joanes larretxea

Joanes Larretxea Euskal Herriratzearen aldeko mendi buelta egingo dute

Sarek hamabi kilometroko mendi itzulia antolatu du hilaren 19rako. Iturrioztik abiatuko dira, Izan Bidea aplikazioari kilometroak batzeko.

Esklerosi anizkoitzaren elkartearentzat izango da bildutako diru guztia.

'Busti zaitez' kanpainarekin bat egin du Errenteriak

Datorren igandean, hilaren 12an, Busti zaitez kanpaina egingo dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 80 igerileku eta hondartzetan; horietako bat izango da Errenteria-Oreretako Fanderiako igerilekua.

Alarma egoeran hil direnei agur kolektiboa, hilaren 14an

Ekitaldi xumea eta laikoa izango da, kide bat galdu duten familiei begirakoa, eta parte hartu ahal izateko, ostirala —hilak 10— baino lehen jarri beharko da aurrez harremanetan udalarekin 943 449 611 telefono zenbakira deituta  08:00etatik 14:00etara.

duintasuna

Bizitza, soldata eta pentsio duinak bermatzeko eskaera hauteskundeen atarian

Hauteskundeetan parte hartzen ari diren alderdiei konpromiso zehatzak eskatu dizkie Duintasunak bizi eta zahartzaro duina bermatzeko.

oianleku

Oieleku inguruko ondare kulturala ezagutaraziko dute

Luis Mari Zalduak bisita gidatua egingo du cromlecharen inguruan. Saroiak, larreak eta mairu-baratzak ezagutuko dituzte, Gipuzkoako parketxeek antolatuta.

gizarte ongizatea

Gizarte-Ongizate zerbitzuetako bulego batzuk Mendiburura mugituko dituzte

Datorren ikasturtea hastearekin batera hiru bulego berri irekiko dituzte Mendiburu kaleko 5 zenbakian. Bulegoa egokitzeko obrak egiten hasi dira.

MuittuLezo berritua iritsi da

Adinekoei begirako ariketa gailuak uztaileko ostegunetan erabili ahal izango dira, ordu jakinetan, eta orientatzaileen laguntzarekin.

Isa Diazek, 'Sano erradikal' poema liburua aurkeztu du

Iraultzarako deialdia da 'Sano erradikal' poema liburua, eta ospakizunerako, elkartzeaz gozatzeko deialdia, Isa Diaz errenteriarrarentzat.

Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko ordenantza martxan da

Ekainaren 30an egindako ohiko udalbatzarrean onartu zen bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzeko ordenantza arautzailea.

parramurritza

Kulturabiruseko aste honetako ekitaldietako sarrerak, eskuragarri

Izaro eta Lohizuneren kontzertua, Hiru binaka zirkuitua, mendi martxa eta Mirari Martiarena eta Idoia Torregarairen bakarrizketa dira ekitaldiak.

Duintasunaren babesa, Gabierrotako adinekoen egoitzako langile eta egoiliarrei

Zahartzaro duinerako eskubidea aldarrikatuko du Duintasunak gaur enegarrenez. COVID-a9ak eragindako pandemian adinekoen zaintzan, eta zaintzan oro har, dauden gabeziak agerian gelditu dira.

Pasai Antxoko Tren Berriaren Plataforma

Pasai Antxoko Tren Geltoki Berriaren Plataformak "lehen laguntza instituzional sendoa" lortu du

Plataformako kide batek iragarri duenez, Eusko Jaurlaritzako Azpiegitura sailburuordearekin bildu da taldea, geltoki berriaren proposamena eztabaidatzeko.

covid 19 oiartzun hauteskundeak

Elizalde ikastetxeko frontoia egokituko dute hauteskundeetarako

Jende pilaketak saihesteko asmoz eremua egokituko dute. Udalak gogorarazi du Elizalde auzoa bi sekziotan banatuta dagoela.

xomorro taldea

Zirku tailerra egingo dute Elorsoron, datorren astean

Xomorro taldeak zirku tailerra eskainiko du hilaren 8tik 10era. 10 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta dago.

Iñaki Rodero judo

Judo eta defentsa pertsonaleko ikastaroa Lezon

Ikastaroa 14-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, Iñaki Rodero irakaslearen eskutik

Txistu doinuek esnatuko dituzte berriro igandeak

Konfinamendua amaituta, kalera itzuliko dira, eta igande honetan eskainiko dute kalez kaleko beren lehen emanaldia pandemiaren etenaldi derrigorrezkoaren ondoren.

Gehiago