268 mikroenpresaren diru laguntza eskaera jaso du udalak

Astelehenetik atzo gauera arte, 268 eskaera jaso ditu udalak, eta datorren astean hasiko da ordainketak egiten. Diru laguntza hori eskatzeko epea zabalik jarraitzen du.

"Zentzuzkoa al da autoei pasatzen uztea eta oinezkoei ez?"

Donibanera bakailaoa erostera zihoala buelta emateko eskatu zion atzo Axun Garmendia lezoarrari Pasaiako Udaltzaingoak. Gertakariak hausnarketa eragin du Garmendiarengan.

girizia elkartea

Herrikoak direlako

Espainiako Auzitegi Nazionala herriko tabernen diru kontuak enbargatzen hasi da, eta lokalekin gauza bera egingo du. Oarsoaldeko eta Bidasoko ‘herrikoak’ mobilizatzen hasi dira.

LGTBIfobia pairatzen ari direnentzat, helduleku bat

LGTBIfobia pairatzen ari diren herritarrei begira zerbitzua martxan jarri du udalak. Bi telefono zenbaki eskura: 010 eta 943 449 600.

hilketa angelu

Angeluko hilketa matxista salatzera deitu dute

Gizon batek bere emaztea hil zuen herenegun Lapurdin. Gaur arratsalderako protesta ekintzak deitu dituzte, salatzeko. Udalak bat egin du horiekin.

Antxo, San Pedro eta Trintxerpeko hainbat errepide, oinezkoentzat egokituko dira asteburuan

Alarma egoerak baimendutako irteeretan segurtasun neurriak bermatuak izan daitezen, hainbat kaleetan trafikoa murriztuko du Pasaiako Udalak. Murrizketek ordutegi zehatza izango dute.

Ostari elkarteko kidea

Iker Colino: «Baldintza horietan ez da errentagarria taberna irekitzea»

Lehen faseari esker astelehenetik aurrera irekitzeko aukera duten arren, Errenteriako taberna gehienek ez irekitzea erabaki dute. Zalantzaz beteta daude, ez dakite ziur zer datorkien.

[Erreportajea] Egoera berrira egokitzen

‘Zero fasea’ delakoari esker, Oarsoaldeko eta Bidasoko zenbait denda eta establezimendu berriz ere euren eguneroko jardunera itzuli dira azken egunetan, ezohiko neurriekin.

IAGO IRIXOA CORTES, HISTORIALARI ETA IKERLARIA

Itsasoak arrasto nabarmena utzi dio

Hamalau egunez, egun bakoitzeko galdera bat erantzungo du Iago Irixoa Cortes historialari eta ikerlariak. 700 urte bete ditu aurten hiribildu eratu zenetik Errenteriak, eta Irixoak garaian garaiko zehaztasunak emango ditu. Herriaren historian murgiltzeko azalpen interesgarriak eman ditu historialariak, Errenteria nondik datorren eta nora doan ulertzeko lagungarriak. Honakoa, laugarrena.

Zerga egutegia moldatu du udalak

Ordainketak helbideratuta dituztenak, kobrantzak itzuli ahal izango dituzte, eta udala aurrerago saiatuko da berriro egutegian zehaztutako egunetan. Erreziboa helbideratua ez dutenek, ordainketak Zu! Arreta Zerbitzuan egin ditzakete aurrez aurreko zerbitzua berriro hasten denean, edo entitate laguntzaileetan.

Ahalduntzerako sareak jostea, inoiz baino beharrezkoagoa

Osasun krisiaren ondorioz, Eskola Feministak ere aurrez aurreko jarduera bertan behera utzi behar izan zuen; aurrez aurrekoaren ordez, modu birtualean ari da ikasleen eta irakasleen artean sortutako sareei esker, eta egokitzeko eta berrasmatzeko gaitasunari esker.

Literatura gosea asetzeko lanean jarraitzen du bibliotekak

Gaztelerazko irakurketa kluba Amaia Garciak dinamizatuta; eta Irakurketa Ozenki, 9-12 urte arteko haurrei begirakoa ere antolatu dute, Irene Sotelok gidatuta, hori asteazkenean.

Pasaiatik irten gabe, oinez egin daitezkeen hainbat ibilbide

Herriaren izaera geografiko bereziak eta azalera mugatuak aukera gutxi ematen dizkie paseatzera ala kirola egitera irten nahi duten herritarrei. Udalak, baimendutako hainbat ibilbide proposatu ditu.

Landare libre nahi dute

Gaur bertan eta hilaren 10era bitartean iniziatiba abiatu dute Errenteria-Oreretako Landare elkarteari babesa emateko. Salaketarako modua ez da nolanahikoa; samurra izango da, maitasunez jositakoa.

Lur Kortaren ipuin kontaketa digitala, bihar arratsaldean

Manuel Lekuona bibliotekak ipuin kontaketa digitala antolatu du biharko. Lur Kortaren saioa astebetez ikusi ahal izango da.

'Ostalaritzaren erronka berriak' doako online ikastaroa antolatuko dute

Konfinamenduak taberna eta jatetxeak gogor jo dituen honetan, etorkizuneko ostalaritza izango dute hizpide, hilaren 5ean, Nik Oarsoaldean kanpainak antolatutako ikastaroan.

Koronabirus kasu berririk ez Oarsoaldean

Albiste ona Oarsoaldean. Azken zenbaketaren arabera, berean mantentzen da COVID-19arekin kutsatutakoen kopurua.

koronabirusa 2020-05-01

Udalerri guztietan egin du gora positiboen kopuruak

Errenteria-Oreretan bi kasu gehiago daude, eta Lezon, Oiartzunen zein Pasaian kasu bana atzeman ditu Osakidetzak Maiatzaren Lehenean.

Hiru kasu gehiago zenbatu dituzte Oarsoaldean, bi Errenteria-Oreretan eta bat Pasaian

Bi positibo gehiago Errenteria-Oreretan eta bat Pasaian

Igoera aipatutako bi herrietan eman da soilik, Oiartzunen eta Lezon ez da kasu berririk zenbatu azken orduetan.

Gehiago