2021/4

sare bizikleta martxa joanes

[Galeria] Pedalkadak eman dituzte, Joanes Larretxea etxeratzearen alde

Presoa etxera hurbilarazteko dinamikari jarraipena eman dio Oiartzungo Sarek. Maiatzaren 8rako hiru tontor igotzera deitu dute.

Ostalarien aurkako "tratu iraingarria" salatzeko elkartu dira

Joan den astean aldundiaren aurrean egindako ekintza sinbolikoan atxilotutakoek nahiz parte hartzaileek pairatutako "umilizaioak" gaitzetsi dituzte Pasaian.

Zarataren kontrako pantailak, Beraun, Pontika, Agustinak eta Lartzabalen

Aktuazioa, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zarataren kontrako planaren barruan kokatzen da. Gi-20 eta AP-8 errepideei eragingo die eta 2.225.000 euroko inbertsioa egingo du.

[Galeria] 433 egun geroago, herri lasterketa bat Oarso Bidasoan: San Markoko Igoera. Irati Beorlegi eta Hodei Lujanbio garaile

2020ko otsailaren 16tik ez zela egiten herri lasterketa bat Oarso Bidasoan. Errenteria Atletismo Taldeak osasun segurtasun neurriak bermatu ditu.

"Bizi dugun egoera zaurgarria publikoki adierazteko eskubidea dugu"

Donostian ostalariek aldundiaren aurrean egindako protesta batengatik jaso zuten "neurriz kanpoko" tratua salatu du Ostarik.

Iraultzaren bost hamarkadaren emaitza, Kapitain Etxean

Iraultza Dantza Taldearen 50 urteko ibilbidea laburtzen duen erakusketa zabalik da Jantziaren Zentroan. Ekainaren bukaerara arte bisita daiteke.

[Galeria] Martxan da Oreretako Sagardo Eguna

Goizean txotx egiteko sagardoa eta edalontziak saltzen ibili dira. Eguerditik aurrera hasiko dira jarduerak, denak online.

Oposizioaren begirada aurrekontu proiektuan txertatzeko prest azaldu da gobernu taldea

Otaegik esan du, garrantzitsua dela eurentzako herriko sentsibilitate politiko guztien ekarpenek tokia izatea, "horregatik, gure aurrekontu proiektua aberastuko duten proposamenak txertatzeko prestutasuna adierazi dugu".

Talka bulegoa, ehun ekonomikoari eusteko

Errenteria-Oreretako ehun ekonomikoari eustea du helburu bulegoak, eta gehien kolpatutako edo zaurgarrien direnei laguntza tresnak eskaintzea.

COVID-19a pasa dutenen egoera fisikoa hobetzeko ikastaroa abiarazi dute

Programak gaitza gainditu osteko egoera fisikoa hobetzea eta kirolarekiko atxikimendua lortzea du helburu. Bi hilabeteko iraupena izango du.

Gazteentzako lan eskubideen gida ondu dute Ernaik eta LABek

LABek larunbatean deitu duen manifestazioarekin bat egitera deitu du; gazteen zutabeak Papresako zubian egin du hitzordua 11:45ean.

street dance oiartzun

Street dancean arituko dira bihar Elorsoron

Elorsoro kiroldegiak street dance saioa antolatu du ostegun arratsalderako. BPXportek jakinarazi duenez, aldez aurretik eman behar da izena.

IRITZI EMAILEAK. ARRATE AROZENA MUJIKA. ORERETA.

Adi entzuten denean

Energia berriztagarrietarako laguntzak eska daitezke oraindik

Diru laguntza lerro hori urtarrilaren 5ean argitaratu zuen udalak, eta %20ra arteko laguntza lortzeko aukera dago. Abuztuaren 31 arte edota diru lerro horretarako bideratutako diru zatia amaitu arte eska daiteke laguntza.

Errigorako kaxaren zozketa

OARSO BIDASOKO HITZAk Errigorako produktuen kaxa baten zozketa irekia sortu du.

2016. urtean jaiotako haurrek ere izena eman dezakete udaleku irekietan

4 urteko geletan dauden Pasaiako haurrek ere izena eman ahal izango dute, maiatzaren 12ra arte, uda honetarako antolatutako jardueretan.

makarraztegi

Makarraztegi industriaguneko errepidea asfaltatu dute

Oiartzungo Udalak autoen kontzesionario dezente jasotzen dituen poligonoko errepidea berritu du.

Mar Menor babesteko iniziatiba Xenpelar Etxera helduko da astelehenean

Maiatzaren 3an 19:00etan zabalduko dute erakusketa eta bertan izango da Ascension Estefania Sanchez-Guerrero Fuentes HEL horren sustatzailea eta  argazki erakusketaren egileetako bat.

bikila eman zesarri zesarrena
Gehiago