
2020an jaiotako oiartzuarren gurasoentzako bilera egingo dute ostegun arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan. Hil honetan izango da ekitaldia.

Bidea izango dira beste behin ere, hamarnaka herritar. Zehazki, euskal presoak etxera ekarriko dituen bidea.

Bihartik hilaren 26ra arte erabili ahalko da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara. 28 ikaslerentzako lekua du.

Alex Txikon alpinistak Itsastarrak mendi taldearentzat espresuki sortutako ikus-entzunezkoa proiektatuko dute hilaren 14ean, Trintxerpeko alkateordetzan.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan baldintzarik gabeko oinarrizko errenta baten aldeko HEL herri ekinaldi legegilea aurkeztu dute. Errenteria-Oreretan horren gainekoak azalduko dituzte.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen dinamika hamargarren astean sartu da. 'Ongi' hitza izango da irudigintzan aritzeko gaia.

Antxoko emakume elkarteak lau saio antolatu ditu mugikorren kamerak erabiltzen ikasteko. Parte hartzaileek erakusketa eskainiko dute azaroaren 25aren harira.

Aurkezpena ikastolan izango da, 18:00etatik aurrera. Lanaren nondik norakoak azaltzeaz gain, solasaldirako tartea izango da.

Sareren Izan Bidea dinamikaren barruko mendi martxa egingo dute larunbatean. 09:00etan dira ateratzekoak Karlos Saldise plazatik.