2021/9

aieka

Oiartzuerazko hitzak aieka batera eta bestera zabaldu nahi ditu Ttur-tturrek

Pasa den ikasturtean martxan jarritako kanpainari jarraipena emango Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. 'Aieka' hitzarekin hasi nahi dute memeak biltzen.

olaberria burdinola

Olaberria eta Olaundituko burdinolak ikertzeko eska daiteke Manuel Lekuona beka

Herriko burdinola zahar horiek ikertzeko proposamenak hilaren 30era arte aurkez daitezke. Udalak 6.000 euroko laguntza emango dio bekadunari.

Oarsoaldeko AEK, bizipoza berreskuratzeko asmoz

Oarsoaldeko AEKren lau euskaltegietan ikasturte berrirako izena eman daiteke, irailaren bukaerara arte. Urriaren 4an hasiko dituzte eskolak.

EPLEren Pilota Eskolak hurrengo astean hasiko du ikasturte berria

Izena eman edo informazio gehiago jaso nahi dutenek, 680 71 94 22 telefono zenbakira deitu behar dute.

sagar bilketa oiartzun 2021

Sagar bilketa herrikoia egingo dute igande goizean

Girizia Elkarteak antolatu du sagar bilketa. Plazan arituko dira, kizkiarekin, goizean zehar, bertako sagarra biltzen.

anorga oiartzun 2021

Oiartzunek porrotarekin hasi du denboraldia

Gol bateko aldeagatik galdu dute oiartzuarrek, Añorgaren zelaian. Etxekoek bigarren zatiaren lehenengo minutuetan sartu dute partidako gol bakarra.

Ander Iñarra laugarren Munduko Kopako proban, Austrian

Munduko Kopako sailkapen nagusian seigarren postuan jarri da lezoarra, zazpi probetatik bi bakarrik egin eta gero. Hurrengo lasterketa Euskal Herrian du.

Hibaikako emakumeak gaurko estropada amaituta.

Kontsolazio txandan arituko da Hibaika Kontxako bigarren asteburuan

Beti moduan, dena ematera joan dira gaur Hibaikako emakumeak Donostiako badiara. Bigarren txandan eta laugarren kaletik aritu da Maddalen ontziko eskifaia eta seigarren postuan sailkatu dira errenteriarrak.

[Galeria] 'Juanita Larando' patatxa aurkeztu dute gaur Donibanen

XVIII. mendeko patatxa ontzi baten planoak jarraituz, 'Juanita Larando' ontzia eraiki dute Albaolako ontzigintza eskolan, eta, gaurkoa aurkezteko eguna izan da. Bertan egon dira udal eta Albaolako ordezkariak.

Alvarez, Otaegi eta Ostolaza ikastaroa aurkezten.

Gobernantza publiko komunitarioaren gaineko ikastaroan plaza libreak daude oraindik

Aldaketa bat izan da programan agenda arazoak direla medio. Lleidako alkate Miguel Pueyo i Parisen ordez, Dolors Sabater Puigek hartuko du parte.

itotiyak

Oiartzuerazko hitzekin 'itotiyak' balira bezala zipriztinduko dute

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak dibulgatzeko kanpainarekin jarraituko du aste honetan. 'Itoti' izango da aukeratutako hitza.

Hutsik dauden etxeen aprobetxamendu soziala galdegin du Podemosek

Ahal Dugu-Podemosek mozio baten bidez eskatu dio udal gobernuari "behar diren baliabide guztiak premiaz jartzeko" hutsik dauden eraikinen ustiapenerako.

Orratx! Antzerki Taldeak prest ditu haur eta gazteentzako tailerrak

Urteroko bi taldeei, hirugarren bat gehitu nahi diete: 6-8 adin tartekoena. Tailerretan izena emateko epea hilaren 27ra arte dago zabalik.

Asteburu osoan, COVID-19agatik hamabi kutsatu Oarsoaldean

Errenteria-Oreretan tasa 100dik beherakoa da jada. Lezon ez da kutsaturik hauteman ostiraletik igandera. Oarsoaldea osoan 12 positibo izan dira asteburuan.

Harrobiaren ikasturte hasiera atzeratu du Hibaikak

Kadeteen entrenamendu ordutegia aldatu du, eta astelehen, asteazken eta ostiraletan 17:30etik 19:30etara arituko dira.

OzZinema sorpresarekin dator

Udako zinema zikloa amaituta, areto barruko emanaldien denboraldi berriari ekingo dio OzZinema zineklubak bihar.

Traktoreek Ibilgailuen Azterketa Teknikoa herrian egiteko aukera dute

Baserritarrei zuzendutako mezua zabaldu du Udalak: hilaren 13tik eskatu daiteke txanda nekazaritzako makineriaren azterketa egiteko.

ur mozketa

Elorrondo kaleko lanengatik ura moztuko dute, bihar

Elorrondo kalean eta inguruan eragina izango du ur mozketak. 06:00etatik 09:00etara bitartean iraungo du hornikuntza gabeziak.

COVID-19aren tasa 200dik beherakoa da Oarsoaldeko herri guztietan

Aste honetan, astelehenetik ostegunera, Oarsoaldeko lau herrietako 23 biztanlek hartu dute gaitza; joan den asteko epe berberean 31 izan ziren.

Gazteenek datorren astean ekingo diote sasoiari Trintxerpe-Illunben

2010etik aurrera jaiotako neska-mutilei arraun elkartera batzeko gonbita egin die Trintxerpeko klubak. Datorren astean emango dituzte lehen arraunkadak.

Gehiago