Errepresaliatuen aldeko karteladak berrartuko ditu Etxeratek

Oreretako Etxeratek herritar guztiak deitu ditu parte hartu eta euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egitera.

EH Bilduk pasaitarren osasunarekin jokatu izana salatu du udal gobernuak

EAJ eta PSE-EEk uste dute oposizioko taldeak "inolako lotsarik gabeko" adierazpenak egin dituela, "pasaitarren osasunarekin kritika politikoa egiteko".

Futbola izango da asteburuko protagonista, Pasaian

Gizonen Hirugarren Mailan dauden Antxo A.F. eta Pasaia K.E. taldeak lehian izango dira asteburu honetan. Areto futbolekoak etxean, eta hamaikakoak Durangon.

'Zinema Txikia' Juanba Berasategin izango da igandean

Pasaiako Zinema Txikiaren baitan, 'Oin txiki' filma eskainiko dute, igandean, Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Larunbatean, Sareren mobilizazioa Lezon

Euskal Herriko beste 200 herritan bezala, Lezon ere euskal preso, iheslari eta deportatuen aldeko mobilizazioa egingo dute.

kulturabirusa

Kultur ekitaldien antolatzaileek urtarrilean eskatu beharko dituzte laguntzak

Iazko bideari jarraituta, udalari diru laguntzak urteko lehen hilabetean eskatu beharko dira. 43.290 euro bideratuko dituzte.

Egiluzeko ikasleek hitzaldi informatiboa emango dute streaming bidez

Metodologia berritzaileak sustatzen jarraitzen dutela azaldu dute ikastetxeko arduradunek, eta ekintzaren alde berritzailea, programa ikasleek beraiek diseinatu dutela dela esan dute.

AHTaren gaineko erakusketa zabalduko dute ostegunean Xenpelar Etxean

Astigarraga eta Lezo lotuko dituen merkantzietako AHTaren linearen gaineko erakusketa antolatu du Oarsoaldeko herritar talde batek.

Bertso saioa eskainiko dute otsailaren 6ean Donibanen

Bixi Bixi Elkarteak antolatutako emanaldiak Lujanbio, Iguaran, Alberdi, Egaña, Arzallus eta Iturriaga bertsolariak hartuko ditu.

elorsoro kiroldegia

Elorsoro kiroldegia lehenago itxiko dute bihar

Eusko Jaurlaritzaren aginduz, eta jai egun bezpera izanik, ohi baino lehenago itxiko dute kirol instalazioa, tabernak bezalaxe.

Gehiago