Bat Etorri kolektiboaren agerraldia Herriko Plazan.

Pentsiodunen mugimenduaren «batasuna» berreskuratzea ezinbestekotzat jo du Bat Etorrik

Agerraldia egin du gaur eguerdian Bat Etorri kolektiboak; pentsio publikoen defentsan bost aldarrikapen nagusi egin ditu taldeak.

harrika bota ttur ttur

Oiartzuerazko hitzak proposatzeagatik ez dute inor harrika botako

Ttur-tturren erronka azkeneko astean sartu da, hamargarren hitzarekin. Oiartzuerazko hiztegia elikatzen jarraituko dute.

Haur eta nerabeen artean euskararen egoera zein den ezagutzeko bilera

Gazteekin jarduten duten eragileekin bilduko da Bokale asteazkenean. Endika Zaldua Koxtapeko entrenatzailearen testigantza bideo batean jaso dute.

IZARO MARIEZKURRENA, Irudigile eta artisaua

“Sortzen dudan guztia nigandik sortzen dut, nire emozioetatik”

Pasai Donibaneko Maridomingi tailerrean hamaika sorkuntza lan harilkatzen ditu Izaro Mariezkurrena irudigile eta artisauak. Pasaitarra sinistuta dago sortzaileen lanari ez zaiola ematen benetan duen balioa.

XABIER SUSPERREGI, Idazlea

"Eraiki zuten gezurra desmuntatzen saiatu naiz liburuarekin"

‘Crimen sin castigo’ liburua argitaratu berri du Xabier Susperregi Oiartzunen bizi den errenteriarrak. Zugarramurdiko 16 urteko gazte baten hilketaren atzean eraikitako gezurra agerian jarri nahi du. Liburua igandean aurkeztu zuen Zugarramurdiko Sorginen museoan 12:00etan.

Poesia Lezoko kaira iritsi da

Hilaren 16, 18 eta 20an egingo dituzte Poesia Kaia egitasmo berriaren emanaldiak Lezon. Santo Kristo elizan da azkena, musika kontzertuarekin.

Hirugarren urtez jarraian irabazi du Katerin Artolak Aurresku Txapelketa

Elkarren segidako hirugarren txapela ekarri du Artolak etxera. Ez da oiartzuar bakarra izan podiumean, Martin Etxebestek hirugarren postua lortu baitu.

Lehen sektorearen ustiapenerako sei lursail berri gaitu ditu aldundiak

Lezoko hiru gune hartzen dituzte partzelek: Olaizola baserriko lurrak, Urrelekuko lursaila eta Gaintxurizketa Gaina. Hilaren 11ra arte eman daiteke izena.

[Erreportajea] Sareko abentura berri batera egin du jauzi Xaltok

Pailazo lezoarrak webgune propioa du orain, sortzen dituen edukiak partekatzeko. Korri eta Brinkorekin egindako aroa ez du bukatutzat eman, nahiz eta bakarkako bidea indartzeko hautua egin.

Eider Perez. Sortzailea.

[Elkarrizketa] “Bizipenak, errealitatea eta fikzioa uztartzen ditu ‘Alamedako dantzaldia’-k”

Aktore, aurkezle, bertsozale, irakasle eta idazle. Sorkuntzaren eremuan egiten du dantza Eider Perezek (Trintxerpe, 1995). Hain zuzen ere, dantzaz eta Hitza Eremuaz, besteak beste, solastu da, horiek baitira artista pasaitarraren azken proiektuak.

Xabier Martinez de Antoñana

Azaroaren 25eko zapi gorriak udal eraikinetan jaso daitezke

Udaletxean eta Donibane kaleko Kultura Aretoan har ditzakete lezoarrek zapi horiek- Hilaren 22tik 28ra balkoietan jar daitezela eskatu du udalak

Zuhaitzak mozteagatik jarri dituzten mezuen harira, udalaren erantzuna

Anbulatorio berria eta alokairuko 52 zuzkidurazko etxebizitza eraikitzen ari diren inguruan, zuhaitz batzuk moztea leporatu diote Lezoko Udalari. Mezu hauei erantzuna eman dio udalak, eta zuhaitz berri batzuk beste leku batean landatuko dituztela baieztatu dute.

Azokan izan dira alkatea eta Garapen Ekonomikorako zinegotzia, merkatariekin

Azokako merkatarien kezkak eta inpresioak lehen eskutik jasotzeko aukera izan dute gaur Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo Garapen Ekonomikorako zinegotziak.

Hasi dira txertoak jartzen

Gaur 30 lezoar izan dira gripearen eta COVID.19aren hirgarrena jartzen. Ostegunean 11:00etatik 13:00etara errepikatuko dute saioa.

Eskubaloi eta areto futbol talde guztiak irabazle asteburuan

Munttarperen hiru taldeek, eta Gaintxuk nahiz Jaixkik aurrera atera dituzte euren partidak, arrakastaz. Allerruren gizonen taldea, etxean nagusi.

Bertso saioak adinekoen egoitzetan

Adin adin Gipuzkoako Foru aldundiak eta Lankuk elkarlanean antolatzen dituzten bertso saioak egingo dituzte seigarrenez.

Rote Zora, Alemaniako erresistentzia egitura feministaren historia, Gaztañora

Frauen Bildet Banden —Emakumeek Alemanian bandak sortu zituztenekoa— dokumentala emango dute lehenik, eta  Alemaniako bi lagunekin eztabida zabalduko dute ondoren bertako esperientzia hori gertuagotik ezagutzeko.

Hilaren 20an Bilboko manifestaziora deitu du Pasaiako EH Bilduk

Koalizioak gogora ekarri du antolatu duten autobusak barrutiak banan-banan zeharkatuko dituela. Oraindik erreserba daitezke eserlekuak.

aingeru oiartzabal

'Beldurra askatasunaren lapur' hitzaldia emango du Aingeru Oiartzabalek

Killirikupe emakumeen taldeak hitzaldia antolatu du psikologo oiartzuarrarekin. Bi ordutan zehar hainbat gako emango ditu Oiartzabalek.

Gehiago