Zergak izoztea proposatu du PSE-EEk

Ordenantza Fiskalak aztertuko ditu udalbatzak datorren asteartean. Pasa den ostiralean aurkeztu zuen bere proposamena gobernu taldeak—EH Bildu eta Elkarrekin Errenteria—. eta gaur, berea aurkeztu du alderdi sozialistak Isaac Palencia bozeramailearen eskutik.

Jon Baguesek jasoko du Manuel Lekuona saria

Euskal ondarearen alde, hainbat arlotatik, egindako lanagatik aukeratu dute Bagues saria emateko. Izan ere, berreskurapenean, aholkularitzan, zabalkundean eta sustapenean aritu da musikologo eta artxibozaina.

Denek bizitzeko behar dutena bermatua izan dezaten

BGOE Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errentaren alde aurkeztu duten Herri Ekimen Legegileari babesteko baliatuko dituzte sinadura horiek.

Arditurriko bide berdea sustatzeko milioi bat euro

Gurutze Oiartzungo kaskoarekin lotuko duen ardatz berria egin, eta Errenteria-Oreretan AP-8 eta AP-1 azpian dagoen bidegorri eremuan hobetze lanak egingo dituzte.

Pasaitarrentzako Luzuriaga baten alde agertu da Donostiako Udala

Eraikina hiriburuko lurretan egotea "oztopo" ez litzakeela adierazi eta lankidetza eskaini dio Donostiako Ogasun zinegotziak Pasaiako Udalari.

Luzuriaga eta Molinao arteko aparkaleku berria martxan da

Topoa lurperatzeko lanen ondorio da aparkatzeko espazio berria. Dagoeneko hogei bat plaza erabilgarri daude, eta beste hainbat gaitzeko lanean dihardute.

Juanito Mitxelena

Juanito Mitxelenaren omenezko bertso saioa egingo dute igandean

Mitxelena zenarekin bertso tarteak partekatu zituztenak igoko dira oholtzara: Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe eta Josu Ibarguren.

San Tomas egunak Zumardia hartuko du aurten

Norbanakoek eta elkarteek osatzen dute San Tomas batzordea, eta bertan parte hartzera deitu dituzte herritarrak, inoiz baino beharrezkoagoa eta garrantzitsuagoa izango baita batzordearen esanetan ahalik eta jende gehienaren laguntza.

Hackerrak

'Hackerrak', umorez eta musikaz betetako antzezlana, igandean

Oiartzungo antzerki programazioaren bigarren saioa izango da hilaren 24an. Nomofobikak taldearen antzezlana ikusteko aukera egongo da.

Aniztasuna aukera bihurtzeko topagunea

Jatorri anitzeko familien arteko topaguneak sustatzeko, Ongi Etorri Eskolara proiektua martxan jarri du Udalak.

Hizkuntza indigenak Ama Lurra zaintzen

Kooperazio linguistikoari buruzko erakusketa, zabalik

Garabide elkarteak erakusketa jarri du pleno aretoan. Indigenen hitzak eta begiradak jasotzen ditu irudietan eta testuetan.

Aita Marik nabigatzen jarrai dezan hainbat ekintza antolatu ditu Laguntasunak

Behobia-Donostia lasterketaren asteburua baliatuta, hainbat ekintza antolatu ditu Laguntasuna elkarteak auzoa aktibatzeko eta bide batez, dirua biltzeko.

IRITZI EMAILEAK. ARRATE HERNANDEZ OIARBIDE. PASAIA.

Zuri esker, aitona

Iztieta, Olibet, eta Ugarritze txistu doinuekin esnatuko dira

09:00etatik 10:00etara egingo dute diana aipatu auzoetan, eta Herriko Plazan amaituko dute txistulariek ohi bezala.

Lezoko haur erbesteratuak, erakusketan

Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak prestatutako erakusketa hilaren 8tik 13ra izango da zabalik Kultura aretoan.

gau beltza oiartzun 2021

[Bideoa] Izua? Zein izu?

2014tik bezala, Gau Beltza ospatu dute, ludotekak antolatuta. Oiartzuar askok bota dituzte beraien beldurrak sutara.

[Bideoa] Beldurra festa egin dute

Gau Beltzaren bigarren ekinaldia arrakastatsua izan da, ez da zalantzarik.

Adinekoen etxeentzako 2021eko diru laguntzak onartu ditu udalak

Eskaerak hilaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira. Diru laguntzak lehiaketa bidez esleituko dituzte, aurkeztutako eskaerak alderatuz.

taxibusa oiartzun larunbatak

Taxibusak larunbatetara luzatuko du zerbitzua

Astelehenetik ostiralera bitarteko ordutegi berbera izango du zerbitzuak. Egunean bederatzi joan-etorri egingo ditu Karrika, Gurutze, eta Ergoienera.

zirkeroak

Igandea saltinbankiarena egiteko izango da

Zirkeroak-ek antolatuta, zirku tailerra egingo dute datorren igandean, ikastolako jolastokian: akroyoga, aire akrobaziak, lurrekoak, malabarak eta oreka.

Gehiago