
Bihar, asteazkena, 19:00etan, Luzuriagan elkartuko dira herritarrak. Udalari eraikin zaharra eskura dezan eskatuko diote, Biteri plazan eraiki beharrean.

Lezoko Udalak eta Dantzaz elkarteak herrian dantza garaikideari bultzada emateko hitzarmena landu dute. Zeta Zeta saioak, horren adibide praktikoa.

Kopako hirugarren eta azkeneko proba jokatu dute asteburuan. Oiartzuarra bigarren izan da proba horretan, goraino iritsita, eta puntuak batuta, hirugarren postua lortu du.

Udako oporraldiaren ondotik, berrartu dute kaleetako aldarrikapen dinamika Errenteria-Oreretako jubilatu eta pentsiodunek.

Ziriks Neska Gazteen Taldeak antolatuta, neska gazteen topagunea egin zuten larunbatean Errenteria-Oreretan. 20 bat lagun elkartu ziren.

Beheko Plazan jokatu dute txapelketako finalerdietako bat. Gipuzkoarrak modua argian nagusitu dira Senpereko taldeari, 11-1 irabazita.

Lehenago ala geroago, lanaren emaitzak jasotzen dira. Hala gertatu zaio aurten Eli Pescador arraunlari oreretarrari; 15 urte traineruen tosten artean igaro ondoren, Donostia Arraun Lagunak-en ‘Lugañene’ ontzian Euskotren Liga eta Kontxako Bandera irabazi ditu.

Andoni Dominguez motor gidari gazteak bukatzear du 2021eko sasoia: Gaztela Mantxako Minimotard 85 txapelketa irabazteko zorian da. 2022rako erronka handiagoak ditu esku artean, tartean, Moto5en aritzea.

Gipuzkoa eta Iparralde-2 taldeek jokatu dute gaur, Oiartzungo Beheko Plazan, Euskal Herriko bote luzeko finalerdia. Finala hilaren 10ean da.

Ez da nolanahiko emaitza gaztetxoena. Alebinetan, Minguez, Suarez, Caballero, Castillo eta Perez ari dira, eta infantiletan, Zapirain, Bouasquer, Oiarbide eta Larra.

Taldearen arabera, dorreoian begiratoki bat egin nahi dute. Horretarako hainbat lan egin behar dira Jaizkibelen: horiek ez egiteko eskatu du.

Hilaren 28an, osteguna, izango da lanaren aurkezpena, Trintxerpeko liburutegian. 19:00etan hasiko den saiora gonbidatu dituzte "herritar guztiak".

Piztu Lezoren jarduerak 2019ko Zubitxo Korkoi iniziatibari jarraipena emango dio. Gau Beltzarekin lotutako elementuak gehituko dituzte.

'Sutar' eskulturan pintaketak egin dituzte, eta udalak garbituko egingo duela iragarri du. Hala ere, "tristura" adierazi dute.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen erronka zazpigarren astean sartu da. 'Amakiña' hitza da aste honetan proposatu dutena.

Oiartzungo Irakurketa Taldek ikasturteko bigarren saioa izango du gaur, 'Pasio hutsa' hizpide izateko. Datorren hilerako, Gael Fayeren 'Ene herri txikia'.

Manuel Lekuona bibliotekan odola emateko aukera egongo da ia lau orduz. Bi hilabetean behin egiten den ematea izango da gaurkoa.

Pasaia Kayak izan da Eskola Kiroleko zerbitzuaren arduradun. Datorren larunbatean egingo dute bigarren saioa, eta LH 5eko 150 gazte espero dituzte orduan.