
Oiartzungo hamalau ekoizlek egiten dutenaren berri eman dute HemenGuk azokaren bigarren ekitaldian. Salmentarako goiz atsegina izan da.

Kea sumatuta, jende dezente hurbildu da gertatzen zena ikustera.

Pasa den udako ikasturteko laguntzak eskatzeko hilaren 15era arte izango da epea. Aurtengorako laguntzak, berriz, hilaren 29ra arte eska daitezke.

Oiartzun ibaira zuzenean botatzen den isuriaren afera konpontzeko Lezoko eta Errenteriako udalei elkarlanean aritzeko eskatu bazien ere, ez dela halakorik gertatu salatu du Eguzki talde ekologistak.

Tarifen prezioan murrizketa eskatzeko irizpideak aldatu berri ditu udalak. Azaroaren 10era arte aurkez daitezke eskaerak, udaletxeko harreran.

Guraso Eskola martxan jarri du Errenteriako Udalak beste behin ere. Helburu behinena, 2 eta 16 urte arteko haurren familien eskura tresnak jartzea du, seme-alaben heziketan bidelagun izanik, betiere, haien beharretatik abiatuta.

Arraztalok 11 urte daramatza gaixotasun psikikoren bat dutenekin lurra goldatzen. Barazki ekologikoak banatzen dituzte astero. Zerbitzu berri bat abiarazi dute.

Neska Gazteen Topagunea antolatu du biharko Zirika neska gazte taldeak. Baterajotzerako motorrak berotzen hastea da helburua, baita herriko nesken arteko sareak eta konplizitateak jostea ere.

Barruti bakoitzean bilera bana egin du EH Bilduk aparkatzeko sistemari buruz hausnarketa egiteko. Oinezkoak lehentasun, hainbat proposamen egingo dizkiote ordenantza berriari.

Elektrikekin eta argindarraren fakturarekin kezka nabarmen gelditu da, gainera, udalbatzarrean. Asteartean egin zuten, eta gaiaren gaineko bi mozioa aztertu zituzten alderdi politikoek.

Behar Zana eta Luzean taldeen artean jokatu dute finala, Oiartzungo Beheko Plazan. Lapurtarrak 13-2 nagusitu ziren norgehiagokan.

Horietatik bost Errenteria-Oreretan jaso dituzte osasun zerbitzuek, eta bat Pasaian. Lezoko eta Oiartzungo 100.000 biztanleko tasa zerokoa da.

Ikasturteari forma ematen jarraitzeko bilera izango da gaur arratsaldekoa. Munanierren elkartuko dira, 17:30ean geldituta.

Munttarperen talde guztiek garaipena lortu dute asteburuan. Kurkubiren Junior Mailako taldearen debuta ez zen nahi bezalakoa izan.

Eskubaloiko, areto futboleko eta hamaikako futboleko Pasaiako klub guztiek hitzordua izan dute azken egunotan.

Oiartzungo Beheko plazako pilotalekuak jasoko du Amasako Behar Zana eta Donibane Lohizuneko Luzean taldeen arteko neurketa.

Haurtzaro ikastolako DBHko 55 gaztetxok aurten ere Eskuttun izeneko egitasmoan parte hartuko dute, hamaseigarrenez. Besteak beste, Argitxoren aurkezpenak egingo dituzte gazte hauek hiru urteko haurren geletan. Jarduera gehiago ere antolatu dituzte.

Oiartzabalek Zumaiako Ongi Etorri alokairu turistiko batean asteburu pasa egiteko aukera izango du. Urtxulutegik, berriz, Mahala esnekien sorta eraman du etxera.

Pasaiako klub guztiak martxan dira. Areto futboleko, eskubaloiko nahiz futboleko talde guztiek hitzordua izango dute datorren asteburuan.