abaraxka

Abaraxka ludotekak irekiera festa egingo du larunbatean

Kontzejupe plazan egingo duten festarekin hasiko dute 2021-2022 ikasturtea. Ludotekan zein Familia Eremuan ate irekien jardunaldiak egingo dituzte urrian.

"Alkateak dituen asmoen berri informatzeko" bilduko dira antxotarrak

Antxok laburki jasango dituen aldaketen gainean ezinegona partekatzeko bilera egingo dute astelehenean kultur etxean. Ez dute azokarik nahi Biteri plazan.

plenoa iraila 2021 oiartzun kronika

Udal tasa eta zergak %1,5 igotzea erabaki du udalbatzak

KPIren igoera handiegia izango delakoan, igoera %1,5era mugatzea erabaki dute. Bestalde, antzerkia sustatzeko hitzarmena sinatu dute.

Alvarez, Romero, Otaegi, Del amo eta Gartzia, Mikel Odriozola estadioa berrituta aurkezteko agerraldian.

Berritze lanak amaituta, zabalik da Mikel Odriozola estadioa

Beraungo estadioan eragiteko bigarren fasean, futbol zelaiko belar artifiziala berritu, Futbol 7ko zelai berria jarri, atletismoko pisten zoladura berritu, eta  kirol ekipamendu berriak jarri dituzte.

oiartzungo sare joanes

Oiartzungo Sarek pozez hartu du Larretxea hurbiltzeko erabakia

Espainiako espetxeen zuzendaritzak atzo jakinarazi zuen Martutenera hurbilaraziko dutela. Sarek esan du bizi-baldintzak hobetzeko lanean jarraituko duela.

Tren_berdea2

Udazkeneko jai egunetan, eskaintza berezia Tren Berdean

Arditurriko meategiak bisitatzeko ordutegien berri eman dute. Trenez hurbiltzeko hiru egun seinalatu egongo direla gogorarazi dute.

joanes larretxea martutenera

Joanes Larretxea Martuteneko espetxera ekarriko dutela iragarri dute

Presoa Asturiasko espetxetik Donostiakora hurbilaraziko dutela iragarri du Espainiako Espetxe Erakundeen zuzendaritzak. Beste zortzi preso ere hurbilduko dituzte.

2022ko otsailaren 20an itzuliko da Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketa

Egoera epidemiologikoak hobera egin duelako antolatzaileek 2022koan proba antolatzea erabaki dute. Aurreratu dute moldaketak egin beharko dituztela.

Emakumeen iragan industriala betikotu dute, artez jantzia

Errenteria-Oreretaren iragan industriala, emakume langileengan begirada jarrita, betiko gelditu da inprimatuta. Ez da gainera edozein lekutan izan, iragan horren lekuko isila izan den Lino plazako horma handiak hartu baitu sorkuntza lana, eta bertan egon zen kokatuta Lino Fabrika handia.

Mihia konplexurik gabe dantzatzeko

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak zabalik du Mintzalagun programan izena emateko epea. Doakoa da, eta interesdunek, Lau Haizetararen egoitzara jo behar dute astelehen, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:00etara,  posta elektronikora idatzi, 688 756 398 telefono zenbakira deitu, edo  inprimakia bete.

Garmendi txokolategiak bat egin du ZOGIonak kanpainarekin

"Produktua balioan jarri eta sektore honetarako profesionalen lana ikusarazi eta zabaltzeko" asmoz, dastaketak, zozketak eta bestelakoak egingo dituzte bihar, Ogiaren Nazioarteko Egunean.

Soinu-resiliente iniziatiba Lekuona Fabrikan izango da

Munduan barrena ibili ostean, Gipuzkoara itzuliko da Soinu-Resiliente  —Sonora Resiliente— iniziatiba biosortzailea.

Klarene plazan eta Martintxo kalean, astelehenetik, lanak

Altzibar auzoko bi guneetan lanak hasiko dituztela jakinarazi du udalak, auzoaren berrurbanizazio lanetarako inguruan egindako prestaketak amaitu ondoren.

ura eta estolderia

Ura eta estolderiaren tasa ordaintzeko epea, zabalik

Abenduaren 16ra bitarte oiartzuarrek aukera izango dute ordainketa egiteko.

Martxan dira Lanbarren eta Arkale artean eroritako errepidea konpontzeko lanak

Urtarrila amaieran GI-3632 errepidearen zati bat erori zen. Azaroan aurreikusi dute lanak amaitzea.

Asteburu honetan bai, Lezoko kirol talde guztiak lehian

Saskibaloiko herrialdeko ligen hasierarekin, Lezoko talde guztiek izango dituzte lehiak asteburuan. Herrian orotara hamahiru talde daude.

Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako industria ondarea, erakusketa batean

Erakusketa hori, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatuta dago, eta astelehenean zabaltzeko aurkezpen komentatua egingo dute 18:30ean.

Sorturen kongresuaren harira, herri batzarra Lezon

Herri batzarra 19:30ean abiatuko dute, Ibaiondon. Bi aztergai nagusi izango dituzte gai ordenean alderdiko militanteek.

Kongresuari begirako batzarra egingo du Sortuk datorren astelehenean

Antxoko Kultur Etxean elkartuko dira 19:00etan, ponentzia politiko-organizatiboaren aurkezpena egin eta eztabaidarako tartea irekitzeko.

Gehiago