
EGA edo euskara maila baliokidea eskatuko dute lan poltsa osatzeko. Kontuan hartuko dituzte komunikazioari buruzko ezagutzak izatea.

Ama eta alaba nerabearen arteko harremanean oinarritu du bere lana Legorburuk, minbizia hizpide, esperantzari lotuta.

Mahaiaren gainean jarri diren proposamenak aztertzeko kontraste saioak egingo dituzte irailean zehar, arloka. Azarorako osatu nahi dute plana.

Espainiako estatuko nasen igoera handienetarikoa zenbatu dute. Industriaren berraktibatzea eta automobilen esportazioa izan dira giltza.

Errenteria-Oreretaren suspertze ekonomikoan eragitea du xede Bizi Errenteria kanpainaren barruan, udalak epe laburrean abiatuko duen hirugarren bonu kanpainak.

Helduen Tailerrek hogei ikastaro eskainiko dituzte aurten. Ikasturte osoa edo hiruhilabeteka izena emateko aukera egongo da aurten ere.

Labik gaur hartutako aforo malgutzeak irailaren 1ean jarriko dira indarrean. 01:00etako itxiera ordua bere horretan mantendu dute.

Erandioko banderagatiko lehian Deusturen atzetik gelditu izanagatik galdu dute oreretarrek igoerarako play-offerako sailkatzeko aukera.

Kilometro Lezo egitarauarekin jarraituz, bihar bi kontzertu eskainiko dira Herri Eskolan: Ilargi Arrizabalaga eta Anne Etxegoien.

Larunbatean bukatuko da ETE Liga, eta igoerarako txartela lortzeko aukera garbia du Hibaikak. KAE 1-erako play-offean ez da eskualdeko ordezkaririk egongo.

Hilaren 25ean bukatuko da epea Pasaiako emakumeen ikastaroetan inskribatu ahal izateko. Gune berriak izango dituzte aurten.

Elorsoro kiroldegian izango da ekitaldia, etzi arratsaldean. Gonbidapena eskuratu beharko da. Astelehenean herrietan egingo dituzte mobilizazioak.

Bi mendi taldeek irteera antolatu dute astebururako. Larunbatean abiatuko dira 1.300 metroko lehen tontorrera, eta igandean gailurreratuko dute 2.300a.

Urriaren 4an zabalduko du herriko musika eskolak hastear den ikasturterako izen ematea, urriaren 22ra arte. Eskolara joan behar da apuntatzeko.

Arizmendienean izango da poesia errezitaldia, eguraldi onarekin. Antton Kazabonek errezitatuko ditu euskaraz, eta Xose Estevezek, galegoz.

Topaguneak hainbat jarduera antolatu ditu datorren astebururako. Andoni Oilokiegik kontzertua eskainiko du ostiralean, eta azoka egingo dute larunbatean.

Datorren igandean izango da lehen antzezlana. Mairu taldearen 'Iluntzen' antzezlana izango da ikasturtea hasiko duena. Sarrerak, txokolategian.

Elizalde Institutuaren aterpe eskasiari aurre egiteko karpa ezarriko dute. Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza esleitu dio udalari, alokairurako.

Honbu elkarteak ikastaroak antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako. Kiroldegian izena emanda edo e-posta bidez eman daiteke izena.

Larunbat goizean partida jokatuko dute. Euskal Herriko Errebote Txapelketaren hirugarren jardunaldiari dagokion norgehiagoka izango da.