Salamancako espetxeraino elkartasun bulkada helarazi diote Iñaki Bilbaori

Atzoko elkarretaratzean argi utzi zuten gertukoek komunikazioa guztiz eten duela euskal presoak, eta beraz, inork ezin duela jakin bere benetako egoera zein den.

Ugaldetxoko hesi "herdoildu eta puskatua" ordezteko eskatu du Eguzkik

Industrialdeko Arbide erreka ondoan dagoen hesia berritzeko eta hondakinek ibaian buka ez dezaten sare bat jartzeko galdegin dio talde ekologistak udalari.

85 urte, Donibane kaleko Errepublikar Gunea bonbardatu zutenetik

Indar frankisten eztandak hiru lezoarri bizia kendu eta beste hainbat zauritu zituen. Etxetxo taldeak "egia, justizia eta erreparazioa" eskatu ditu.

Hazilan programan izena eman daiteke jada

Langabezian dauden 20 eta 44 urte bitartekoei zuzendutako formakuntza da. 80 orduko prestakuntzaz gain, aldi baterako praktikak egiteko aukera ere eskaintzen du programak.

Iñaki Bilbaoren borrokari elkartasuna adierazteko elkartuko dira

'Txikito' euskal presoa gose eta komunikazio greban dago. Haren aldarrikapenak babesteko bilkura egingo dute ostegunean, 20:00etan, Herriko Plazan.

San Pedroko babes ofizialeko etxeen zozketan izena eman daiteke gaurtik

Gaurtik aurrera, hilabetez egongo da zabalik izena emateko epea, irailaren 30era arte. Interesa duten pasaitarrek hiru agiri aurkeztu behar dituzte.

Urko Otegi saskibaloi jokalari pasaitarrak kantxa utzi du

40 urte bete berri dituen hegal-pibot pasaitarrak erretiroa hartuko duela iragarri du, bizi erdia baino gehiago kantxan eman ondoren.

KAE 1. Sasoiaren bukaera: San Pedro laugarren eta San Juan seigarren

Azken sailkapenean podiumetik gertuen ibili dena Sanpedrotarra izan da. ETE eta KAE 2 ligetakoek datorren asteburuan dute finala.

Banderarik eskuratu gabe igaro dira azken asteburua [Irudia: Hibaika]

Azkeneko eta azken aurreko estropadak jokatuko dituzte eskualdeko traineruek

Liga guztiak amaitzear daude eta Hibaika, orain, hirugarren dago. KAE 1 liga hitzordu bikoitzarekin amaituko da asteburuan Plentzian eta Bilbon.

Elkartasuna adierazi diete zapatistei: "Pasaian ongietorriak zarete"

Lau barrutiek bat egin dute komunitate mexikarrari gonbita egin eta egonaldia prestatzeko. Mexikoko Gobernuak etortzekoak ziren 170 kideri pasaportea ukatu die.

Atzo, koronabirusagatik kutsaturik ez Oarsoaldean

Hilabeteak atzera egin behar da kutsaturik izan ez den beste egun bat aurkitzeko. Lezon sei egun segidan daramate positiborik gabe.

'Sing Street' filma emango dute ostiralean Meipiko plazan

Kaleko zinema saioa 22:00etan hasiko da, eta ez da gonbidapenik beharko bertaratu ahal izateko, harik eta leku guztiak bete arte.

Sorgintxuloko igogailua urriaren 8ra arte itxirik

Birgaitze lanak luzatu egin direla eta, Kaputxinoetako Sorgintxulo eta Basanoaga kalea lotzen dituen igogailuak aurreikusitako baina denbora luzeagoz izango da itxita.

arañaburu

Lanbarrengo Arañaburu kaleko obrak bukatu dituzte

Kamioien joan-etorri kopuru handia du industriaguneak, eta asfaltoa kendu hormigoia bota dute bertan. 330.000 euro inbertitu ditu udalak lanetan.

Asier Bulman parakanoistak brontzezko domina lortu du Aranjuezen

Bakarkako lanean erdietsi du podiuma. K-2 inklusiboan ere lehiatu da irundarra, baina arrebarekin osaturiko biko ontziak ezin izan du proba bukatu.

Elkarren segidako bosgarren egunez, kutsaturik ez Lezon

Oarsoaldeko herrien artean eremu berdean dagoen bakarra Lezo da. Azken bost egunetan ez dute COVID-19 kasurik hauteman bertako bizilagunen artean.

Asteklimarekin bat egingo du 'Mater' ontzi museoak

Larunbatetik aurrera energia, klima eta naturaren inguruan hausnartzeko tailerra eskainiko dute arratsaldez, eta igande goizean Alabortza senadia garbitu.

Bisitentzako ordutegi zabalagoa izango du Albaolak udazkenean

Asteartetik igandera bisitatu ahal izango da ontzigintza tradizionalean diharduen faktoria (orain arte astean lau egunez zegoen zabalik).

aritxulegi

Lesakarako errepidea itxita egongo da, bi astez

Aritxulegiko tuneletik hasi eta Martxanpaitaraino itxita egongo da bidea. Asfaltoa berrituko dute, eta langileen ordutegian itxita egongo da.

Oiartzunera etorri berriak euskarara gerturatzera gonbidatu ditu udalak

500 laguni euskarara gerturatzeko informazioa helarazi die udalak, bost hizkuntzatan. "Euskarak gerturatu egiten gaituelako" egin du bat kanpainarekin.

Gehiago