Udal aurrekontu proiektuari zuzenketa partzialak aurkeztu dizkio EAJk

1.229.000 euro suposatzen duten zuzenketak aurkeztu dizkio EAJk udal aurrekontu proiektuari.

Bueltan da Txerri Eguna

Iazko hutsunearen ostean aurten Txerri Eguna egitea erabaki du Ttur-ttur elkarteak. Urteroko artisau eta ganadu feriaz gain, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte larunbaterako.

x. mariasun landa

Emakumeen ekarpenaren kontaketa josten jarraituko dute

Bigarren maila batean, ezkutuan geratu den hori bistaraztea, eta Errenteria-Oreretari emakumeek egindako ekarpena lehen lerroan jartzea dute helburu Mariasun Landa Sariek.

Ugaitz Susperregi, erremonte jokalaria

«Sorpresa handia izan da honaino heltzea, oso azkar joan da dena»

Oriamendi enpresarekin profesional gisa debutatu berri du aurrelari oiartzuarrak, 26 urterekin. Orain dela bi urte eskas probatu zuen kirola lehenengoz, ordutik «harrapatuta» ibili dela aitortu du.

[Galeria eta bideoa] Herritarrei hitza emango dien prozesu loteslea galdegin dute antxotarrek

Dozenaka izan dira gaur eguerdian kalera atera eta euren hitza eta iritzia aintzat hartzea nahi dutela eskatu duten antxotarrak SOS Antxo Koordinadorak deitutako manifestazioarekin bat eginez.

Joanes Larretxea etxerako bidean jartzeko, kilometroak metro bihurtzeko deia

Joanes Larretxea Oiartzungo euskal presoaren etxeratzea eskatzeko, Joanes etxera! lelopean lasterketa herrikoia egingo dute 2022ko urtarrilaren 2an.

oiartzun.ibaia

Lasaitasuna nagusi Oarsoaldeko lau herrietan

Denboraleak eta eurite handiek ez dute azken orduetan aparteko arazorik sortu Errenteria-Oreretan, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen.

Biharko manifestaziora deitu ditu bizilagunak SOS Antxok

13:00etan abiatuko da mobilizazioa Gure Zumarditik, datozen urteetan barrutia hartuko duten lanetan bizilagunen parte hartzea exijitzeko.

Eskola eta auzoa elkarbizitzen jarri ditu udalak, 'auzo bihotzak' sortzen jarraitzeko

Ikastetxe soil izatetik, hezkuntza formalerako azpiegitura eta auzo ekipamendu izatera pasa da Koldo Mitxelena Ikastetxearen Markola eraikina.

Eider Saez Izquierdo. Abeslaria.

[Elkarrizketa] «Musikarekiko lotura profesionalizatzeak alde on eta txarrak ditu»

Nøgen taldeko abeslaria da Saez (Lazkao, 1998) 2018az geroztik. Musikaren munduak agertokiaren bestaldean ezkutatzen duenaz mintzatu da: «Hainbatetan gogorra ere izan daiteke».

DBHko ikasleak kultura eta hizkuntza aniztasuna lantzen ari dira, Garabide elkartearekin

Garabide izeneko proiektua abiatu dute herriko ikastetxeek, ikasleek aniztasunaren gaineko ezagutza eta kontzientzia kritikoa garatzen has daitezen. Sentsibilizazio kanpainak ere egingo dituzte.

Lezoko Udala astelehenean hasiko da 2022ko egutegiak banatzen

Paretako eta mahaiko egutegiak eskuratzeko aukera izango dute lezoarrek. Udalak jakinarazi du asko daudela, beraz, jende pilaketak ekidin daitezela.

Xanisteban Egun Artistikoa, herriko gazte sortzaileen eskutik

Antzerkia, musika, literatura, poesia... Diziplina ugari uztartuko dituzte gazteek, orotara, bost emanaldi berezi eskainiko dituzte.

Urteko Batzar Nagusia egin dute Haurtzaro Ikastolako langile eta gurasoek

Guraso eta langile ugari bildu ziren atzo. 2021-2025 Ikastolako Plan Estrategikoa idazteari ekingo dio ikastolak, "ikasleen hezkuntza erdigunean jarrita, gure ikastolarentzat oinarrizkoak diren bizikidetza, herrigintza, euskara eta lankidetza hobetzeko" asmoz.

Bihar, bertso paper lehiaketen sari banaketa

Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen dituen Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertso paper lehiaketen sari ematea 19:00etan izango da, Xenpelar Etxean.

Martxan da Lezo Bonua

Urtarrilaren 6ra arte, Lezoko hainbat establezimendutan 3,5 euroko prezioa duten bonuak eros daitezke, eta horiekin 5 euroko erosketak egin.

Denboraldia hiru kontzerturekin amaituko du EMKEk

Lehenengo hitzordua larunbatean izango da basilikan 20:00etan. Sequenza klarinete laukotearekin izango da.

andramari

Eguberrietako kontzertua Andra Mari eta IGAren eskutik

Urteroko hitzorduarekin dator Andra Mari Abesbatza, eta Eguberriei begira, kontzertu berezia antolatu du larunbatean IGA abesbatzarekin batera.

Hondakinen gaikako bilketa sustatzeko kanpaina auzoz auzo

Hondakinak murriztu eta horiek modu egokian bereizteak duen garrantziaren gainean sentsibilizatu nahi ditu herritarrak, eta horri begira auzoetan kanpaina antolatu du udalak.

'Abentura historiaurrean' haurrentzako filma, larunbatean Donibanen

Pasaiako Zinema Txikiaren emanaldia 17:30ean hasiko da, eta Trintxerpe eta sanpedrotarrei doako motora zerbitzua eskainiko zaie bertaratzeko.

Gehiago