Gourmet Bag 3.0 egitasmoaren aurkezpena

Gourmet Bag ekimena iritsi da Pasaia, Errenteria eta Oiartzunera

Egitasmoak ostalaritza eremuan ematen den elikagaien xahuketa murriztea du helburu, eta horretarako 2.000 ontzi berrerabilgarri banatu dira aurtengo hirugarren edizioan.

[Erreportajea] Oinarrizko den (h)ura bermatzeko

Saneamendu sare berria «berehala» nahi dute, baina oinarrizko bermeekin. Etorkizunari buruz erabakitzeko mintzoa goratu dute: «Badirudi existitzen ez garela, baina gero argazki guztietan agertzen gara».

Oiartzun ibaiak gainezka egin eta hainbat arazo sortu ditu gauean

Gaur goizean egoera lasaia bada ere Udaltzaingoak HITZAri jakinarazi dionez, bart arratsean itsas gorarekin batera, uholdeak izan ziren herriko hainbat puntutan.

Lezotik Donibanerako errepidea moztuta, luizi batengatik

Makinak bertan dira jada, hondakinak baztertzen. Aurreikusi dute goizean zehar berrirekiko dutela bidea; bitartean, portutik desbideratu dute trafikoa.

Lan baldintza duinen alde borrokan

Borrokan ari dira Okin taldeko Urkabe Benetan enpresako langileak, lan baldintza duinen alde. Masti-Loidi industriagunean dago.

COVID-19aren goranzko joerak etenik ez du

Tasek gora egin dute Oarsoaldeko herrietan Lezon izan ezik, azken horretan, apur bat egin du behera. Aurreko asteko epe berean baino 22 positibo gehiago zenbatu dituzte astelehenetik asteazkenera.

Gipuzkoan Gazte Tourrek Errenterian jarriko dio ginga aurtengo emanaldi sortari

Musika eta arte eszenikoen gaineko hainbat jarduera biltzen dituen Gipuzkoan Gazte Tour programak Errenteria-Oreretan izango du azken ekitaldia hilaren 19an.

'Jaizkibel' draga, zaharberrituta, Pasaian geldi dadila onartu dute

Egituraren mantenuaren alde draga badiatik ateratzeko proposamena bertan behera gelditu da, aho batez, Batzar Nagusietan.

Aner Peritz Manterolarentzat izan da Xenpelar Sariketa

Saio osoko bertso onenaren saria Joanes Illarregi Marzolentzat izan da. Leitzarrak, ilusio hitzari bederatziko txikian kantatutako bertsoarengatik eskuratu du Arkaitza tabernak ematen duen saria.

Antxoko San Tomas jaia, bertan behera

Antxoko elkarte antolatzaileek erabaki dute bertan behera uztea jaia, barrutian COVID-19a izaten ari den eragin handiagatik.

AHTaren kontrako mozioak Errenteria-Oreretan, Lezon eta Oiartzunen

AHT Gelditu, Eguzki eta Ekologistak Martxan taldeek aurkeztu dituzte mozioak. Gaur aztertuko dute Errenteria-Oreretan, 22an Oiartzunen, eta 27an Lezon.

Trintxerpeko gimnasioa itxita egongo da estalkia berritu artean

Teilatuko metalezko egitura indartu eta panel isolatzaileak ezarriko dituzte. Aurreikuspenen arabera, lanek ez dute lau egun baino luzeago joko.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunerako sarrerak, asteazkenetik salgai

08:45etik aurrera erosi ahal izango dira sarrerak, zortzi euroan. Urtarrilaren 5eko 12:00etan izango da pailazoen ikuskizuna, Bekoerrotan.

Albaola Itsas Kultur Faktoria, behin-behinean itxita

Obrak egin artean martxan jarraituko du eskolak eta aurreragorako erreserbak ere egin ahal izango dira. 2022ko Aste Santuan berrirekitzea aurreikusi dute.

Emakumeok Mugimenduan, jarduera fisikoa areagotzeko iniziatiba

Iniziatiba Gipuzkoako 20 herrietara helduko da, tartean, Errenteria-Oreretara gaur, eta Pasaiara ostiralean.

Birziklatutako apaingarriak egiten irakatsiko du Itziar Bandresek

Laborek antolatu du ikastaroa, ostegunean egingo dute. Bazkideek 15 euro ordaindu beharko dituzte; ez bazkideek ordea, 20.

Aramendi anaiek urrea lortu dute Espainiako Kros Txapelketan

Sei lasterkarik osaturiko taldeak, artean neba sanjuandarrak, historia egin du, lehen aldiz ekarri baitute Euskal Herrira urrezko domina hura.

30 ibilaldi bildu ditu Moises Gonzalezek 'Oiartzun bertan, bi orduz bueltan' liburuan

Ariketa fisikoa eginez Oiartzungo txoko ugari gertutik ezagutzeko aukera eskaintzen du lanak. Argibideak emateaz gainera intereserako puntu, baserri eta etxeen gaineko informazioa ere ematen du.

Luzuriaga Pasaiarentzat izango dela ziurtatu du Mertxe Aizpuruak

EH Bilduko diputatuak Antxo bisitatu zuen joan den ostiralean, fabrikaren eraikin zaharra eskuratzeko lorturiko diru funtsaren garrantziaz mintzatzeko.

Bertso afari feminista antolatu du Hatzamarka neska gazteen taldeak

Ekhiñe Zapiain, Haizea Arana, Uxue Alkorta eta Irati Alcantarilla bertsolariak ariko dira ostiralean. Sarrerak jada eskura daitezke, Sorgin tabernan.

Gehiago