
Aldundiaren diru laguntza bati esker, 500.000 euro baino gehiago inbertituko ditu udalak lau jarduketetan; artean, aisialdirako estalpeko eremuen sorrera.

32 urteko gizonezkoa maiatzean Antxon izandako talde eraso batengatik atxilotu dute. 17-36 urte bitarteko beste 11 erasotzaile ere identifikatu dituzte.

Hamabi etxebizitzako eraikitzeko baimena tramitatu du udalak, eta Miguel Alduntzin kaleko zoladura hobetuko du. Udal partzelan ez du eraikiko azkenik udalak, etxebizitza soziala har dezakeen eraikina.

Larunbateko sutea asteburuetan izaten diren gazteei leporatzea ez dela zilegi uste dute. Salto-saltoko langileari laguntza emateko kanpaina egingo dute.

Biharko (asteazkena) 22:00etan izango da Gurutze Santuaren plazan. Plazarako bost sarbideak kontrolatuko dituzte, gonbidapena dutenak bakarrik sartu ahalko dira.

Emakumeen pentsioak izango dituzte hizpide ostegunean, eta Josefina Lambertoren gaineko dokumentala emango dute uztailaren 1ean.

Ostegunean ikusi ahalko da Lawrence de Arabia Niessen zinemetan, eta saioaren egunean bertan erosi ahalko dira sarrerak Niessen Kulturgunean, 4 euroan.

Laguntza horien eskaera urtean zehar egin daiteke, baterako izan ezik: euskaltegian matrikulatzekoa uztailaren 2ra arte eska daiteke.

Espetxea eta eritasunaren gordina nola bizitzen den azaldu nahi du Lander Garro oreretarrak zuzendu eta Sare Herritarrak eta Gasteibeltza produktorak ekoitzi duten film dokumentalak.

Euskadiko Eskola Kontseiluak Lezo Herri Eskola eta Euskara Talaia taldea zoriondu ditu karta jolasa sortzeagatik.

Txost pilota elkarteak antolatzen duen Eskuzko Pasaka Txapelketako hirugarren astean zortzi partida jokatu dituzte kontzejupeko pilotalekuan.

Oiartzunek du eskualdeko tasarik altuena, 1.000tik hurbil da. Joan den asteko astelehenetik ostegunera 133 kasu jaso ziren.

Hilaren 23tik 24ra ibilbide aldaketa egin beharko du Irundik Donostiara GI-636 errepidetik joan nahi duenak, lurra birgaitzeko lanen ondorioz. Hilaren 24tik 25era kontrako noranzkoan izango du eragina.

Uztailaren 31n Donibaneko eta Antxoko irteerak itxiko dituzte Donostiako Klasikoa txirrindularitza lasterketa igaroko den orduetan; egunean bi aldiz.

Udalak ez du jairik antolatu, dena dela, kultura ez da faltako Donibaneko jaiak izango zitezkeen egunetan. Bihar hasi, eta hilaren 31n amaituko da egitaraua.

Mikel Antza idazlea bertan egongo da, eta aurkezpenaz gain, afaria ere antolatu dute.

Urtekariak ohiko atalak izango ditu. Bildumako aurtengo zenbakia Beloaga gazteluari buruzkoa izango da, Joxemari Iturriotzek idatzitakoa.

Lleidan izan diren 16 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan ohorezko postuak lortu dituzte biki sanjuandarrek. Euskadiko rankinean aurre-aurrean daude.

Atzo zenbatutako COVID-19 positiboekin, 400eko langa gainditu du Errenteria-Oreretak eta eremu gorrira pasa da azken orduetan.

Joanes Lopez Zeraingoaren bizitza kontatzen du sortzaile lezoarrak atzo aurkeztu zuen nobelan: inkisizioaren sutan hil zen, 1530ean.