harrotasun eguna 2020

Oarsoaldeari itzuli 'transmarikabolloa', E28aren bezperatan

Harrobira egingo dute hilaren 26an, eskualdeko herri guztiak zeharkatuko dituzte bizikletaz, Donibanetik San Pedrora. Geldialdi bakoitzean zerbait berezia prestatu dute.

oiarpe

Herriarteko finalerdiez gain, bi final jokatuko dituzte Oiarpekoek

Alegiako pilotarien kontra jokatuko dituzte hiru partida, finalera pasatzea berresteko. Youtube bidez eskainiko dituzte. Kadete eta jubeniletan, final bana.

'Aniztasuna gara' leloarekin hasiko du denboraldia Hibaikak

Arraun elkartearentzat ezinbestekoa de bazkide eta babesleen babesa aurrera egiteko. Herritarrei deia egin die bazkidetu daitezen, eta saltoki, enpresa eta bestelakoei gogorarazi ateak zabalik dituztela iragarleentzat.

biyurrienea altsasu

'Biyurri hitzaldiak', ekaina eta uztaileko astearteak ilustratzeko

Hilaren 22an hasiko dute hitzaldi zikloa, 'Altsasu auzia'-ren egungo jokaerarekin. Askotariko gaiak jorratuko dituzte saioko zikloan.

640 kilo hondakin arrantzatu dituzte

Hondakinak bildu eta bereizteko ardura ez hartzeak ondorio latzak ditu ingurunearentzat, bai eta landareri zein animalientzat ere.

52 alokairuzko etxebizitza eta anbulatorio berria, Jaizkibel eta Aralar kaleen arteko eremuan

Irailean hasiko dira lehen zundaketa lanak egiten, eta bi urtean egina egongo da proiektua. Alokairua, pertsonen errentaren araberakoa izango da.

San Marko eta Barrengoloiako informazio puntuak zabalik

Lau Haizeta parkean kokatutako San Marko Gotorlekuko museoa eta Aiako Harriko Parke Natural eta kontserbazio bereziko eremuan kokatutako Listorreta-Barrengoloiako informazio bulegoek aste honetan zabalduko dituzte ateak.

tamara muruetagoiena

Muruetagoiena: "Ate guztiak joko ditut egia, justizia eta erreparazioa lortzeko"

Esteban Muruetagoiena kasua Europako Parlamentura eraman dute. Medikua zenaren alabak, Francisco Etxeberriak eta Jonathan Martinezek hartu dute parte.

EH Bildu: "Udal idazkariari 12,997,60 euroko soldata gehigarria jarri dio udal gobernuak"

Soldata gehigarri hori San Markos Mankomunitatean lan egiteagatik jasotzen zuen, baina udal gobernuak erabaki du bere gain hartzea soldata gehigarri hori.

gexa ela

Gehiengo sindikalak lan istripuan hildako garraiolari gogoratu du

Gexa enpresako 47 urteko langileak Orozkon izan zuen lan istripua, eta hiru egunera hil zen. Lanbarrengo biribilgunean egin dute elkarretaratzea.

Aste honetan, COVID-19agatik 133 positibo Oarsoaldean

Lezo eta Oiartzun koronabirusaren eremu gorrian daude, eta Pasaia sartzear da. Errenteria-Orereta momentuz, eusten ari da.

Euskadiko Itsas Kayak Koparen Txapelketa, igandean Pasaian

Pasaia Kayak etxeko taldeak antolatu du Itsas Kayakeko Euskadiko Koparen XVI. ediziorako puntuagarria izango den lehenengo proba.

Lezoko Kulturako aplikazioa berritu dute

Modu erakargarriago eta ikusgarriagoan antolatu dituzte aplikazioko edukiak. Bestelako zerbitzuen jabe egin daitezke aldi berean herritarrak.

Arraztalo Elkartea lan poltsa osatu nahian dabil

Hiru baldintza bete behar dituzte derrigorrez interesdunek lan poltsan sartu ahal izateko. Eskaerak egiteko aukera zabalik da dagoeneko

71. Gipuzkoako Helduen Dantza Solte Txapelketa, larunbatean

Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, Niessenen egingo dute txapelketa 19:00etatik aurrera. Zazpi bikotek parte hartuko dute.

Odola emango dute datorren asteazkenean Antxon

Saioa hilaren 21ean izango da, herriko kultur etxean. 16:30ean hasi eta 20:10ak aldera bukatzea aurreikusi dute antolatzaileek.

Lezoko udal egoitzetan egin diren pintaketak salatu dituzte

"Proposamenak modu zuen eta formalagoan egin behar dira", adierazi du udalak. Garbiketen kostua handia izango dela adierazi dute.

IRITZI EMAILEAK. ARRATE HERNANDEZ OIARBIDE. PASAIA.

Militantziaren izenean, amen

Lezoko Badia Berri gizarteratze enpresa bisitatu du Markel Olanok

Lan merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten pertsonak laneratzen dihardu enpresak. Diputatu nagusiarekin batera bertan izan da, besteak beste, Aizpea Otaegi.

Lezo eta Oiartzun gorriz tindatu ditu COVID-19ak

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostenaren arabera 427,63ko tasa du Lezok —igandean 263koa zuen— eta 424,34 Oiartzunek —igandean 337koa zuen—.

Gehiago