
Aldundiak eta Oiartzungo Udalak elkarrekin antolatu dute online saioa. Fakturari buruzko oinarrizko azalpenak ematea da.

Koalizioaren ustez, iazko udaran udalak ez zuen jakin herritarren elkarbizitza kexei erantzuten. Udal zerbitzu publikoen kalitatea hobetzeko hainbat proposamen egin dituzte.

Manifestua plazaratu duten eragileen ustetan beharrezkoa da kapitalismo digitalaren alternatiba egon badagoela edo sortu eta eraiki daitekeela erdigunean jartzea.

Lezo transmisio baxuko eremu berdean sartu da, tasa 49koa duelako. Oiartzun, Pasaia eta Errenteria-Orereta 100dik jaisteko bidean dira.

Segalari oiartzuarra hirugarren izan da lehenengo saioan, eta laugarren bigarrenean. Sailkapen orokorreko hirugarren postuan dago.

Oarsoaldeko AHTrik Ez taldeak protesta ekintza egin zuen atzo, Oiartzungo Mendigain eremuan zundaketak egiten ari direlako.

Udal Txistulari taldea Errenteria Musikaleko Dantza ikasleekin batera arituko da.

Hirigintzaz, pandemian egindako kudeaketaz edota euskaraz hitz egin dute udal gobernuko ordezkariek. Bi alderdiek elkar egindako gobernu akordioarekin eroso agertu dira udal ordezkariak.

Espazio publikora atera eta azken hamarkadetan egin duen lan eskerga aitortu nahi dio Emakumeen Etxeak mugimendu feministari.

Gaiarekin lanean ari den Bizilagun taldeak, zarataren eta zikintasunaren problematika konpontzen joan daitezen, herritarren ekarpenak biltzen hasteko asmoa iragarri du.

Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du Santestebanek. 2016an Rio de Janeiron jokatukoetan hartu zuen parte.

Epaimahaiak erabakitako sariez gain, ikusleek Publikoaren Saria aukera dezakete euren bozkarekin.

Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina.

Ero moduan sartu ziren Errenteria-Oreretara. Bazterrak nahastu, saltokietan lapurtu, erakusleihoak lehertu, balkoi eta leihoetara tiro egin, atarietan pisa eta kaka egin... Argazki iluna utzi zuten Espainiako Estatuko 200 poliziatik gora udalerrian, beste behin ere, duela 43 urteko uztailaren 13an.

Arratsaldeko zerbitzurik ez du eskainiko irailaren 10era arte Zu! Zure Udala zerbitzuak.

'Tomate berde frijituak' filma ikusteko aukera egongo da bihar arratsaldean, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan. Talde feministaren lehen ekitaldia izango da.

Aurreikusita zegoen elizaren azpiko igogailua atzotik hilaren 23ra arte egotea geldirik, baina obrak oraindik hasiko ez direla iragarri du udalak.

Kamioi gidaria kabinan atera ezinik gelditu da eta suhiltzaileek atera dute. Gidaria Donostia ospitalera eraman dute anbulantzian.

Suhiltzaileak itzaltzen ari dira, eta Biteri kalea moztuta dago.

Piraguista pasaitarrek podiumak bete dituzte larunbat eta igandean izandako lehietan. Bigarren izan da kluba, orotara, taldekako sailkapenean.