Kadete, jubenil eta seniorrak, garaile etxean

Herriarteko pilota txapelketaren eskuz binakako joaneko partidak irabazi zituzten atzo oiartzuarrek. Datorren astean itzuliko partidak jokatuko dituzte, Azkoitian.

Ategorrieta, sarraskia

Ategorrietako sarraskian eraildakoak gogoratuko dituzte, ahanzturan gera ez dadin

Hilaren 27an 90 urte beteko dira Trintxerpetik Donostiara zihoan manifestazioan zazpi arrantzale erail zituztela. Zenbait ekitaldi antolatu dituzte herritarrek, «gertakarien berri izateko eta gure auzo eta herrien langile izaerari eta egungo egoerari buruz hausnartzeko».

Jantziaren Zentroa bueltan da, «teknologia berriak eta tradizioa uztartuta»

Hamabost eguneko etenaldiaren ostean, gaurtik zabalik da berriro zentroa. Berritasun bezala, lau jantzi bira osoan ikusteko aukera eskainiko dute, teknologia berriak baliatuz.

Mikel Arrieta Martuteneko espetxean da

Arrietak, Espondilartropatia kroniko seronegatiboa HLA B 27 du, gaixotasun kroniko, degeneratibo eta sendaezina.

Herriarteko txapelketako norgehiagokak, Youtube bidez

Oiartzun eta Azkoitiko pilotariek herriarteko txapelketaren joaneko partidak jokatuko dituzte gaur arratsaldean. Zuzenean emango dituzte.

Talka sarea osatzen duten eragileek lehen bilera izan dute

Apirilean jarri zuen abian talka bulegoa udalak, eta orduan hasi zen Talka Sarea ehuntzen.

Euskalgintza herrigintza bihurtzeko bidaia prest du Lau Haizetarak

‘Aukerak sortzen’ parte hartze prozesua amaituta, horren ondorioak sozializatu ditu Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak. Herrigintzara jauzi egingo dute, euskara helburu beharrean, zehar lerro bihurtuta.

bertsoa oiartzun ikastetxeak

Ikasleen bertso saioak ikastetxeetan izango dira

LH 5 eta 6 mailetako ikasleek aurten ere bertsolaritza landu dute. Ikasturte bukaerako jaialdia ezingo da Madalensoron ospatu.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-05-14)

Oiartzun Kirol Elkarteko mutilen talde nagusiak Gipuzkoako Kopa hasiko du asteburuan, Urolaren kontra, etxean.

Andonaegi auzoa zaharberritzeko lanak irailean hasiko dira

Jaurlaritzak 8 milioiko diru laguntza emango dio Pasaiako Udalari. Zuzkidura horrekin "berroneratze sozial eta ekonomikoa" lortu nahi dute auzoan.

lan istripua gexa

Lan istripuan hildako garraiolarien heriotza salatzeko, elkarretaratzea

Lanbarren industrialdeko biribilgunean elkartuko dira, asteazken goizean, Euskal Herriko gehiengo sindikalak deituta. Gexa garraio enpresan egiten zuen lan.

Basoak hurbilagotik ezagutu dituzte ikasleek

Basoak lehen eskutik ezagutu, eta hausnarketa eginda konpromisoak eta proposamenak zehaztu dituzte Errenteria-Oreretako zazpi ikastetxeetako ikasleek Eskolako Agenda 30en barruan.

Gi-636 errepidea itxita izango da asteburu osoan

Obren eragina saihesteko AP-8 autobidea erabiltzea gomendatu dute.

COVID positiboen beherakada nabarmena Oarsoaldean

Oiartzun eremu gorritik atera da azken aste honetako datuekin; asteazkenean pasa zen eremu laranjara.

oiarpe

Herriarteko finalerako bidea Alegiatik pasatzen da

Oiartzungo pilotariek bihar goizean jokatuko dituzte finalerdietako hiru partidak, etxetik kanpo. Bueltakoak Madalensoron izango dira.

oiartzun ke b

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2021-06-11)

Oiartzun Kirol Elkarteko nesken talde nagusiak asteburu honetan berretsi dezake Lehen Nazional Mailan. Areto futbolean derbia jokatuko dute.

urkabe txikizioa

Urkabe mendiko hesia hautsi dutela salatu du udalak

"Oiartzuar guztienak" diren eremuak kaltetzea inori mesederik egiten ez diotela adierazi dute, "tristura eta penaz". Hausnarketa eskatu dute.

ticketbai oiartzun

TicketBAI euskaraz ere jartzea animatu dute udalak eta UEMAk

EAEko merkatari eta ostalariek TicketBAI sistema integratu beharko dute, derrigorrez. Euskaraz ere bai jartzera animatu dituzte Oiartzungo establezimenduak.

udako igerilekua irekiera oiartzun 2021

Bi egun, beroaren kontrako erremedio onena probatzeko

Oiartzungo udako igerilekua larunbatean irekiko dute, 11:00etan. Irailera arte egongo da irekita. Elorsoroko bazkideen kuotan sartzen da.

Munttarpek udako campusa antolatu du

Lezoko eskubaloi taldearen campusa ekainaren 28tik uztailaren 2ra da, arratsaldeko ordutegiarekin. Izena emateko epea hilaren 25ean bukatuko da.

Gehiago