Altzaten parkea dute amets

Etxebizitzak eraikitzeko proiektua hurbilago da ALtzate eremuan. Hainbat eragilek, herriarentzat parkea aldarrikatzen ari dira bertan, Altzate Bizirik plataforman bilduta. «Herriguneko azken berdegunea» babestera deitu dute, baita Lobato okupatutako etxea ere.

oiartzuerazko hitzak

Ipuinak eta irudiak, oiartzuerazko hitzak sustatu eta zaintzeko

Irudi eta memeekin hamar astez erronkak proposatu ditu Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak. Orain, ipuin laburren lehiaketa martxan jarri dute, oiartzuerazko hitzak sustatzeko.

aiako harria

Uztailaren 10eko ekitaldi nazionala prestatzeko deia egin du Gure Eskuk

Erabakitzeko eskubidearen aldeko taldea hilaren 22an elkartuko da kontzejupean, mobilizazio erraldoia izango denaren aurrekaria prestatzeko.

Aniztasunaren itsasoan norabide berean arraunean

Maiatzaren 25ean Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Horri begira, Errenteria 11 Kolore iniziatibaren seigarren ekitaldia antolatu du Errenteriako Udalak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean.

‘Lezokeitan’, familiak euskaraz bilduko dituzten kartak

Lezo Herri Eskolako Euskara Talaiak karta jolasa sortu du, herriko pertsonaia ezagunen bitartez herriko ondarea ezagutarazteko, eta euskaratik familia giroan eragiteko.

[Erreportajea] «Aurpegirik gabeko sarraskia», nortasun eraikitzaile

Hilaren 27an 90 urte beteko dira ‘Ategorrietako sarraskian’ Guardia Zibilak zazpi arrantzale hil zituenetik. Horien borroka ahanzturan gelditu izanak badu kausa argirik, baina aitortza galdegin dute.

'Mr. Link, jatorri galdua' eta 'Caminho longe' Zinema Ttikian

Lehenik haurrentzako emanaldia iragarri dute, eta ondoren familientzako dokumentala. Azken horren egileetako bat Gezalan izango da.

Emakumeen sare publiko-komunitarioa, indarkeria matxistarik gabeko bizitzak eraikitzen hasteko

Indarkeria matxista pairatzen duten emakumeei arreta integrala eskainiko dien proiektu pilotua abiatuko du udalak III Berdintasunerako Planaren barruan onartu duen Indarkeria Matxistarik gabeko bizitzak ardatzaren barruan. Aurten jarriko du martxan Berdintasunerako Kontseilutik sortu eta alderdi politiko guztien adostasuna jaso duen ardatzaren barruko proiektuetako bat.

sanpedrotarra.zaleak

100eko tasa baino gutxiago izan arte, publikorik ez kirol partidetan

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako eledunak esan du kirol partidetan publikoa egon dadin 100.000 biztanleko tasak 100dik beherakoa izan behar duela.

oiarpe

Azkoitiaren kontra hasiko dute herriartekoa, ostiralean

Esku huska aritzen diren pilotariek Gipuzkoako txapelketa mitikoan debuta egingo dute ostiralean. Beste sei partida jokatuko dituzte Oiarpekoek.

udaleku irekiak bilera 2021

Udaleku irekiei buruzko guraso bilerak bihar izango dira

Ostiral arratsaldean emango dituzte aurtengo udaleku irekiei buruzko azalpenak. Haurren mailen arabera banatuko dituzte guraso taldeak.

Astelehenean iritsiko da uda Altzatera

Astelehenean (hilak 14) zabalduko dute Lezoko Altzate igerilekuko udako sasoia, kanpoaldea irekitzearekin. Igeriketa ikastaro trinkoak dituzte eskaintzan.

Hibaikan ere, aniztasuna

Bi traineruen brankan ortzadar banderaren koloreak margotu dituzte

IRITZI EMAILEAK. ARRATE AROZENA MUJIKA. ORERETA.

NLAOKEU

Zaintzaren ikuspegitik landu duen herri diseinuaren ondorioak aurkeztuko ditu Lezoko EH Bilduk

Aurkezpena era parte hartzailean egin nahi du koalizioak, Saldisen eta Euskal Herria plazan egingo diren hainbat jardueraren bitartez.

Arramendiko baratzeak

Baratze Parkean izandako kalteei erantzuteko neurriak iragarri ditu udalak

Arramendiko erabiltzaileak arduraz jardun daitezen eskatu du udalak, eta nabarmendu du ondasun publiko nahiz pribatuak errespetatu behar direla.

Odola emateko saioa egingo dute datorren asteazkenean Antxon

Barrutiko kultur etxean izango dute topaketa odol emaileek hilaren 16ean. Joan den urtean eman beharreko diploma eta dominak banatuko dizkiete ohiko boluntarioei.

Aizkora bat eskutan atzemandako gizonari kartzela zigorra ezarri diote

Lau hilabeteko kondena eta sufragio pasiborako gaitasungabetzearekin zigortu dute. Bi udaltzain ere indemnizatu beharko ditu eragindako lesioengatik.

Gaur, Parketarrak egitasmoaren azken saioa

17:00etatik aurrera Goiko Plazan egingo dute ikasturteko azken saioa. 'Lezokeitan' karta jolasa erosteko aukera izango da bertan.

Gehiago