2022/2

ane garmendia irastorza
Ane Garmendia Irastorza. ‘Irabazi arte’-ko aktorea

"Horrelako telesailak beharrezkoak dira, gauzak aldatzeko"

Gaur emango dute, ETB1en, telesailaren hirugarren atala. Oztopoak gaindituz futbol taldea sortu duten neskak dira protagonista. Garmendiak Itsasoren papera jokatzen du; berak bizi izan duenaren antzeko rola du.

Ideia, aurtengo Herri Urratserako logoak eman zien.

Lokarriak lotutako ‘itzulera’ izango du Herri Urratsek

Aurten bai, Herri Urratsek bere izaera berreskuratuko du. Senperen kolegio bat eraikitzeko dirua biltzea da edizio honen xedea, eta maiatzeko festa egunaz gain, kanpaina bat abiatuko dute martxoaren 1ean.

MIKEL ETA ANDER ARAMENDI. KORRIKALARIAK.

[Elkarrizketa] «Oraingoz gozatzen ari gara, beraz, atletismoan segituko dugu»

16 urterekin, atletismoaren munduan historia egiten ari dira biki sanjuandarrak. Bi aste barru munta handiko erronka izango dute: 2022ko Espainiako Kros Txapelketan Euskal Selezioaren sei ordezkarietako bi izango dira Aramendi anaiak.

[Galeria] Zirikatzen hasi dituzte Inauteriak

Azeri Dantzarekin eman zieten hasiera atzo errenteriarrek Inauteriei. Txiki zein heldu, bihurrikerietan aritu ziren herriko kale eta plazetatik.

lokatza podcasta

Ainara Lasa: "'Lokatza'-k Ondas saria jasotzea sorpresa izan da"

Jakinek ekoitzitako eta EITBk zabaldutako podcastak "estatuko hizkuntza koofizialen" podcast onenaren saria jaso du. Taldeko kide da Ainara Lasa oiartzuarra.

goiatz labandibar amez

Amak protagonista dituzten 25 narrazio sortu ditu Labandibarrek

'Amez' liburua aurkeztu du gaur. Alberdaniarekin publikatu du narratibako laugarren liburu hori; 25 piezek amak dituzte ardatz, modu ezberdinez bizitakoak.

Igandeko desfileak trafiko aldaketak eta afekzioak ekarriko ditu

Igandeko konpartsen desfileengatik trafikoaren inguruko hainbat neurri ezarri ditu Udaltzaingoak. Ibilgailuak kendu eta zenbait gune itxiko dira, garraio publikoan aldaketak egongo dira, eta aparkalekuak egokituko dira.

Mikel del Val
plenoa oiartzun otsaila 2022

Eskola Kirola eta Arraztalorentzako diru laguntzak onartu dituzte

Otsaileko udalbatzarra egin dute, hamar puntukoa. Azkar joan da plenoa, eta bozketa guztietan aho batez onartu dituzte gaiak.

Velascoko etxebizitzek badituzte behin-behineko jabeak

Atzo egindako zozketan esleitu zituzten San Pedron eraikiko diren 39 etxebizitzak. Horietako hemeretzi gazteentzat erreserbatu dituzte.

Emanaldiz jositako egunak datoz Errenteriara

Azeri Dantzak, ikastetxeen desfileak eta ikuskizunak, eta konpartsen desfilea dira gaurtik igandera bitartean ikusi ahal izango diren emanaldi nagusiak.

Mikel del Val

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-02-25)

Inauteriek, jai giroaz gain, atsedena dakarte kirol lehiaketa gehienetara. Asteburuan futbola izango da nagusi, eta Touringeko mutilak olatuaren gainean jarraitzen saiatuko dira.

Mikel del Val

Igandean, Ilunbe Musika Bandaren emanaldia

Eguerditik aurrera, Alde Zaharretik eta Boulevardean barrena arituko dira 'Jardineros de Eskola' konpartsarekin batera.

Hemen da 'Berpiztu Talentu Teknologikoa eta Digitala' programa

Eremu teknologiko eta digitalean eskualdeko enpresek talentua erakarri eta enplegagarritasuna hobetzeko jarriko da martxan.

oiarpe

Oiarperen asteburuko partiden kartelera (2022-02-25)

Oiarpeko pilotariek hamar partida jokatuko dituzte asteburuan, eta horien erdia izango da Madalensoron jokatuko dituztenak.

ibargain parkeko bidexkak obrak

Ibargain parkeko bidexkak konpontzen hasi dira

Lanak egin bitartean, Ibargain parkeko hiru pasabideak itxita egongo dira. Dena ondo bidean, datorren asteazkenean irekiko dute oinezkoentzako.

Iñaki Graciaren aurkako ekinbideak abiatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak

Preso ohi errenteriarraren eta Mikel Albisuren kontrako neurriak hartu ditu erakunde horrek, Gregorio Ordoñezen hilketaren harira.

Haginaren defentsa, Arditurrin

Arditurriko parketxean haginen gaineko erakusketa jarrita izango da apirilaren 16ra arte. Life Baccata egitasmoaren barrukoa da.

IRITZI EMAILEAK. OLATZ MITXELENA LARRETA. OIARTZUN.

Zientziaren baldintzak

Amalatz proiekzio bikoitzarekin dator

Errenteriako Emakumeen XVIII. Zinemaren Erakustaldian, talde feministak '14 días, 12 noches' eta 'Entre nosotras' filmak emango ditu Niessenen.

Mikel del Val
Gehiago