2022/2

Herritarrekin zuntz optikoaren gaia aztertzeko bilera deitu du EH Bilduk

Bilkura martxoaren 3an izango da, Donibaneko udaletxe zaharrean. Koalizioak dituen proposamenak aurkeztuko ditu bertan.

[Galeria] OTXEren osasuna, oso ona

Oarsoaldeko Txirrindularitza Eskolak 2022rako taldeak eta asmoak aurkeztu ditu. Egitasmoa hazten eta sendotzen ari da.

martxoak 8 2020 oiartzun

Aitortza ekitaldiak eta akelarrea, Martxoaren 8rako

Oiartzungo Feministen Asanbladak Emakumeen Nazioarteko Egunerako egitaraua aurkeztu du. Arratsaldeko ekitaldian zentralizatuko dute eguna.

San Juango batelerek ez dute parte hartuko 2022ko traineru denboraldian

"Gutxieneko bermeekin" arraunlari taldea osatu ezinagatik, arrosen emakumezkoen trainerurik ez du uretaratuko aurten San Juan-Koxtapek.

Pasaian inauteriak ospatzeko egitarauak, barrutiz barruti

Neurri batean edo bestean, udalerriko lau barrutietan ospatuko dituzte aurten inauteriak. Hiru gai adostu dituzte: Afrika, Netflix eta musika.

Landarbasok tailerra antolatu du Janis Liepinsekin

Mundu mailako koru eta orkestra zuzendari ospetsuenetako bat ekarriko du Landarbaso Abesbatzak asteburuan Errenteriara. Zenbait saio antolatu dituzte Liepinsekin, baina itxiak izango dira.

Mikel del Val
kulturgintza sarea oiartzun

Herriko kultur eragileak datorren asteazkenean elkartuko dira

Oiartzungo kulturgintzaren artikulazioari eta saretzeari bultzada emateko gogoeta prozesu egin zuten iaz. Talde eragileak egindako bidea azalduko dute.

Share proiektua 2023an iritsiko da Errenteriara

Errenteria-Oreretako Udala Afrikako eta Europako hainbat eragilerekin batera dago elkarlanean. Helburua da bi kontinente horien arteko ezagutzak eta esperientzia trukeak sustatzea.

Mikel del Val

[Bideoa] Lezoko emakumeek Lilatoian parte hartzeko deia zabaldu dute

Asko izango dira martxoaren 6ko Lilatoian izango diren lezoarrak. Baina gehiago izatea nahi dute, eta hala eskatu dute herriko emakumeek.

Gerrak emakumeengan izan dituen ondorioak landuko ditu Etxetxok

Martxoaren 13 eta 16an Gezalan bi emanaldi egingo dituzte. Martxoaren 20an, berriz, frankismoak zigortutako maisu-maistrei omenaldia.

IRITZI EMAILEAK. GARAZI UGALDE PIKABEA. LEZO.

Atzera begirakoa

intxaurrondoa

Hil direnak gogorarazteko ekitaldirako ideia bila ari dira

Iaz landatu zuten Pirritx, Porrotx eta Marimototsek emandako intxaurrondoa, Ibargain parkean. Aurtengo ekitaldia martxoaren 19an izango da.

Zutik, Etxeberria, Arizmendi, Toledo epailea, Zubeldia eta Linazasoro. Makurtuta, Esoain, Zubillaga, Larburu eta Artola

Denetariko emaitzak izan dira oiartzuarrentzat pala txapelketan

Arizmendi oiartzuarrak bere partida irabazi du, eta hurrengo kanporaketarako sailkatu da. Hiru jardunaldi falta dira ligaxka bukatzeko.

Harpidetza kanpainarako komertzial deialdia

OARSO BIDASOKO HITZAk komertziala behar du harpidetza kanpainarako.

ihoteak kuestazioa aitor galder

[Galeria] Galder Barbado eta Aitor Zelaiari elkartasuna adierazi diete ihoteetan

Gasteizko gazteei lau urteko kartzela zigorra ezarri zieten, eta Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaiaren zain daude. "Poliziaren muntaia" salatu dute.

hirukide bilera

Hirukidek bideo-aurkezpena egingo du eskualdeko familia ugarientzako

Oarsoaldeko kide ugariko familiei izan ditzaketen onura eta abantailak azalduko dizkiete, Zoom plataforma zein Youtuberen bitartez.

mendiburu 14

Duintasunak batzarra egingo du ostiralean, Mendiburu 14 hizpide

Eraikin balioanitzan egongo den adinekoentzako txokoari buruzko informazioa emango dute, eta haren kudeaketari buruz arituko dira.

oiartzun ke

Kirol elkarteek funtzionamendu gastuetarako laguntza eskatu dezakete

Martxoaren 23 arte izango da eskaerak egiteko epea, era telematikoan. Udalak 54.000 euro bideratuko ditu laguntza horietara.

Alabortza senadiaren hileroko garbiketara deitu du 'Mater'-ek

Ontzi museoak hondakin bilketa antolatu du datorren iganderako. "Lagun artean, familiarekin edo bakarrik" hurbiltzera deitu dute.

Gehiago