2022/7

ETE Ligaren ikuskizuna, larunbatean Oiartzun ibaian

Emakumeen ligako zortzigarren estropada jasoko du herriak, madalenen testuinguruan. Hibaikako antolatzaileek festa bikoiztu nahi dute.

Pasaiako XXXVII. Banderaren agertoki izango da badia larunbatean

KAE2 eta KAE1 ligetako arraunlariak erlojupekoan arituko dira asteburuan. Oarso-Bidasoko bost ordezkari uretaratuko dira orotara.

[Argazki galeria] Madalen Aurreko Txistularien Kontzertua, festen bezpera (eta sorpresa bat)

Fermin Muguruza izan da aurtengo gonbidatua. Muguruzaren ibilbidea markatu duten abestiak jo dituzte, Udal Txistulari Taldeak lagunduta.

EH Bilduk "eraikitzen ari garen herriaren erakusle" nahi ditu madalenak

Erronka nagusia ospakizuna eta jaien gozamena denontzat izatea bermatzea dela dio koalizio abertzaleak. Eskerrak ematen dizkie antolaketan aritu diren eragile zein herritar guztiei.

Herri antolaketan aldaketak madalenak direla eta

Besteak beste, trafikoan, garraio zerbitzuan eta aparkalekuetan izango dute eragina. Jaiek iraun bitartean egongo dira indarrean.

Beñat Garaiar, hirugarren Europako Pista Txapelketan

Erlojupeko kilometro modalitatean parte hartu eta 01'03''364 marka ezarri zuen. Bidean zehar aldamenean izan dituenak oroitarazi zituen.

Orioko Kanpina IV. Bandera, San Pedrorentzat

Arraunean, asteburu oparoa izan da joan dena. Larunbatean Orion lehiaturiko estropadarekin, KAE1 Ligako buruzagitza egonkortu du 'Libia'-k.

Haurrak izango dira jaietan sartzen lehenak

18:00etan lehertuko da festa, Mila Koloretako Txupinazo Txikiarekin. Aurten, 21 haur eta nerabek hartu dute parte pregoia prestatzen.

Barrakek prezio herrikoiak izango dituzte madalenetan

Haurren bidaiek 2,20 euroko prezioa izango dute, eta helduenek 2,80 euro. Gainera, uztailaren 23an eta 26an are merkeago izango dira: 1,30 euro.

iturriotz.jaiak

Asteburu honetan ekingo diete Iturriotzeko jaiei

Asteburu honetan ez ezik, datorren astekoan ere ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Truk txapelketa eta kronoeskalada izango dituzte, artean.

Lorentxo Aiestaran Euskal Herriko espetxe batera hurbilduko dute

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak lezoarra eta beste hamar euskal preso Euskal Herrira hurbiltzeko erabakiaren berri eman du.

Santioak 2022: HITZAren gehigarria

Igandean hasiko dira Pasai Donibaneko jai handiak. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

Udaltzaingoa: "Ezin da sokamuturrean parte hartu alkoholaren eraginpean"

Gogorarazi dute, halaber, 16 urtetik beherakoek ezin dutela parte hartu sokamuturrean. Jaien trafikoari buruzko argibideak ere eman dituzte.

madalenak.txupinazoa

Hirugarren Euskaraldiarekin bat egitea eztabaidagai izango du udalbatzak

Datorren astearterako deituriko ezohiko udalbatzarreko hamar puntuetako bat izango da euskara sustatzeko ariketari batzea.

Bihartik aurrera, partida ugari Agustina Otaolan

Eskuz binakako Zuloaga eta palako Etxeberria Memorialen finalak jokatuko dira asteburuan. Guztira lau lehia egongo dira, maila ezberdinetakoak.

Hiru eguneko plana, Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak taldeen eskutik

Larunbatetik astelehenera bitarteko irteera antolatu dute mendi taldeek, Asturiasko printzerrira: ibilaldi bat eta bi tontor.

Abuztuan, Listorreta ingurua ezagutzeko aukera

Gipuzkoako Parketxe Sareak eta Errenteriako Udalak orientazio jolasa eta bi ibilaldi antolatu ditu datorren hilabetean.

Gehiago