2022/7

Erasoen aurkako neurriak aktibatuko ditu udalak madalenetan

Errenteriako Udalak erasoen aurkako lanketa abiatuko du madalenetan. Horretarako, sentsibilizazio kanpaina berritu eta hainbat zerbitzu jarriko ditu jaietan herritarren eskura.

Aste honetan Gure Zumardia hesitu eta Azoka botako dute

Gaur goizean hasi dira plaza ixten, eta datozen egunetan berdina egingo dute Hamarretxeta kalean. Azoka egunotan eraitsiko dute.

ANGEL BLANCO EGOSKOZABAL. JAIETAKO KARTELAREN EGILEA

[Elkarrizketa] "Ilusio handia egiten dit nire herriko jaiak aurkeztu ahal izatea"

‘Zazpitan’ kartelarekin irabazi du madalenetako kartel lehiaketa, eta herrikoa izanik, ilusio berezia egin dio saria eskuratzea.

xanistebanak

Gazte eta emakumeek haien lekua izango dute xanistebanetan

Abuztuaren 5ean Gazteen Eguna izango da, eta antolatzaileek zenbait ohar zabaldu dituzte. Gainera, OAFk egitarau propioa antolatu du jaietarako.

[Erreportajea] Arrats eta Ekintza BIBEri aitortza madalenetan

Laguntza behar duten pertsonak artatzen dituzten elkarteak dira. Ziur azaldu dira omendu izateak euren jarduna aitortzen eta bistaratzen duela, eta pozik daude errekonozimenduarekin.

Pasaian bizikleta hartu eta Lezon bueltatu; edo alderantziz

Lezo eta Pasaiako udalek hitzarmena sinatu dute bi herrietako bizikleten mailegu sistema osagarri bihurtzeko. Abuztuan egongo da martxan.

Haurren ahotsa ere jaietan entzun dadin

Aurten ere, Madalen Jaiek haurrei zuzendutako egitaraua izango dute. 2015. urtetik, gainera, haurrek prestatzen dute egitaraua, «bidelagun» batzuen laguntzarekin. Jaietan sartzen lehenak izango dira.

Xenpelar Tailerren 2022-2023 ikasturteko eskaintza aurkeztu dute

Helduei zuzendutako 50 ikastaro bideratuko dira, diziplina ezberdinetakoak. Izen-emateak irailaren 5etik 16ra egin beharko dira.

oiartzun herriartekoa finala 2021

Herriarteko finalean da Oiartzun

Finalerdian Gasteiz menderatuta, datorren asteburuan lehiatuko da Markina Xemeinen aurka. Autobusak antolatuko ditu Oiarpek.

[Erreportajea] Herri inplikazioa bilatzen duen jai ereduaren bila

OaingozHau mugimenduaren bosgarren urtea eta hirugarren madalenak izango dira aurtengoak. Hasieratik hausnarketan dihardute, herritik sortuko den jai eredua eraiki nahian.

Bi urre Pasaia Kayakentzat Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketan

Maila handia erakutsi dute marea urdineko palistek K-1 eta K-2 probetan. Lortutako dominekin, bigarren izan da taldea sailkapen orokorrean.

Labaderoa berritu du udalak

Paretak margotu ditu, baita sabaiko egurra lixatu eta bernizatu ere. 6.534 euroko aurrekontua izan dute lan hauek.

'Zintzilik Irratia'k txupinazo festa antolatu du

17:30ean emango diote hasiera programazio bereziari. Egoitzara gerturatzeko gonbita luzatu diete herritarrei.

Elizalde eta Gurutze lotuko dituen bidegorria eraikitzen hasiko dira

Udalak sei hilabeteko lanak abiatuko ditu datozen egunotan, eta amaitzean zortzi auzoak lotuta egongo dira.

Altzibarreko bazterrak txukunduz

Aurreko hilabeteetan Elizalde, Gurutze, Karrika eta Ergoienen aritu dira. Hondakinak jaurtitzeak dituen ondorioez jabetzea dute helburu.

Madalenak 2022: HITZAren gehigarria

Bihar hasiko dira Errenteria-Oreretako jaiak. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

Errenteriar batek BBVAren aurkako epaiketa bat irabazi du

Herritarrak aho konponketa bat ordaintzeko mailegua eskatu zuen bankuan, baina lanak bukatu baino lehen, hortz klinika itxi egin zen.

Errenteriako_udaletxea

Udalbatzaren ohiko osoko bilkura, gaur

12 puntuz osatutako saioa 18:30ean hasiko da udaletxean, eta streaming bidez ere jarraitzeko aukera egongo da.

Aste honetako pasaka partidak, ligaxkako azkenak

Bihar eta etzi, Txost klubak jakinarazi duenez, txapelketa herrikoiaren ligaxkako azken partidak lehiatuko dituzte. 18:00etan hasiko dira.

Gehiago