2022/10

oiartzun plenoa urria 2022

Lehen sektorea laguntzeko diru-laguntzen oinarriak onartu dituzte

58.000 euro bideratzea adostu dute bi udal taldeek, nekazaritzari bultzada emateko. Hamahiru puntu aztertu dituzte urriko udalbatzarran.

Aurten Film Laburren Jaialdirik ez dela egingo salatu du PSE-EEk

Isaac Palenciak salatu du joan den ekainean jaso zutela albistea, eta erabaki hori "akats historiko" bezala definitu du.

Ezingo da surik piztu ostiraleko gauerdira arte

SOS Deiak-ek ezarritako alerta laranjagatik hartu dute erabakia. Udaltzaingoak jarraipen berezia egingo du egunotan.

Inauterietan herria zertaz mozorrotuko den aukeratuko dute errenteriarrek

Udalak galdeketa bat kaleratu berri du, herriko hainbat gunetan jarri dute eskuragarri. Honako gaien artean bozkatu beharko da: denboraren makina, Barrio Sesamo, bidaiak, sagak, janaria eta pop artea.

IX. Jose Manuel Azkue Memoriala, Agustinetako komentuan

Memorialaren barruko kontzertu bat jasoko du herriak azaroaren 4an. Azken hilabeteetan organoa doitzeko eta afinatzeko lanak egin dituzte, kontzerturako prest dute.

Andonaegiko etxeak birgaitzeko diru laguntzak, aurrera

Guztira 30 bizilagun erkidegok eskatu ahal izango dute euren bizitokiak eraberritzeko finantziazioa. Bi hilabeteko epea dute trintxerpetarrek.

Urdaburu eguna, azaroaren 27an

Hiru txango antolatu dituzte egun handirako, adinaren arabera banatuko dituzte mendizaleak. Irteeren ondoren bazkaria egingo dute Arritxulon.

Oiartzungo Kirol Saria, Koldo Fernandezentzat

Oiartzun Kirol Elkartean zentzuz eta arimaz lanean ibilitakoarentzat izango da aitortza saria. Haren senideek jasoko dute, ostiraleko ekitaldian.

Hamar urteko ibilbidea ospatuko du Oarsomusikak azaroaren 26an

Lendakaris Muertos, The Guilty Brigade, Larru Beltzak eta Trilita taldeek kontzertu bana eskainiko dute Lekuonan. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, 10 euroan.

Hilerrirako errepidea zabal dadila eskatu du Lezoko EH Bilduk

Lanak egiten ari dira errepidearen inguruan, eta itxita dago. Domu Santu Egunari begira zabal dadila eskatu du koalizioak.

Larruzko paletako final handia jokatuko dute Epleko Estefano eta Pichelek

Olaberriako pilotalekuan jokatuko du finala bikote errenteriarrak. Finala parekatua izatea espero dute klubekoek.

Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-10-28)

Asteburu honetan futbol, areto futbol eta eskubaloiko taldeek hainbat partida jokatuko dituzte. Saskibaloikoek ordea, deskantsua dute.

donostiako orfeoia

Donostiako Orfeoia arituko da Oiartzunen, Azkue Memorialean

Oiartzungo Organozaleak elkarteak hurrengo astebururako hiru kontzertu programatu ditu, Irunen, Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen.

Topaguneak autobusa aterako du Bertsolari Txapelketa Nagusirako

Abenduaren 18an izango da finala. Autobusa 08:00etan abiatuko da, Ibaiondo alboko biribilgunetik. Buelta, txapelketa bukatu bezain pronto.

"Galdutako arimen bila" aterako dira astelehenean sanpedrotarrak

San Pedroko Gau Beltza ospatuko dute bizilagunek datorren astelehenarekin. 17:30ean hasiko dira eguneko lehen jarduerak.

munduko arrozak oiartzun 2022

Askotariko kulturak elkartuko dira igandean, arrozen bueltan

Abarka GKEak antolatuta, Munduko Arrozak ekitaldia egingo dute Done Eztebe plazan. Pandemiak etendako erlazio sozialak sustatu eta elkar ezagutza sustatu nahi dute.

Mikel Arruti Salaberria, Lezoko EH Bilduren aukera alkategai izateko

Koalizioaren herriko mahai politikoak hilaren 13an aurkeztu zuen Arrutiren proposamena, herri batzarrean. Hautagai gehiago helarazteko epea hilaren 30era arte zabalik dute.

Memoriaren Basoa eraikitzen jarraituko dute

Azaroaren 5ean bilduko dira hala nahi dutenak, 09:30ean eta Tiñelun, Iparragirreko eremura joateko. Barrakoiak ere garbituko dituzte.

Gehiago