2022/10

Alkatea: "Trintxerpetarrek aparkaleku esklusiboa izango dute"

Zirizako aparkaleku berria bertakoek bakarrik erabili ahal izango dute gauez, 19:00etatik 8:00etara, eta asteburu edo jaiegunetan.

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia, Niessenen

Niessen Kultuguneak jasoko du azaroaren 5ean Euskal Herriko eta nazioarteko trikitilari berritzaileak jasoko dituen jaialdia.

harrera etorriberriak oiartzun

Oiartzunera etorri berriei harrera saioa egingo diete

Ostiral arratsaldean egingo diete harrera maiatzetik erroldatu diren 63 herritarrei. Igandean, Munduko Arrozak egunaren txanda.

San Tomasek kartel bat behar du

Neguko Solstizioa-San Tomas batzordeak abenduaren 21eko jaia iragartzeko kartel lehiaketa antolatu du. Zabalik da entrega epea.

Contreras eta Jimenez, Montxo Jimenez pilota lehiaketako txapeldun

Joan den ostiralean lehiatu zuten, Agustina Otaola pilotalekuan, XII. Montxo Jimenezen Eskupilotako Memorialaren Finala.

Mobilizatzen jarraituko dute portuko langileek

Joan den astean bi elkarretaratze egin zituzten lanpostuen pribatizazioa gaitzetsi eta enpresa akordioa galdegiteko. Aste honetan, beste bi.

Txapelik ez, baina ohorezko postu asko Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Sailkapen nagusian bigarren izan dira Maren Galvez eta Gorka Granado, eta hirugarren Katerin Artola eta Iker Belintxon.

aizpea otaegi bidean pausoa

Otaegik iragarri du berriro alkategai izateko prest dagoela

Egungo alkateak karguan errepikatzeko borondatea agertu du, EH Bilduk Lekuonan egin duen ekitaldi jendetsuan. Barne prozesua egiteke dute.

alaia martin elizondo

Alaia Martin finalerdietako bigarren itzulian izango da

Elizondoko saioa irabazi du bertsolari oiartzuarrak. Zuzenean sailkatu da Amurrioko finalerdiko saiorako; azaroaren 19an izango da.

[Argazki galeria] Eraldaketa eta burujabetza, plazara

Alternatiben Oihartzuna egin da gaur bigarrenez azokak, mahainguru, bazkari, bertso eta kontzertuekin. Ez da aspertzeko astirik egon Oiartzunen.

Mikel del Val eta Olaia Gerendiain
oiartzun hilerria

Trafiko aldaketak izango dira asteburuan, hilerri inguruan

Domusantu Eguna dela eta, bisitari asko espero direnez, trafiko aldaketak egingo dituzte, ostiral arratsaldetik hasita.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: larunbatean jai

Larunbat honetan, hilaren 29an, ez da Eskola Kiroleko jardunaldirik izango, datorren aste hasierako zubiarengatik.

Hilaren 31n eta azaroaren 1ean, etena udal jardueran

Udal eraikinak itxita izango dira, beraz, ez da udal jarduerarik izango astelehenean eta asteartean, zubiagatik.

Herriko parkeak bisitatzeko txangoa antolatu du Urdaburuk

Hamar kilometroko zirkuitu urbanoa egingo dute azaroaren 5ean. Urdaburu elkartearen egoitzatik abiatuko dira.

Tentsio uneak urriko osoko bilkuran

Altzateko Hiri antolamendurako Plan Bereziaz, Beraungo anbulatorioko murrizketez edota Onkologikoaren egoeraz aritu ziren atzoko saioan, luze. Gai hauek liskarra eragin zuten taldeen artean.

txerri eguna oiartzun

Txerri Eguna antolatzeko bilera egingo dute bihar

Euskalgintzaz harago dauden oiartzuarren laguntza eskatu dute, laguntza behar dutelako eta ideia berriak behar dituztelako.

Los Xey taldearen oroimena berreskuratuko dute bihar

'Los Xey, una historia de película' izeneko dokumentala proiektatuko dute bihar Niessenen. 1961n sortutako talde donostiar ezagun honen ibilbidea jaso du Eneko Olasagastik.

Bihar, Lezoko auzo konposta guneetara bisita

Herriko bost guneak bisitatuko dituzte adituek, hurrenkera honekin: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene.

alternatiben oihartzuna

[Bideoa] Alternatiben Oihartzun emankorra, lau minututan bilduta

Eraldaketa eta burujabetzan diharduten eragileen bigarren topaketa izan da. Eguneko irudiak jaso dituzte bideoan.

gau beltza oiartzun

Aurtengo Gau Beltza larunbatean prestatzen hasiko dira

Duela urte batzuk berreskuratutako ohiturari jarraituta, Gau Beltza egingo dute hilaren 31n. Lehenago, prestatu egingo dute.

Gehiago