
Abian da 1.000tik gora lagun elkartu dituen 'kintada' erraldoia. Zapi gorria lepoan, giro ederrean hasi dute eguna antxotarrek.

1545 argitaletxeak egitasmoa finantzatzeko kanpaina abiarazi du. Liburu ilustratua da, generoa eta sexu identitateak lantzen dituena. Ez dute erantzunik emango, galderak plazaratzea da liburuaren helburua.

Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehen itzuliko estreinako saioan parte hartuko dun oiartzuarrak, Elizondon.

Gazte lezoarra munduko txapeldun izan da kayak surfean. Behin ez, birritan: Junior Mailako ontzi motzen eta luzeen kategorietan. Euskal Selekzioaren koloreak defendatu ditu, harro. Aurrera begira indartu egin da Illarreta.

Laugarren urtea eta bosgarren negua beteko du Irungo Harrera Sareak. Ordutik, Santiago eta Behobiako zubietako kontrolek berdin jarraitzen dute, eta ez dela harrera duina bermatzen salatzen segitzen dute.

«Herrikideekin hitz egin eta gure herriaren errealitatea ikusarazteko» baliatzen ari da Ijitoen Astea Kamelamos Adiquerar elkartea. Ekintza asko egiten ari dira egunotan herrian.

EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos taldeek tasak izoztea adostu dute. Herritar zaurgarrienen beharrei aurre egingo dieten zerbitzu publiko indartsuak eta herritar guztiak babesteko politikak garatzea "inoiz baino beharrezkoagoa" dela dio alkateak.

‘Nola irudikatzen duzu 2030eko Antxo?’, ‘Nola geratuko da herria topoa lurperatu ondoren?’. Galdera horiei erantzun eta datozen urteei «ilusioz» aurre egin ahal izateko herri batzarra deitu du SOS Antxok.

Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena ospatzeko Loratzen jaialdia antolatu dute. Biharko ekitaldietan izango dira Izaskun Larruskain eta Ane Arbelaitz, konpainiako kideak biak. Ospatzea beharrezkoa ikusten badute ere, argi dute lana dagoela egiteko.

Azaroaren 2tik 6ra bitartean egingo dute bosgarren ekitaldia. Lehenik sortuta dagoena berriro begiratzean jarri dute begirada.

Aztertuko dituzten gaien artean, besteak beste, langile publikoen ordainsaria igotzea aztertuko dute, baita lehen sektorea sustatzea ere.

Pasaiako Zinema Txikiak antolaturiko emanaldia Juanba Berasategin izango da. San Pedro eta Trintxerpekoentzat motora zerbitzua jarriko dute.

Senior eta gazte mailetako herriko kirol taldeen asteburuko emaitzak bildu ditu HITZAk. Hemen sartuta, horien zerrenda.

Oiartzungo pilotariek hogei partida jokatu dituzte asteburuan, eskuzko modalitatean. Gehienak —dozena bat— irabazi dituzte.

Kurkubi Lezoskt taldearen ekipo nagusiek berriz ere garaipenak lortu dituzte asteburu honetan. Albiste honetan, herriko taldeen emaitzak.

Digitalizazioa bultzatu nahi duten galdaragintzako, metalezko egituretako eta antzeko enpresei zuzendutako jardunaldia izango da.

Familian Jolasean egitasmoaren barruko orientazio jolasa egingo dute larunbatean Arramendi parkearen inguruan.

Jokatu diren lau partidetatik hirutan bana bukatu dute. Areto futboleko taldeak, garaile gol festa izan diren partidetan.

Asteazkenean egingo dute Jabekuntza eskolako ikastaroaren lehen saioa. Arraza, kultura eta artearen fusioa izango dira hari nagusiak.