2022/11

Herriko emakumeek Zumardia hartuko dute hilaren 25ean

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako mobilizazioa iragarri du Oreretako Asanblada Feministak. Aldarrikapen egun honi lotuta, udalak sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko du, 'Guztion indartsuago indarkeriarik gabe' lelopean.

apoaren itzala zai zoi ele

Joseba Tapia eta Gotzon Barandiaranekin hasiko da 'Zai, zoi, ele'

1545 argitaletxeak eta Kantagiltzak indarrak batu dituzte, eta hilaren 27an egingo dute saioa, literatura eta musika uztartuko dituena.

Zaborra biltzeko furgoneta bat uretara erori da Donibanen

Udaltzaingoaren lehen hipotesia da ibilgailuaren eskuko frenoak huts egin duela. Zaborra bildu dute lehenik, baina autoa ur azpian dago oraindik.

girizia 40. urteurrena

Giriziak giro ederrean ospatu ditu 40 urteak

Elkarteko hiru sailek ekintza bana antolatu dute, lehendakari izandakoak omendu eta bazkari baten bueltan elkartu dira.

Mikel Izagirre oroitzeko, pilota egokituko nazioarteko txapelketa

Errenteria-Orereta eta Usurbil artean egingo dute txapelketa, Euskal Herriko eta Valentziako kirolariekin.

Santa Zezilia ospatu, eta indarkeria matxista gaitzetsiko dituzte Lezoko musikariek

Asteburu honetan egingo dituzte lehen jarduerak: larunbatean kantu jira, eta igandean txistularien kalejira.

Gaztaina usainak Antxo hartuko du berriro, aspaldiko partez

Papineko Gazteriak Gaztain Eguna antolatu du, "garai bateko tradizioa berriro herrira ekartzeko". Hilaren 26an, larunbatarekin, izango da.

Bandak eta Andra Marik "kontzertu hunkigarri eta ikusgarria" eskainiko dute ostiralean

Aurtengo Santa Zezilia kontzertuan Guillermo Martinez konpositorearen 'Luna' obra eta Pablo Sorozabal izango dira protagonista nagusiak. Sarrera doakoa izango da.

Manifestazioa deitu du SOS Antxok "ilusiozko etorkizun baten alde"

2030ean zer-nolako barrutia izan nahiko luketen irudikatzeko mobilizazioak abiarazi ditu koordinakundeak. Lehena, larunbat honetan bertan.

eskola kirola 2022-2023 aurkezpena

Eskola Kirolan parte hartzen dutenen kopuruak gora egiten jarraitzen du

2022-23 denboraldia aurkeztu dute gaur. Ehunekoak gora egiteaz gain, nesken parte-hartzea gero eta nabarmenagoa da.

Xabier Goienetxea euskal presoaren bikotekideak auto istripua izan du, bisitatik bueltan

Lanmezan espetxetik (Okzitania) bueltan zela orkatz bat jo zuen autoarekin Ihintza Bidartek larunbat arratsaldean.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-11-18)

Azaroak 18ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Idoia Beratarbideren lamina eta 'Maita dezagun ondo' katilua da.

oiartzungo taldeen asteburuko partidak 2022-11-21

Bosgarren garaipena jarraian lortu dute OKEko neskek

Bolada ezinhobeak sailkapeneko bigarren posturaino eraman ditu neskak. Mutilek Zarautzen kontra berdindu dute, golik gabeko partidan.

Lihoaren erakusketa ez da gaur zabalduko

Gaur 11:00etan zabaltzekoa zen lihoaren prozesuaren erakusketa, baina arazo pertsonalengatik atzeratu egingo da.

Erlaxatze teknikak ikasteko tailerrak, Oarsoaldeko euskaltegietan

Mintzagun egitasmoaren aterkipean, Ana Conde adituak tailer bana emango die eskualdeko euskaltegietako ikasleei.

Oiartzungo Feministen Asanbladak biltzeko deia egin du

Datorren astelehenean (hilak 21) bilduko dira Munanierren emakumeak pairatzen duten indarkeria azaleratzeko.

[Partiden zerrendarekin] Lezoko kirol taldeen asteburuko Ariguneak, estadio eta kantxetan

Allerruren eta Munttarperen talde nagusiek Lezotik kanpo dituzte partidak. Kurkubikoak, berriz, Bekoerrotako berotasunean ariko dira.

Miguel Cavero Carazok irabazi du Urdaburu Mendizale Elkartearen argazki lehiaketa

Jesus Hospitaleren omenezko lehiaketak baditu irabazleak. Datorren ostegunean izango da sari banaketa, elkartearen egoitzan.

Herriko taldeen asteburuko partidak (2022-11-18)

Touring, Beti Ona, Orereta Kafea, Ostiko, Gamon, Ereintza eta Oiarso klubetako talde nagusien partiden ordutegi eta jokalekua, hemen.

Gehiago