
Aralar kalea eta Ijurko arteko orubean, goialdeko etxebizitzetatik oso gertu, luizia izan zen astelehenean. Zonaldean egonkortze lanak berehala hasi arren, arduraz bizi dute egoera han bizi direnek.

Laurak Batek, Pasaiako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteak, gonbidapena egin die «babesa, informazioa eta izapide beharrak» dituzten herriko negozioei: «Batera indartsuago gara».

Ohiko supermerkatuetan ezin aurki daitezkeen dozenaka gazta ditu Larraitz Gazta-Tekak. Mundu osotik heldutakoak saltzen ditu, harrera ona izan du egitasmoak: «Jendeak gauza berriak probatu nahi ditu».

Ez da asko Lezokoak Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Elkarteak bidea hasi zuela. 40 bazkide ditu jada elkarteak. Hurbiltasuna, kalitatea, konfiantza eta ilusioa dira euren eguneroko lanabesak.

Josu Ibarguren oiartzuarra izan du aurkari buruz burukoan, 15 punturengatik gailendu da urruñarra. Azken urteetako "finalik beroena" izan dela diote antolatzaileek.

Kale erabilera datuek behera egin dute 2016tik, hamar herritarretatik batek egiten du euskaraz egun. Datuekiko kezka agertu du udalak, baina ondorio positiboak ere atera dituzte.

Oiartzunen lau emakume elkartu dira, ‘Emakumeak bistaratzen, Wikipedian’ proiektuaren bueltan. 22 biografia egin dituzte, emakumeenak, beraien bizitzan zehar egindako lana ikusarazteko.

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Txerri Eguna antolatu du hilaren 17rako, 2020 eta 2021eko neurririk gabe. 80 postu izango dira.

1.770 bizilagunek jaso ahal izango dituzte Zirizako aparkaleku berrirako txartelak. Abenduaren 14tik aurrera HAZ bulegoan jaso ditzakete.

'Artxibo biluzia' proiektuarengatik jaso dute ikerketa beka. Torrealdairen artxiboen lapurreta du abiapuntu; hemezortzi hilabete dituzte lana bukatzeko.

Hainbat taldek atsedena izango dute, abenduko jai egunen harira zubia ospatzeko.

10,1 milioi euroko aurrekontua izango du Lezoko Udalak 2023an. Koalizioak uste du ez dietela herriaren beharrei erantzuten.

Santi Cobos presoaren bizipenetan oinarritutako liburuaren irakurketa egingo dute datorren ostegunean (hilak 15). "Kartzelaren erretratu gordina" egin du lan honetan Zigor Olaberriak.

Oiartzungo odol-emaileek bi hilean behin egiten duten odol-emate saioa hilaren 13an izango da. Hitzordua hartu beharko da aldez aurretik.

Miren Azkarate Badiolak egileak erbesteratu edo iheslarien zazpi seme-alaben testigantzak jaso ditu liburuan, berea barne.

Eguerdian Kantujirak herriko kaleak girotuko ditu, eta arratsaldean berriz, ganbara musika kontzertua eskainiko du Tomas Garbizu Lezoko Musika Eskolak.

Datozen bi asteburuetan bina entsegu egingo dituzte, hilaren 24an auzoan zehar egingo duten kanta saioa prestatzeko.

Lau Haizetara elkarteak odola ematera deitu ditu errenteriarrak. Hitzordua hartu beharko da.

Bolivia, Cabo Verde, Txile, Kolonbia, Korea, Ekuador, Islandia, Norvegia, Zeelanda Berria, Paraguai, Peru, Erresuma Batua eta Trinidad eta Tobagoko herritarrek bozkatu ahal izango dute. Hautesle erroldan izena emateko azken eguna urtarrilaren 15a izango da.

Marrazki Bizidunen Musika Ametsa emanaldia eskainiko diete haurrei, EMKEren egitasmoz. Marrazki bizidunen munduan murgilduko dira, "musika bidaia zoragarria burutzeko, klasikoetatik hasi eta egungo marrazki bizidunetara iristeko".