"Nazka-nazka eginda gaude eta amorruz beteta"

Indarkeria matxista errotik ezabatzeko, polizia eta epaile neurri zigortzaileez gain, "bestelako jarrera, ekintza eta neurriak" beharrezkoak direla dio Oreretako Mugimendu Feministak. Azken asteotan izandako erasoen bi biktimei "elkartasuna eta besarkadarik goxoena" helarazi zieten atzoko mobilizazioan.

Hezkuntza Legearen kontrako greba, gaur, sare publikoan

Unibertsitate arteko sare osoan deitu dute greba ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Abenduaren 14an bigarren greba eguna izango dute.

baxerri
Hilberria

Baxerrik hutsunea utziko du Oiartzungo mendizaletasunean

Josemari Arbelaitz Tapia 'Baxerri' mendi-gidari eta mendizale oiartzuarra igandean hil zen, ezustean. Ogibide zuen pasioa.

Oiartzuarren gida

Euskararen Eguna ospatuko dute, eta oiartzueraren gida aurkeztu

Datorren larunbata Euskararen Eguna da, eta horren harira, festa handia ospatuko dute Oiartzunen. Ekitaldi ugari izango dira egunean zehar.

Elektrizitatea ordaintzeko laguntzak lortzeko doako aholkularitza

Argindar eta bero gastuei aurre egiteko Bonu Sozial Elektrikoa nola lortu azalduko die Oarsoaldeko Energia Bulegoak behar dutenei.

Lezoko kaira ontzi handiagoak iristeko lanak egingo ditu Portuak

Lanak egin aurretik, itsas-zoruaren gaineko azterketa egingo du Aztik. Lezon, sakonera eta maniobra-eremua handitu nahi dituzte.

Eguberrietan, eskubaloi campusa Oarsoaldean

Ereintzak, Munttarpek eta Donibane Eskubaloiak antolatu dute haurrak eskubaloira hurbiltzeko iniziatiba. Abenduaren 11ra arte eman daiteke izena.

OrriBakaR lehiaketak baditu aurtengo irabazleak

Aurten, gainera, sari banaketa ekitaldia berreskuratuko da. Hilaren 16an izango da, 19:00etan, Lezoko Udal Liburutegian.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-12-02)

Futbol talde nagusiek etxean jokatuko dute asteburuan. Areto futbolekoekin batera, atsedenik hartuko ez duten bakarrak izango dira.

itturri zozketa

Hamar sari zozkatuko ditu Itturrik

Hilaren 17an, Txerri Egunean, egingo dute zozketa. Establezimenduetan egindako erosketekin batera emango dituzte boletoak.

Mindara elkartearen azoka solidarioak Koldo Mitxelenako patioa hartuko du

Goiz zein arratsaldez, denetik izango da: pintxoak, jostailuak liburuak, ipuinak, sentsibilizazio jolasak, DJa, photocalla...

neuk oiartzun

Neuk espazioaren irekierara gonbidatu dituzte oiartzuarrak

Bihar arratsaldean irekiko dute. Herriko zein kanpoko hainbat artisauren lanak aurkitu ahal izango dira, beste hainbat produkturen artean.

Xoxolurren hurrengo proposamena: Nafarroara doaz

Hilaren 11n Berriozar eta Ezkaba arteko bidea egin dute asmo Lezoko mendizaleek. Izena emateko azken eguna, hilaren 8a.

ibon martin

Ibon Martinek liburuak sinatuko ditu Txerri Egunean

Urrats paperdendak postua jarriko du Txerri Egunean. Pasaiako idazle emankorra gonbidatu dute, liburuak sinatzera.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira abenduaren 3ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren abenduaren 3ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Aldundiak udalari saldu dio Luzuriagan zuen partaidetza

Diputatuen Kontseiluak onetsi du Gipuzkoako Foru Aldundiaren Antxoko bulego eraikinaren jabetza (%6) Pasaiako Udalari saltzea.

Bihar jokatuko dute Xenpelar Sariaren azken kanporaketa

Iruri Altzerreka Martinez, Unai Anda Delika, Maddi Agirre Epelde, Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Emaitz Murua Arzallus eta Uxue Alkorta Iturbe lehiatuko dira hirugarren kanporaketa honetan.

Gehiago