
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Hikalaguna dinamika egingo du udaberrian. Izena emateko epea zabalik da, eta taldeka edo banaka bat egin daiteke. Hika aritzeko konpromisoa eskatu dute, data zehatz batzuetan.

Inauteriak hasteko eta bukatzeko plazan egiten diren ekitaldiak bertan behera utzi dituzte. Ostiraloria da egunik indartsuena.

Antxon bizi, Trintxerpen lan egin, eta Donibanen erakutsitako sanpedrotarra da Josu Elberdin. Pasaia Musikaleko irakaslea, abesbatzen zuzendaria, organista eta konpositorea da.

Lezo-Jaizkibelen antolatzailea gustura dago lezoarren nahiz emakumeen parte hartzea oso nabarmen hazi egin delako 2014ko lehen ediziotik. Zalantzak izan arren, lasterketarekin aurrera egitea erabaki dute.

Ezohiko ihoteak izango dira aurtengoak. Ohi baino ekitaldi gutxiago egongo dira, baina festa giro sumatu, sumatuko da.

Eskola feministak martxotik ekainera bitartean antolatu dituen sei tailerren berri eman du. Doakoak dira, baina izena ematea beharrezkoa da parte hartu ahal izateko.

Duela bi asteko astelehenetik asteazkenera 394 positibo atzeman ziren eskualdeko lau herrietan; aste honetan, 121.

Estatuan bizi diren 500.000 atzerritarren egoera erregularizatzeko Herri Ekimen Legegilea jarri dute martxan. Larunbat goizean Niesseneko plazan egongo dira sinadurak biltzen, 11:00etatik 13:00etara.

Itsastarrak eta Herrerako Mendizaleak taldeek irteera bateratua antolatu dute astebururako. Hiru ibilbide desberdin proposatu dituzte.

Liburu baten aurkezpena, erbesteari buruzko hitzaldia eta mokadutxoa egingo dituzte, Etxeratek eta Pakito Arriaran Fundazioak antolatuta.

Oiartzungo odol emaileek bi hileroko zita izango dute. Aldez aurretik txanda eskatu beharko da, jende pilaketak saihesteko.

Erabakia aho batez hartu zen Lezoko udalbatzarrean.

Datozen larunbat eta igande goizetan arropa salduko du Antxoko elkarteak, Ukrainia Euskadi Elkartearentzako dirua biltzeko asmoz.

Eskrimako Eskola Ligako azken aurreko jardunaldian domina asko ekarri dituzte Lezoko kirolari gazteek herrira.

Atzo egindako Euromillones zozketan ateratako zenbakiak 138.494 euroko saria eman dio Oarso kaleko administrazioko bezero bati.

Asteburuan zortzi partida jokatu dituzte Madalensoron. Datorren asteburuan hamar partida jokatuko dituzte, kanporaketak fintzen joateko.

UEMAren eskutik jasotzen ari dira formazio saioak. Helburua ohiko hizkuntz akatsak zuzendu eta, idatzi argi eta ulergarriak sortzeko irizpideak barneratzea da.

Igogailua zerbitzurik gabe egongo da egun osoan.

Haurtzaroko DBH4ko ikasleen ikas bidaian laguntzeko antolatu dute saioa, bost bertsolarirekin.