Mozioak sartuko dituzte helduenei banku kudeaketak errazteko

Duintasuneko pentsiodunek eta PSE-EEkoek mozioak sartuko dituzte astearteko plenoan pertsona helduenei eta zaurgarrienei bankuetarako irisgarritasuna errazteko.

Mikel del Val

"Lezo bai, Eskola Kirola ere bai"

Eskola Kirolan dabiltzan Lezoko haurrei herriko koloreekin elastikoa eman diete. Egitasmoaren garrantzia nabarmendu dute arduradunek.

Astelehenean hasiko dira Galtzarabordan topoaren trazatu berriaren lanak

Lanen ondorioz, geltokiaren eta kiroldegiaren alboan dagoen parkea okupatuko dute langileek. Udalak inguruko bizilagunei informazioa eman die.

"Lehen arreta itolarrian. Zure osasuna, ere"

Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGTk bat egin dute udalerrietako osasun zentroetan elkarretaratzera deitzeko. Gaur 13:00etan bildu dira.

Sabadell Orereta

Etxegabetze saiakera bat salatu dute Sabadell bankuaren aurrean

Kaleratzeen kontrako mugimenduak deituta, elkarretaratzea egin dute sukurtsalaren aurrean. Etxebizitza funts putre bati saldu diotela esan dute.

Zuntz optikoa San Pedro eta Donibanera helduko da "datozen asteotan"

Loreto Osa Hirigintza zinegotziak iragarri du, arau aldaketa bati esker, banda zabalaren luzapen eraikinen fatxadetatik egin ahalko dela.

Papresak konpromiso zehatzak hartu ditu udalarekin

Momentu honetan fabrika eraldaketa prozesu batean murgilduta dago, eta lan horiek ekainera arte luzatuko badira ere, Papresatik zenbait neurri abiatu dituzte zarata eta kamioien trafikoa berehala hobetzeko.

Mikel del Val

Osasun publikoaren alde elkartuko dira gaur Antxoko anbulatorioan

Hiru aldarri izango dituzte: osasun publikoa indartzea, lehen arreta sendotzea eta barrutian behin betiko osasun zentroa sortzea.

martxoak 8 oiartzun 2022

Martxoaren 8ko azken ukituak emango dituzte astelehenean

Oiartzungo Feministen Asanbladak batzarra deitu du hilaren 21erako, Munanierren. Emakumearen Egunari azken zertzeladak emango dizkiote.

Luzuriagaren %80a eskuratzeko tramiteak hasi ditu Izaskun Gomezek

Kreditu Ofizialeko Institutuko presidentearekin bildu da alkatea. Jabeekin erosketa adosteko kudeaketak "erritmo onean" doazela adierazi du.

Oarsoaldeko ETE-entzako doako aholkularitza

Produktu, prozesu, marketin eta antolakuntza arloetan berrikuntzak dakartzaten mikro-proiektuetara zuzendua dago.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2022-04-04)

Ez da asteburu ona izan Oiartzungo kirol taldeentzat. Izan ere, talde bakarrak irabazi du, beste hiruk berdindu eta bostek galdu dute.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko emaitzak (2022-04-04)

Touringeko mutilek garaipena lortu zuten eta gertu dute mailaz igotzea. Asteburu borobila izan zen Ereintzako bi talde nagusientzat.

Lekukoaren zain daude

Igande goizaldean 22. Korrikaren lekukoak eramango dituztenek jada petoak jaso dituzte. Talde argazkia atera dute.

Pasaia Itsas Festibaleko ontzi handienetako bat aurkeztu dute

'Marite' 100 urtetik gorako belaontzi frantziarra San Pedroko kaian egongo da amarratuta maiatzaren 26tik 29ra bitarte.

Astelehenean, Oiartzungo feministen asanblada

Munanierren izango da herriko feministen bilkura, 17:30ean hasita.

Ikasleek udaletxeko jarduna ezagutu dute

Astearte eta asteazkenean, Pasaiako 120 ikasle inguruk udaletxeko zerbitzu eta teknikarien lanen inguruko hitzaldi eta tailerrak jaso zituzten.

Datorren apirilaren 7an, auzo-konpostajearen bilera orokorra

Bi urtez ezin ospatu izan ondoren, 2021ko balorazioa egiteko eta datozen hilabetetako berrikuntzak aurkezteko elkartuko dira.

Oiarperen asteburuko pilota partidak (2022-04-01)

Oiartzungo pilota elkartekoek 21 partida dituzte asteburu honetan Oiarpekoek. Haur Mailako hirugarren kategorian finalerdiak jokatuko dituzte.

Gehiago