Herritarrei "beste behin plenoko sarrera debekatu" dietela salatu du EH Bilduk

Osteguneko osoko bilkuran ere alkateak zenbait laguni bertaratzea debekatu ziela salatu du koalizio subiranistak, aforoa beteta egon ez arren. "Ez da lehen aldia".

"Pandemiak eragindako premiei aurre egiteko gaitasuna" erakutsi dutela defendatu du Joseba Egibarrek Errenterian

"Babes sozialeko sistema honek jasan dituen eta jasaten ari den kritika guztiez gain, pandemiak eragindako premiei aurre egiteko eta horiei erantzuteko gaitasuna erakutsi" duela esan zuen atzo herrian egindako ekitaldian, besteak beste.

Haserrea AHT Gelditu taldean, landutako mozioa defendatu ezinagatik

AHTaren kontrako mozioa garaiz erregistratzerik izan ez, eta urgentziaz landu zedin eskatu zuten: gobernu taldeak ezezkoarekin erantzun.

arraztalo lurra erreportajea

Lurra landu, burua lantzeko

Hirugarren urtez jarraian, lan merkatuan sartzeko lau lagun ari dira Arraztaloren baratzeetan lanean. Horretaz gain, Oiartzungo gaixo psikikoen elkarteak proiektu asko ditu esku artean.

Don Boscoko ikasleek zama-bizikleta berri bat diseinatu dute

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gurpil Artea eta Analema Design Studiorekin batera diseinatu dute bizikleta ikasleek. Proiektuaren helburua da salgaiak bizikletaz banatzea eta mugikortasun jasangarria sustatzea.

Mikel del Val

Pasaiako IV. Kirol Galak aurtengo sariak banatu ditu

Gehien nabarmendutako zortzi kirolariak saritzeaz gain, omenaldi berezia egin diete Itsastarrak MT, Itsas Mendi KKE eta Antxoko Korrikalari taldeari.

margotzeak oiartzun errepideak

Errepide zein parkingetan margotzeak egin ditu udalak

Hainbat auzotan margotze lanak egin dituzte, trafiko antolakuntza hobetze aldera. Motorrentzako aparkeluak sortu dituzte.

GARI ARGOTE, TOURINGEKO ENTRENATZAILEA

[Elkarrizketa] "Hankak lurrean izan behar ditugu, asko geratzen da oraindik"

Lidergoan iritsi da Touring denboraldiaren erdira. Gorritxoak olatuaren gainean dira, eta lau puntu ateratzen dizkiote hurrengo aurkaria den Elgoibarri. Igoeraren ilusioa bertan da, baina Argotek nahiago du poliki joan, dena oso berdindua baitago.

Mikel del Val
J.A. Areta Goñi ‘Juxe’, argazkilaria

[Elkarrizketa] «Ia 30 urte geroago, oraindik ere ikasten jarraitzen dut»

Euskal Herriko eta nazioarteko ehunka eta ehunka musika talde jaso ditu bere kamera analogikoarekin azken hiru hamarkadetan. Zale edo ikusle gisa, «berdin gozatzen» jarraitzen du errenteriarrak.

Eduki babestua
lore more antzerkia

[Erreportajea] Sortutakoa denekin partekatzeko garaia

Lore More antzerki konpainiak gaur estreinatuko du ‘Trapu zikinak’ antzezlana. Udalbiltzaren Geuretik Sortuak-en abaroan ondu dute pieza.

Errenteriako kirol taldeen asteburuko partidak (2022-03-25)

Touringeko mutilek lehia garrantzitsua dute lidergoan sendo mantentzeko. Ereintzako mutilek bolada onari jarraipena ematen saiatuko dira, eta neskek atsedena dute.

Ekonomia inklusiboari buruzko jardunaldia online ere jarraitu ahalko da

Enpatikonomia, ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia, izango dute hizpide bihar Zinealdean. 'Streaming' bidez ere egongo da ikusgai.

esteban muruetagoiena

Gaur hasiko da tortura ardatz izango duen zikloa

Esteban Muruetagoienaren kasua hizpide izango dute solasaldi batean. Bihar torturari buruz arituko dira, eta etzi medikua zenari aitortza egingo diote.

Ordubeteko itzalaldia egingo dute udaletxean 'naturarekin konektatzeko'

Lezoko Udalak, Planetaren ordua dinamikari atxikiz, egoitza nagusiko argi eta tresna guztiak itzaliko ditu larunbatean, 20:30etik aurrera.

Lore eta landare azokaren bederatzigarren aldia egingo dute Xabier Olaskoaga plazan.

Lore eta Landareen Azoka, larunbatean

Larunbat goizean XIV. Lore eta Landareen Azoka egingo da Zumardian, eta bertaratzen direnek tailerrak eta artisau produktuak aurkituko dituzte.

Mendeurrena ospatzeko, logo berria

Touringek 100 urte beteko ditu 2023an, eta, horregatik, logo aukeraketa prozesu bat abiatu du sare sozialetan zabaldu duen galdetegi baten bidez.

Zaintzan diharduten emakume migratzaileak izango dituzte hizpide Antxon

Silvia Carrizok hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean Antxoko Kultur Etxean, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren biharamunean.

Informatika ikastaroa antolatu du Aiton Bordak

Hamar laguneko taldea osatzea dute asmo. Izen emateko aukera zabalik dago, astearte eta ostegunetan, 10:00etatik 11:30era Aiton Bordan.

Urrea Pasaia Kayakentzat, Piraguismoko Espainiako Neguko Txapelketan

Espainiako Neguko Txapelketa Nagusiaren 52. ekitaldian urrea ekarri du Sevillatik etxera Eukene Saez errenteriarrak.

autodefentsa.feminista.tailerra
Gehiago