
Kirol, hezkuntza zein ekonomia arloetako hainbat laguntza aho batez onartu dituzte urteko lehenengo plenoan. REDESAren gaia ere aztertu dute.

Legeak 2001era arteko epea ezarri zuen kolektore sarea ezartzeko muga gisa. Eguzkik zehapenak eskatu ditu, baita Lezon ere.

Txosteko lau bikotek jokatuko dute Madalensoron, horietako bik elkarren kontra. Oiarpeko pilotariek bost partida jokatuko dituzte, horietatik bakarra etxean.

Elbarri txartela izanda ere, epe hori pasata aparkalekuan jarraitzen duen ibilgailuari isuna jarriko diote. Atzo onartu zuen udalbatzak neurria.

'Auzoa ehunduz' iniziatibak bi barrutietako adin desberdinetako emakumeak batu ditu euren arteko lotura afektiboak indartzeko helburuz. Emaitza, artelana.

Barrutiaren etorkizunari buruz erabakitzeko eskaera eta zenbait galdera helarazi dizkiete udalburuei. Alkatetzaren "sinesgarritasun eza" ere salatu dute.

Iñigo Esnaola Arbiza lezoarrak 'Elketa' sukaldaritza liburua aurkeztu du gaur Donostian. Oraindik zabalik den Wikiliburutik paperera egin du jauzi euskarazko gastronomia euskarriak horrela.

Gaien artean, EAJko zinegotzien arduren banaketan izango diren aldaketen berri emango dute, eta aparkatzeko araudian aldaketa bat bozkatuko dute.

Munanierren, Bianditzen, Arlepon, Pagolarren, Pikoketan, Aritxulegin eta Errengan hobekuntza lanak egin dira 2021ean. Udalak eta aldundiak finantzatu dituzte lan horiek.

Udalak sorkuntzaren alde egiten duen apustuaren adibide argi gisa, eskaintza anitz eta kalitate handiko lanekin datoz hurrengo bi hilabeteak Errenteria-Oreretara. Hilaren 5ean hasiko dira emanaldiak Miquel Barcelona dantza konpainiaren 'Rojos' ikuskizunarekin.

Dokumentala emititu ondoren, Lander Garro zuzendariarekin solasaldia egongo da.

Trintxerpeko Euskadi etorbidean dagoen loteria administrazio batek saldu zuen Bonolotoko billete sariduna.

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik umorearen bitartez generoa izango dute hizpide.

Laburbira euskarazko film laburren XIX. zirkuitua Errenterian izango da ostegunean, 18:00etan, Reina Aretoan.

Luis Mari Zaldua euskalariak Oieleku ingurutik ibilaldia gidatuko du, eta pertsonen eta naturaren arteko elkarrekikotasuna erakutsiko du.

Mintzatxotx egitasmoaren baitan, Oreretako mintzalagunek hitzordua dute Lesakako Linddurrenborda sagardotegian.

'Espainiako gobernua: kolonialista, saltzaile!' lelopean, Saharako herriaren alde bilduko dira gaur Herriko plazan.

Benetako istorio batean oinarritutako filma da 'Zola'. Zerbitzari eta stripper bat da protagonista, eta bidaia baten ezbeharrak kontatzen ditu 148 tweet-eko hari batean.

DBH3ko Mendibil-Txara inguruko belardietan fauna eta florari argazkiak atera dizkiote, eta haiek identifikatu. Laugarren mailakoek lur zatiak aztertu dituzte.