
Mozioa hilaren 27ko udalbatzarrean aztertuko dute Lezoko hamahiru zinegotziek. Plenoa hasiko den orduan elkarretaratzea egingo dute udaletxearen atarian.

Udalbiltzaren 'Geuretik sortuak' proiektuaren barruan sortu da antzezlana. Oiartzunen izango da estreinaldia, eta lanak izango ditu herriari keinuak.

EH Bilduk "onartezin" iritzi dio egoerari. San Pedron ia 400 dira konexio mota hura ez duten etxebizitzak, eta 600dik gora Donibanen.

Itziar Astigarraga ikertzaileak June Sanchez Tolaretxipi III. beka eskuratu du sarkomak dituzten haur onkologikoen biziraupena areagotzeko bideratua dagoena.

Apirilaren 10ean Donostian emango dituzte euskalduntzearen aldeko azken urratsak. Aurretik, Pasaiako lau barrutiak zeharkatuko ditu Korrikak.

Errenteriako Udaleko ingurumen sailak gizarte taldeei bideratutako dirulaguntzak atera ditu eragileek herriko iraunkortasunean parte hartze aktiboa izan dezaten. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 5ean amaitzen da.

Korrikak bere ibilbidearen berri eman du. Oiartzunen azkeneko egunean sartuko da, goizaldean, Donostiara sartu baino lehenago.

Hibaika Arraun Elkarteak babesleak eta laguntzaileak omentzeko ekitaldia egin zuen atzo arratsean klubaren egoitzan. Elkarrekin jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.

Hogei orduko lan jarduna eskaintzen du kooperatibak, luza daitezkeenak. Curriculuma eta aurkezpen gutuna hilaren 31 baino lehen bidali behar da.

Azken hilotako atzerapenak eta informazio falta salatu du talde ekologistak. Eragindako udalek zuzenean Renfe interpela dezatela galdegin dute.

Belen Fornies Bellok hitzaldia eskainiko du datorren ostegunean Bekoz Bekoren Antxoko lokalean. 18:30ean hasiko da saioa.

Garraiolarien grebaren ondorioz, astelehenean hastekoak ziren lanak geroratzea erabaki dute. Oraingoz ez dute data berririk jakinarazi.

Zaria Koru Eskolak hurrengo larunbatean, martxoak 26, eskainiko du kontzertua.

'Libres y combativas'-eko bozeramalea Laura Luengo izango da hizlaria.

Larunbatean, berriz, emakumeek gerrak nola jasaten dituzten azaltzen duen 'Ama,nora goaz' dokumentala proiektatuko dute Gezalan.

Emakumeen futbol talde nagusiak eta areto futboleko lehen mailakoak Oiartzunen jokatuko dituzte asteburuko partidak.

Martxoaren 8 "ederraren" ondoren, lanean jarraituko dute herriko feministek. Bat egitera deitu dituzte herriko emakumeak.

Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka kaleak hartzera deitu du koalizioak. Trintxerpeko azokatik abiatuko dira igande goizean.

Touringeko mutilek lehia garrantzitsua dute Fanderian bigarren den Eibarren kontra. Ereintzako bi talde nagusiek olatuaren gainean jarraitzen saiatuko dira.

Aktore oiartzuarrak gaur eta bihar berak sortutako 'Azken tragoa' antzezlana taularatuko du Arizmendienean.