Bueltan da Piztu Lezoren 3x3 saskibaloi txapelketa

Tiñelun eta Jaizkibelen eman behar da izena. Bestalde, hilaren 28rako beisbol partida antolatu du Lezoko eragileak.

Ostalaritzaren plan estrategikoa aurkeztu dute

Ostalaritzaren sektoreak aldaketa nabarmenak jasan ditu azken urteetan, eta etorkizunera egokitzeko neurri eta erronkak garatu dituzte.

[Galeria] Iragarri gabeko 'flashmob' bat egin dute Euskaraldiaren erritmora

Atzoko 19:30a inguruan hainbat dantzari eta bizilagunek 2020ko Pasaiako Euskaraldiaren abestiarekin dantza egin zuten Gudarien plazan.

Atletismo eskolako gazteek denboraldia itxi dute

Kirolari gazteen maila bikaina izan da, eta domina eta ohorezko postu ugari lortu dituzte lehiatutako txapelketetan.

altzibarko festak 2018

Altzibarrek hartuko du festen lekukoa

Gaur arratsean botako dute suziria eta traka, jaiei hasiera ofiziala emateko. Igandera bitarte askotariko ekitaldi eta ekintzan antolatu dituzte, adin tarte guztiei begirakoak.

Laurak Batek gazteentzako ihes-joko bat sortu du: Pasaiako sekretua

12 urtetik gorako gazteei eta haur gazteagoen familiei zuzendutako jolasa da. Misterioa argitzeko lau barrutietan barrena ibili beharko da.

Bihar hasiko dira Donibanen Sanjoanak ospatzen

Bihar botako dute txupinazoa sanjuandarrek, eta larunbat arratsaldera bitarteko ekintzak prestatu dituzte.

Atlantikaldiko lehen artistak iragarri dituzte

Tanxugueiras, Kolinga, Les Amazones D'Afrique, Albany, España Circo Este eta Palmerita Coco Blue dira talde horiek.

Hariak: desio ez den bakardadeari aurre egiteko bide-orria

55 urtetik gorako Gipuzkoako biztanleriaren herena bakarrik sentitzen da, eta egoera horri aurre egiteko estrategia aurkeztu dute Donibanen.

[Bideoa] 2021ean egindakoen berri eman du Oarsoaldea Garapen Agentziak

COVID-19ak eragindako ezegonkortasun egoerari aurre egiteko urtea izan dela adierazi dute eskualdeko agentziaren arduradunek.

Antxoko eraso matxista arbuiatu du udalbatzak aho batez

Udaleko alderdiek bat egin dute eraso matxista "gogor gaitzesteko". Gipuzkoako Foru Aldundiak ere gertakaria "irmoki salatu" nahi izan du.

Xanistebanak 2022: HITZAren gehigarria

Abuztuaren 2an hasiko dira Oiartzungo jaiak. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

IRITZI EMAILEAK. AITOR SALABERRIA OIARTZABAL. LEZO.

Itzal handikoak

142 lagunek jaietan eta udan zehar jarriko den musika hautatu dute

Eskari gehien jaso dituzten taldeak ETS, Zetak, Bulego, Huntza eta Gozategi izan dira. Parte hartzaileen artean zozketa egin da.

Mozorro festa 'ibizenkoa' antolatu du Biyurrieneak, abuztuaren 6an

Aldez aurretik internet bidez eman behar da izena, abuztuaren 1a baino lehen. Hiru mozorro onenek saria jasoko dute.

Errenteriako naturaguneetan doako bisita gidatuak, abuztutik aurrera

Añarbeko Baso Erreserba, Aizpitarteko kobazuloak, Lau Haizeta Parkea eta Aldura, Pertxel eta Igantziko bazterrak ezagutu ahal izango dira.

The Mitchells vs The Machines, udako hirugarren proposamena

Animaziozko film hori Europako zinema aretoetan estreinatuko da OzZinemaren eskutik. Asteartean ikusi ahal izango da Niessenen.

Lobete, Herbehereetara

Aste honetan Vigoko Celtak fitxatu ondoren, Galiziako taldeak erabaki du Eredivisien dagoen taldeari sasoi batez uztea.

Abuztuaren 13an, BTT irteera Karrikan

Hamabigarrenez, mendizaleak goizeko 09:00etan abiatuko dira, 29 kilometroko ibilbidea zeharkatzeko. Izen emateak egunean bertan egingo dira.

Ez gaude oporretan

Abuztuan ere OARSO BIDASOKO HITZAk martxan jarraituko du.

Gehiago