Udaleko langileen postuak egonkortzeko akordioa egin dute bi aldeek

Udalak lan eskaintza publikoko 77 postu aterako ditu lehiaketara. Langileen Batzordea pozik agertu da, baina "azken pauso bat" falta dute.

PDFren laugarrena: 4 egun, 16 dantza saio eta 11 konpainia profesional

Pasaiako Dantza Festibalak Antxo astinduko du ekainaren 9tik 12ra bitarte. 10 ordutik gorako doako dantza emanaldiek kaleak hartuko dituzte.

Agote: "Festibaletik gehien gozatu nuena Antxoko bertso saioa izan zen"

Pasaia Itsas Festibaleko presidente Xabier Agotek ekitaldiaren balorazioa egin du. Antxotarrengandik sekula baino gertuago izan dira barkuak.

Madalenetako Kartel Lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean

Herritarrek Herri Saria jasoko duen lana hautatzeko aukera izango dute. Erakusketan bertan bozkatzeko aukera izango dute ekainaren 6a arte.

Irlanda eta Euskal Herria batuko ditu aurten Bixi-Bixik

Donibaneko elkarteak, Gora herriak egitasmoaren baitan, egitarau oparoa prestatu du ekainaren 2tik 18ra bitarte.

Euskaldarrak Elkarteko XXXV. Gastronomia Lehiaketak irabazleak ditu

Txepetxa Elkarteak lortu du lehen saria. Antxoko Lore Txortak, aldiz, kalitate-prezioa kontuan zuen saria eskuratu zuen.

Erakusketa iraunkorraren aldaketa Jantziaren Zentroan

Ekainaren 4tik 12 bitartera Jantziaren Zentroaren erakusketa iraunkorra itxita egongo da aldaketak lanak tarteko. Bi asteburu horietan beheko solairuko erakusketa ikusteko aukera egongo da besterik ez.

Madalenetan lan egiteko deialdia, zabalik

Errenteriako Udalak Madalenetarako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abian jarri du eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Bi asteburuko festa aroa Lezon

Datorren asteburuan Mendekoste Jaiak egingo dituzte, eta hilaren 10etik 12ra, berriz, Euskal Jaiak. Gaur aurkeztu dituzte biak.

Oiartzuarrak, bretoiaren alde korrika

Ostiralean hartu zuen Iosune Cousillas zinegotziak lekukoa Ar Redadeg lasterketan, hainbat oiartzuarrekin batera.

Gazteek programa propioa izango dute Karmengo jaietan

Eskubidean planaren baitan, udalak gazteei ahotsa eta iritzia hartzeko aukera eman die. Hala, gazteek haien programa osatu dute jaiei begira.

Pontikako markesina

Pontika eta Galtzarabordako erretiratuen elkarteetako obrak, kontrataziora

Errenteriako Udalak lehentasunezkotzat hartu du obrak egiteko beharra, eta 400.000 euro bideratuko dira horretarako.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-7-7)

Uztailak 7ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Garua kafetegi eta okindegian 4 pertsonentzako gosaria da.

jon otegi

'Udalsarea 2030'ekin hitzarmena berritu du udalak

Era horretan, udalak NBEk 2030erako Agendan ezarritako helburuak betetzen aktiboki laguntzeko konpromisoa hartzen du.

Bonuen kanpaina berrira atxikitzeko epea, zabalik

Herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak irailean hasiko den kanpainan parte hartzera animatu nahi ditu udalak.

Trafiko eta aparkaleku aldaketak Karmengo Jaietarako

Trintxerpen Karmengo Jaiak ospatuko dira aurki. Hala, udalak zenbait aparkaleku egokituko ditu, eta trafiko aldaketak egongo dira.

Denboraldia bukatzeko, Txupinazo Festa antolatu du Zintzilik Irratiak

Hilaren 21ean izango da, madalenak hastearekin batera, 17:30etik aurrera. Horretarako, egitarau zabala osatu dute Zintzilikeko egoitzan.

udaletxea oiartzun

Ostiralera atzeratu dute Euskara batzordearen bilera

Ostegunean (hilak 14) egin beharrean, egun bat atzeratzea erabaki dute. Bertaratu ezin dutenei jakinarazteko eskatu die udalak.

San Juan baleontziari aipamen berezia egin diote Trudeau eta Sanchezek

XX. mendean ontziaren hondarrak aurkitu zituztenetik, ikerketa eta berreraikuntza lan handia egin da baleontzia berreskuratzeko.

Gehiago