
Igogailua talde sozialistak 2020. urteko aurrekontuan egindako proposamena da, eta Aita Donostia - Maurice Ravel kaleetan kokatuko da.

Kultur Aniztasuna aldarrikatzen eta aberastasuna azpimarratzen duen programa martxan dago jada, eta igandean emango zaio bukaera.

Eresbil Fundazioak eta Andra Mari Abesbatzak bizirik mantentzen duten proiektua ostegunean hasi eta hilaren 28an bukatuko da.

Paraleloki, "Antxoren etorkizuna definitzeko" mahai bat osatuko dute barrutiko eragile ekonomiko, sozial eta kulturalekin.

Antxoberfesten, segurtasun neurriekin, jazotako intzidenteari buruzko azalpenak eman ditu gidariak. Enbragea matxuratu zitzaion.

Errenteriako LGTBI+ Mahaiak eta EHGAM kolektiboak deitu dute kontzentrazioa.

Kapitain Etxean dagoen museoa zabalik egongo da hilaren 18an, 18:00etatik 21:00etara.

Lan horiek Agintaldi Planaren barruan aurreikusita zituen udalak, eta Fanderia auzoko autopista azpian geratzen den eremua berritu dute.

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalak jokatu zituzten larunbatean. Kristobal Gastesi Ezkurdia palista oroitu zuten.

Castillo sanjuandarra Errenteria-Oreretan egin zen lehian izan zen irabazle atzo; Jaunarena lezoarra, berriz, larunbatean garaile Legazpin.

Errenteriako Udalak eta Aranzadi Elkarteak 2007an egindako ikerketari jarraipena emango diote, onddoen aberastasuna eta bizi baldintzak nolakoak diren ezagutzeko.

Ekainak 24ko denbora-pasen dinamika martxan da. Sariak 'Mugen gaindi' poltsa eta liburu sorta dira.

Proiektuak kontuan hartuko du duela hilabete batzuk egindako prozesuaren ondoriozko diseinua. Idazketak 70.000 euroko kostua izango du.

Ekainaren 27tik uztailaren 4ra izango da. Plazan udal mantenurako burutu behar diren lanengatik izango da.

Migel Angel Sanchezek erretiroa hartu eta kargua utzi du. Haren ordez, Enrique Figeroa jeltzalea izango da udal taldeko kide berria.

Larunbatean hasiko dira San Pedroko jaiak. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

Antolatzaileek, izaera paganoko egitasmoa udaburuko suaren osagarri izatea zuten helburu. Orain, laburpen bideoa elkarbanatu dute.

Lur Kortak idatzi du istorioa eta ilustrazioak berriz, Ane Narbartek egin ditu.

Lanek iraun bitartean egongo da indarrean, eta gaueko ordutegia izango du: gaueko 21:00etatik goizeko 09:00etara.

Sanpedrotarra Futbol Elkarteko hiru taldeak ohorezko postuetan ibili dira azken denboraldian, igoeraren ateetan guztiak. Gazte kategoriakoek Ohorezko Mailara igotzea lortu dute, eta ez hori bakarrik.