2023/2

Bilboko NATOren kontrako manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Datorren martxoaren 11n Bilboko kaleak beteko dituzte, 'NATO eta Europar Batasuna ez, Euskal Herria antiinperialista' lelopean. Landare tabernan eman daiteke autobuserako izena.

Oiartzungo zortzi familia gehiago, autokonpostarekin aurrera

Ikastaroa jaso dute familia horiek konposta egoki egiteko. Egitasmoarekin bat egiten dutenek %20ko hobaria dute hondakinen tasan.

Ibon Oregiren bizitza eta kirol esperientziak, OarsoTriren eskutik

Zarautzen bizi den bizkaitarraren solasaldia Xera Gastrotekan izango da, 19:00etatik aurrera. Auto batek harrapatu zuelako, hanka galdu zuen Oregik.

[Galeria] Hurrengo urtera arte!

Bukatu dira aurtengo inauteriak, atzo egin zuten sardinaren ehorzketaren hileta segizioa. Kolore beltza izan zen nagusi desfilean, baita aurpegi serioak ere.

[Bideoa eta argazki galeria] "Trapujale errudun!"

Atzo bukatu ziren Lezoko inauteriak. Espero zitekeen epaiak, ez zituen lezoarrak asko harritu, horren kontra egon arren.

Azken hamar urteetan egindako ibilbidea ospatuko du Ernaik

Oreretatik Ari Gara izeneko eguna antolatu dute datorren martxoaren 4rako. Ospakizun eguna izan arren, antolatzeko eguna ere izango da.

'Egun oro' aldizkaria, kalean

'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera bizi izan zutenei hainbat elkarrizketa egin dizkiete Orereta Ikastolako eta Oiartzo Batxilegoko ikasleek argitalpen honetan. 'Egunero'-ren tankerako diseinua du.

Xorrola eta Taxibusa, markak hausten

2022an, 83.665 erabiltzailek baliatu dituzte Xorrolak eta Taxibusak eskaintzen dituzten zerbitzuak, 2021aren alderatuz hazkunde nabarmenarekin.

Adin txikikoen kontrako indarkeriari aurre egiteko protokoloa sortu du Touring KEk

Protokolo honen bidez "hausnarketa, sentsibilizazioa eta prestakuntza lan bat" egin nahi dute, "klubeko eta ingurukoen artean heziketa bultzatzeko".

Kalera aterako da Elkarrekin Errenteria, "programa parte hartzailea egiteko asmoz"

Udal hauteskundeetako programa herritarrekin batera osatu nahi dute. Taldeak informazio mahaiak jarriko ditu kalean bihar.

'Karpeta urdinak', sarrera agortuak, eta 'Calma!'

Ostiral, larunbat eta igandean, Gezala Auditoriumak bi antzerki obra eta ikus-entzunezko bat jasoko ditu. Igandean, Max saridun bat herrian.

Herriko igogailuen erabilera, goraka

Bataz beste, urtean 3.000.000 bidaia egiten dituzte herritarrek. 13 igogailu ditu herriak egun, eta udaberrirako bi berri izango ditu.

Irteera berria antolatu du Itsastarrak Mendi Taldeak martxorako

Martxoaren 5ean, igandearekin, abiatuko dira mendizaleak Nafarroa aldera. Hala nahi duenak, bertan bazkaltzeko aukera izango du.

Isun gehiago jartzeko alkateak udaltzainak "presionatu" dituela salatu du PSE-EEk

CCOO sindikatuak kaleratutako oharrarekin bat egin du taldeak. Honen arabera, "dirua biltzeko ahaleginean" ari da udala.

Larunbatean, Oiartzungo Zuhaitz Eguna

Aizegainen egingo dute zuhaitzen landaketa, 10:15ean hasita. Hara joateko autobusa 10:00etan aterako da Haurtzarotik.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira otsailaren 25eko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren otsailaren 25eko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

'Fakturen Optimizazioa' hitzaldi praktikoa, Lurgorri elkartearen eskutik

Elektrizitate eta gas fakturak behar bezala interpretatzen irakatsiko diete bertaratutakoei. Asteartean izango da.

Musika eta alaitasunez beteko dute Jesusen Bihotza egoitza

Errenteriako Musika Kultur Elkartearen egitasmoz, 'Zaharrak Berri' izeneko kontzertua eskainiko dute larunbatean. "Benetako musika gutizia" izango dela aurreratu dute.

Gehiago