
Beraungo eskolaurre zaharra herritarren arretarako bulego eta gizarte zerbitzuetako dotazio bihurtzeko lanean ari dira. Aizpea Otaegi alkateak eta Eneko del Amo zinegotziak obrak bisitatu dituzte.

100 metroko eremua da birnaturalizatuko dutena: erreka ertzeko landaretza berreskuratu, eta ibilgua aldatuko dute.

Eider Rodriguezen 'Eraikuntzako materiala' eleberria izango dute hizpide hileko azkeneko asteartean egingo duten saioan.

Marie Kondoren ordenatzeko metodologia ikasi zuen Sara Etxebestek, eta ordutik, aholkulari lanak egiten ditu, Konmari metodoa laguntza eskatzen dioten etxeetara eramanez.

Bederatzi urteetatik aldapa batetik bestera jauzika dabil errenteriarra. 16 urterekin munduko onenekin lehiatzen dabil scooter modalitatean. Lezon skate park erraldoia eraiki du aitarekin batera, irakasle ere bada bertan.

Arhane Etxeberriak 'Olatua' belaontziko jabeak antolatutako lehiaketara 'Sukaldeko leihotik' argazkia bidali du. Gaur bukatuko da bozketa.

1984ko martxoaren 22an, sarraskia gertatu zenean, Donibanen egon ziren polizietako zazpik inputatu gisa deklaratuko dute Donostiako auzitegian. Lau gizon tiroz hil zituen gau hartan Espainiako Poliziak badian.

Erleak desagertzen ari dira, batez ere, liztor asiarraren gehiegizko populazioaren ondorioz. Bidasoako Erlezainak elkarteko kideak aspaldidanik kezkatuta dauden arren, 2022ko «triskantzarekin», egoera gero eta larriagoa dela diote.

Wikipedian emakumeen presentzia handitzea helburu duen egitasmoaren berri emango dute hilaren 23an. Marisa Barrena gonbidatu dute.

Hilaren 16tik 21era artekoa izango da Lezoko inauterien aroa. Joxe Jabier Anuariz omenduko dute festaren hasieran.

Iluntzeko 19:00etan abiatuko da kantu jira barrutiko kaleetan barrena. Asteazkenerako entsegura deitu dute aurretik.

DYA Gipuzkoak emango ditu tailerrak, bihartik (hilak 14) hilaren 23ra bitarte.

Hainbat udal zerbitzu itxita jarraitzen dutela salatu du Isaac Palenciak, eta udalak ez duela "horiek berreskuratzeko inolako asmorik".

Txirrista, eskaladarako gunea, belar artifiziala eta egurrezko egitura anitz ditu patio berriak. Harrera hobeezina izan du HHkoen artean.

Oier Zabaletak Lizarrako lau t'erdiko txapelketan aurrera egitea lortu du, baina Haitz Aranburuk ez. Etxeko partidetan, garaipenak.

Hilaren 23ko jardunaldiaren baitan, 'Emakumeak blai' film laburra eman eta 'Donibaneko emakumeak' izenburupean mahai ingurua egingo dute.

Oiartzungo bi futbol talde nagusiek garaipena lortu dute, mutilek etxean eta neskek Nafarroan. Areto futbolean, partida ikusgarriak jokatu dituzte.

Otsailak 10eko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Oiartzungo BPXPORT Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrera bikoitza da.

Azken garaipenari esker, lehen postua tinkotu dute arrosek. Gazteek 25na berdindu dute, eta bigarren taldearen lehia bertan behera gelditu da.

Iratxe Sorzabal euskal preso irundarrak salatutako torturak ditu ardatz ikus-entzunekoak. Proiekzioaren ondoren Jon Mikel Fernandez zuzendariarekin eta Imanol Arzuaga ekoizlearekin solasaldia egingo dute.