2023/2

Laukote bati esleitu diote hamaseigarren Koldo Mitxelena Ikerketa Beka

Uxue Diez Guiral, Maite Azabal Gallego, Ane Fernandez Trigo eta Aitor Narbarte Alvarez ikertzaileei eman diete aurtengo beka. LGTBI+ kolektiboari “ikusgarritasuna eta aintzatespena” emateko asmoa du aurtengoak.

Has dadila festa

Kaldereroekin ekingo diete inauteriei, asteburu honetan, eta sardinaren ehorzketarekin bukatutzat emango dute aurtengoa, hilaren 21ean. Tarte horretan sagez mozorrotuko da herria.

Jolanta Strikaiterekin elkarlanean ariko da Landarbaso Abesbatza

Bihartik igandera bitarte talde txikietan, talde handietan eta bakarka ariko dira lanean opera abeslari ospetsuarekin.

joana mendiburu

Mendiburu alkategai izatea aho batez onartu dute

EH Bilduren militantziak berretsi du bere hautagaitza. Eskerrak emateko mezua banatu du, eta jasotako babesak "indarrak" eman dizkiola adierazi.

Euskal Herriko XIV. Mus Txapelketa Donibanera ekarriko dute

Bixi-Bixik antolatuko du lehen kanporaketa. Txapeldunek, besteak beste, 3.000 euro eta lau lagunentzako Karibera bidaia irabaziko dituzte.

atsolorra 2022

Atsolorra prestatzeko lehenengo bilera egingo dute

Ostegunean izango da lehenengo bilera. 2022an jaiotako 62 oiartzuarrei ongietorria emateko ekitaldia maiatzean izango da.

Don Boscok antolatutako XIII. Ibilgailu Klasikoen Ibilaldia larunbatean

Hilaren 11ean ikusgarri egongo dira parte-hartzaileen autoak Don Boscon, eta 11:30etan ibilaldia hasiko da, paseo eta rally modalitateetan.

Pasaiako inauterietako egitarauak, barrutika

Barruti guztietan, San Pedron izan ezik, hautatu dituzte jada aurtengo gaiak: Afrika Donibanen, Zinema Trintxerpen, eta Topoko obrak Antxon.

Jesus Mari Corman antxotarrak bi poesia liburu aurkeztuko ditu

Ostiral honetan izango da bi lanen aurkezpena, Donostian. 'Laster berandu izango da' eta 'Iraganeko planak' dute izena bildumek.

Auzokonpostaren urteko bilera, hilaren 14an

2022ko emaitzen berri emango dute 18:30ean hasiko den batzarrean. Auzokonposta lehiaketaren irabazleei sariak emango dizkiete.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak (2023-02-13)

Garaipen esanguratsuenak Allerruren eta Kurkubiren gizonen taldeenak, eta Jaixkirenak izan dira.

Mutxikoak, Koldo Mitxelenan

Beti Prest Dantza Taldeak mutxikoekin euskal dantzetaz gozatzeko aukera jarri du biharko, Koldo Mitxelenako jolastokian

Gaur, Oarsoaldeko futbol derbi handia Fanderian

Touringek eta Pasaiak hiru puntuak behar dituzte, sailkapen nagusian dauden egoera zailetik ateratzen hasteko.

Kaleko Afari Solidarioak laguntzeko, gaur pintxo-potea Txerrimuñon

Kaleko Afari Solidarioak taldekoak laguntzeko hilabeteko bigarren ostiraletan pintxo-potea egiten hasi dira Txerrimuñon.

plazeta

Lezoko kirol taldeen asteburuko partidak (2023-02-10)

Asteburuko lehiak gaur hasiko dira, Jaixkiren Bekoerrotako partidarekin. Bihar eta etzi dira beste lehia guztiak.

emakumeen etxea oporraldia

Kolonbiako bi buruzagi Emakumeen Etxean izango dira

Yeny Tascón eta Yoana Acosta Zapata buruzagi indigenek hitzaldia emango dute asteartean. Indarkeriarik gabeko bizitza baterako estrategia komunitarioak partekatuko dituzte bertaratutakoekin.

Beraungo estadioa itxiko dute astelehenean

Atletismo pista eta futbol zelaia itxiko dituzte, egun osoz.

oiartzun berriozar

Oiartzungo taldeen asteburuko partidak (2023-02-10)

Senior eta gazte mailako futbol taldeek Ugaldetxon lau partida jokatuko dituzte. Miren Taberna Elorsoron arituko da, gaur.

Gehiago