2023/2

"Mila arrazoi" borrokan jarraitzeko

Pentsiodunen Mugimenduak bost urte eta 230 astelehen eman ditu kalean gaurkoarekin. "Premiazko eta ezinbesteko" aldarrikapenen borrokan tinko jarraituko dutela argi utzi dute.

ihoteak

[Bideoa] Heldu direla, bai, Ihoteak

Lau egun besterik ez dira falta Ihoteak hasteko. Antolatzaileek ekitaldi guztiak prest dituzte, eta bideoa ere argitaratu dute.

[Argazki galeria] Garaipen bakarra Gipuzkoako Batel Ligan, San Pedrorena

Mutilen Gazte Mailan lortu zuten garaipena moreek. Beste kategorietan bigarren postu asko lortu zituzten Oarsoaldeko batelek.

Nafarroa etorbideko aparkalekuak, gutxi barru erabilgarri

Astebetean-edo inguruan zeuden 40 aparkaleku plazak berreskuratuko direla jakinarazi du udalak. Lartzabalgo autobus geltokia ere zabalduko dute.

Babes sozialeko 27 etxebizitza eraikiko dituzte Esnabiden

Jaurlaritzari lur sail bat lagatzea onartu berri du udalak. Akordio honen bitartez, Jaurlaritzak 4 urteko epean eraiki beharko ditu alokairuzko etxebizitza horiek.

Batelak, xuxa urkia, hibaika, arrauna

VIII. Xuxa Urkiaren Oroimenezko Batel Txapelketa, bihar

Gipuzkoako Kluben Arteko Batel Ligaren bosgarren jardunaldia jasoko du bihar Oiartzun ibaiak, Hibaikak antolatuta. Xuxa Urkia oroitzeko probestuko dute biharkoa.

Paco Rabanne trintxerpetarra hil da

Goi mailako moda diseinatzailea 88 urte zituela hil da, Bretainian. Txikitan erbestera joan, eta 1996an itzuli zen lehenengoz sorterrira.

Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egingo dute

Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten polizia operazio horretan, eta idenfikazio proba batera deitu du epaileak lekuko bakarra: Joseba Merino. Martxoaren 28an du ordua, Donostiako epaitegietan.

Xabier Martin / Berria
Eduki babestua

Euskaraz mintzatzeko lagun bila?

Mintzalagun egitasmoaren lehen matrikula-aldiak aurreikuspenak «aise gainditu» zituen; 55 pasaitar elkartzen ari dira, jada, astean behin euskara praktikatzeko. Izena emateko epea berriro ireki dute.

madalensoro

Oiarperen asteburuko partidak (2023-02-10)

Oiartzungo pilota elkarteko pilotariek 22 norgehiagoka jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bost Madalensoron jokatuko dituzte.

Arabako Birari ekingo dio Urdaburuk datorren hilaren 18an

Erronka berri honetan 29 etapa egingo dituzte mendizaleek. Lehen ibilaldi honetan Andoinetik Larraonara joango dira, sei orduko ibilaldian.

martxoak 8 oiartzun

Martxoaren 8a prestatzen jarraitzeko bilera, astelehenean

Oiartzungo Feministen Asanbladak bilera deitu du astelehen arratsalderako. Eguna hurbil dela eta, prestatzen jarraitu nahi dute.

Odola emateko saioak Antxoko anbulatoriora bueltatuko dira

Hileroko elkartasun keinua ohiko lekuan egingo dute berriro, Antxoko osasun etxean. Lehen hitzorduak 16:30ean emango dituzte, asteazkenean.

Herriko taldeen asteburuko partidak (2023-02-10)

Touring, Beti Ona, Ostiko, Gamon eta Ereintza kluben asteburuko partida guztiak, hemen.

xxxix. euskal herriko pala txapelketa irekia lehen jardunaldia

Martxan da Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia

Girizia elkartearen pilota sailak 39. aldiz antolatu du negu eta udaberri artean jokatzen den pala txapelketa. Zazpi partida jokatu dituzte.

Barandiaran parkearen proiektuan, urrats gehiago

Exekuzio proiektua egiteko lanak hasi berri dituzte. Hauen bitartez eremua "birnaturalizatu" nahi du udalak, historikoki eremu industriala izan baita.

Oarsoaldeko Eskola Kirola: non eta noiz dira otsailaren 11ko jarduerak?

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren otsailaren 11ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Arramendiko sekretuak ezagutzeko irteera

Arramendiko parkea beste modu batera ezagutzeko aukera emango du Ibaiaren Etxeak datorren hilaren 19an. Bisita gidatu berezia egingo dute.

Gehiago