2023/2

MINBIZIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA. [ELKARRIZKETA] Grazi Gonzalez Sanchez eta Mari Jose Eizagirre Zuzaia, botikaria eta irakaslea..

[Elkarrizketa] "Haurrak oso leialak dira, eta guztiak inplikatu ginen"

2006 eta 2007an ikasle eta irakasle ziren, hurrenez hurren, Elatzeta ikastetxean. Urte horietan diagnostikatu zioten minbizia Garaziri, eta eskolaren akonpainamendua jaso zuen.

MINBIZIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA. [ELKARRIZKETA]. Jone Arrizabalaga Vega, irakaslea

[Elkarrizketa] "Metastasia dudanez, niregan dago minbizia betirako"

2012an bularreko minbizia hauteman zioten, eta giltzurrunekoa geroago. Azken horren tumore-zeluletatik eratorritako metastasia topatu zioten iaz biriketan, eta biziarteko kimioa jaso beharko du.

elorsoro gihartze gela

Elorsoroko gihartze-makinen gela guztiz berrituko dute

Lurra aldatu, horma bota eta gela margotuko dute, makinak aldatzeaz gain. Gune kardiobaskularrean ere aldaketak izango dira.

Euskal musikaren azken 50 urteak, liburu batean

Eresbilek euskal musikagileen lana ardatz duen liburu bat kaleratu berri du. Musikaste jaialdiaren 50 urteko edukiak eta zifrak bildu dituzte argitalpen honetan.

Nexgraffen murala, munduko hamargarren

Bozkatzeko epea bukatuta, munduko ehun pareta mural onenen artean hamargarren postua lortu du Nextor Otañok Trintxerpen egindakoak.

ugaldetxo industriagunea

Hamabost urtean 96 enpresak sustatu dute euskara

Udalak sustatutako kanpainak eta diru-laguntzak, Euskaraldietako ariguneak eta beste hainbat iniziatibek ahaldundu dute, besteak beste.

Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen inklusiorako proiektua

Don Boscok, Tolosaldeak eta Dislegik proiektu aitzindaria aurkeztu dute, inklusioan eta prestakuntzan arrakasta lortzeko asmoa duena.

Pazos: "Udalean urratsak egin beharko genituzke euskalduntzeko"

Euskararen II. Plan Estrategikoa aho batez onartu zuen udalak atzoko plenoan. Hausnarketa egin dute EH Bildu eta EAJ-k neurriaren gainean.

Kilometroak 23: eskertza, euskal kultura eta komunitatea

Aurtengo Kilometroak jaiak urtean zehar izango dituen mugarriak aurkeztu dituzte gaur Lekuonan, bertan ziren erakundeetako ordezkariak.

Ginea Ekuatoriala hizpide, jatorri askotariko emakumeen taldean

Pasaiako Udaleko Jabekuntza Eskolaren baitako taldea hilabeteko azken asteazkenean elkartuko da berriro, Trintxerpeko Alkateordetzan.

larruzko paleta

Larruzko paletako Gipuzkoako Txapelketa hasiko da bihar

Lau taldek hartuko dute parte txapelketa horretan. Horietako bi Oiartzungo Txost pilota elkartekoak dira.

whatsapp

KZguneak bi saio antolatu ditu datozen egunetarako

Ostiral goizean Whatsapp aplikazioa erabiltzen ikasteko saioa egingo dute. Asteazkenean, Google aplikazioen txanda izango da.

Zabalik da, berriro, Pasaiako ludoteketan izena emateko epea

Ikasturtearen bigarren zatia hilabete honetan hasi eta ekainera bitarte luzatuko da. Epe horretarako, 28 euroko kuota ezarri dute.

Oarsoirriakek, inauterietarako kalejira eta koreografia prest ditu

Hilaren 12an eta 18an egingo dituzte koreografia kolektiboaren entseguak. Gainera, horietara joan ezin duenarentzat bideo bat prestatu dute.

Muxikoak dantzatzeko hitzordua igandean

Ohi bezala, herriko plazan aritu beharrean, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa beteko dute muxikoen doinuek.

Euskadi etorbidea moztuko du Udaltzaingoak datorren igandean

Kaldereroen desfilea dela eta, Trintxerpeko kale nagusian ezingo da ibilgailurik sartu 11:00etatik 14:00etara bitarte.

Antxoko Kantujirak Kaldereroen desfilea antolatu du larunbaterako

Desfilea prestatzeko entsegua antolatu dute datorren ostegunerako. Kexaldin izango da, eta nork bere zartagin eta mailua eraman beharko ditu.

Oarsoaldean muntaketa mekanikoaren inguruko ikastaro berria

Industria ekipoen mantentze eta muntaketa mekanikoaren inguruan arituko dira datorren astean hasiko den ikastaro berrian.

Arango mendilerrora irteera antolatu dute iganderako

Itsastarrak Mendi Taldeak eta Herrerako Mendizaleek antolatu dute irteera. Igandean abiatuko dira, Trintxerpetik.

Gehiago