
Altamirako bigarren igogailua egiteko lanen harira kendutako 21 zuhaitzak ordezkatu egin dituzte, Institutuko ikasleen laguntzarekin.

Larruzko Paletako Euskadiko Ohorezko Mailako txapeldunak dira Yorel eta Ruben, eta horrenbestez, EPLEren palmaresari beste garaipen bat gehitu diote.

Ttur-tturr Euskaltzaleon Bilguneak oiartzuerazko hitzak sustatzen jarraituko du datozen hamar asteetan, astero proposamen bat eginda.

22 urtez azpikoen txapelketa irabazi dute Mungian, Azkoitiko bikotea lan erditan utzita. Etxeberriak Naiarako txapelketa irabazi du baita ere.

1998an mendiak eraman zuen Antxon Alonso mendizale errenteriarra, Txileko Patagonian izandako istripu batean hil zen. 25 urtera, atzo balitz bezala gogoratzen dute egun gertukoek.

Iñigo Legorburu Arregik bosgarren aldiz irabazi du XIII. Mariasun Landa Saria; azken honetan, Saioa Aizpurua Arribasi aitortza eginez.

Lehen arretaren egoera "kezkagarria" salatzeko kalera irten dira gaur herritarrak. Hitzaldi, manifestazio eta elkarretaratze bat egin dituzte euren aldarriak helarazteko.

Martxoa emakumeen hilabetea izango dela jakinarazi du Touringek, eta gaur emakumeen ordezkaritza bat omenduko dute gizonen lehen taldearen partidaren atsedenaldian.

Gaur inauguratu dute Landetxe eraikina. Kultura, euskara, jubilatuen txokoa eta ongizatearen gainean eraikitako "herriaren palazioa" izango da.

Yorelek eta Rubenek Ohorezko Mailako Larruzko Paletako Euskal Ligako txapelak izango dituzte jokoan; Eskuz Banakako Lehen Mailako Trinkete txapelketa jokatuko du Ibon Tabernak.

Datorren astearte arratsaldean egingo dute boluntarioek elkartasun keinua, Trintxerpeko Jubilatuen Egoitzan.

Koldo Mitxelena BHIk, datorren asteazkenean zabalduko dizkie ateak batxilergoa ikasteko adina duten ikasleen gurasoei lehen eskutik ezagutu dezaten.

Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen ArkaHitzak zikloaren barruan, bihar bertso saioa egingo dute Arkaitza tabernan. 23:00etan hasiko da emanaldia.

Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren martxoaren 18ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.

Oiartzungo Udalak 82 kartelak jarri ditu, arbolak bereizi eta identifikatzeko, Isastiko tuneletik hasi eta Altzibarko zubirainoko tartean.

Apirilaren 23an egingo dute San Marko erromeria Bizarain mendiko gotorlekuan eta inguruetan.

'Itzalen dama eta Patxi bakallu' fantasiazko kontakizuna Txirrita AEKn aurkeztuko du bihar Errenteria-Oreretan bizi den idazle astigartarrak.

Topaketa hilaren 26an egingo dute, eta bi ordukoa izango da (11:00-13:00). Hilaren 21era arte eman daiteke izena.

Emaitzarik aipagarriena Gexan Albisuk 23 urtez azpikoetan lortutako hirugarren postua izan zen. Beste ordezkariak ere, borrokalari eta bikain.

Pasaia-Lezo Lizeoko DBH 3ko ikasleek material bilketa antolatu dute. Ikastolako eraikin guztietan bilduko dituzte dohaintzan emandakoak.