
Oiartzungo Feministen Asanbladak manifestazioa egin du arratsaldean, eta bukaeran zaintza sareak aldarrikatu dituzte, greba iragartzeaz gain.

Borroka artikulatu bat planteatu dute gaurtik aurrera greba feminista orokor baterantz. Bide horretan, saretzera, ez isiltzera, autodefentsara, barne indarra ateratzera, planto egitera, bizitza erdigunera eramatera deitu dituzte emakumeak.

Antxoko kaleak eta Trintxerpeko Gernika plaza oihu eta aldarrikapenez bete dituzte dozenaka emakumek. Zaintza sistema iraultzeko premiaz aritu dira.

Handia izan da Lezoko Martxoaren 8ko mobilizazioa. 500 inguru izan dira herriko martxa morea aldarrikapenez josi duten lezoarrak.

Orereta Ikastolako irakasle, ikasle eta gurasoek hainbat ordutako etengabeko korrikaldia egin dute errioaren bueltan Martxoaren 8aren harira.

Herriko dozenaka eta dozenaka neska gazte batu dira Martxoaren 8ko mobilizaziora. Argazki galeriaz gain, bideo bat ere egin du bertan HITZAk.

Izena emate presentziala hilaren 20an hasiko da, eta aurretik ordua hartu beharko da.

Errenteriako Udalak bat egin du 'Denon bizitzak erdigunean' leloarekin. Politika feministak aldarrikatu eta hainbat konpromiso hartu ditu berdintasunaren bidean.

Emakumeen Nazioarteko Eguna aldarrikatzeko bi eskualdeetan izango diren elkarretaratze eta manifestazioen zerrenda jaso du HITZAk.

Eraberritze proiektua uda baino lehen lizitatzea aurreikusi du udal gobernuak. Bizilagunak zoriondu ditu EH Bilduk "denon" lorpenagatik.

Futboleko taldeak pattal ibili dira, saskibaloi eta eskubaloikoak gorabeheratsu, eta areto futbolekoak ondo.

Madalensoron txapelketako sei partida jokatu dituzte asteburuan, eta datorren asteburuan beste hamar jokatuko dituzte.

Bixi-Bixi Kultur Elkarteak, Pasaiako Udalaren laguntzaz, antolaturiko jaialdiak barrutian hartuko du lur maiatzeko lehen asteburuan.

SOS Arrazakeriaren XXVI. martxa Trintxerpetik abiatuko da, 'Hilmugak. Mugetako indarkeriaren aurka' lelopean.

Herriko urteko lehenengo festak antolatzen hasiko dira 19:30ean hasiko den batzarrean. Inauterien balorazioa ere egingo dute.

Martxoak 10eko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Oiartzungo BPXPORT Elorsoro kiroldegiko termetarako sarrera bikoitza da.

Emakumeen taldea askoz hobea izan da egoera kaxkarrean zegoen zelaian. Mutilek pixka bat sufrituta lortu dute garaipena, baita areto futbolekoek ere.

Luzio Egiguren Ganboak 'Etiopia norte' argazki emanaldia egingo du ostegunean Urdabururen egoitzan. Argazki erakusketa ere antolatu du mendizale elkarteak Egigurenek Etiopian jasotako irudiekin.

Jai batzordea osatu ezean, aurten ez dutela jairik antolatuko azaldu du Gurekin Auzo Elkarteak.