
Hilaren 26tik 28rako orduak edukiz bete ditu Lezoko Jai Batzordeak. Mendekosteen hurrengo larunbatean, Euskal Jaiak herrian.

Gaur egun PPk ez du ordezkaritzarik Pasaiako Udalean. Haren jardun politikoa alkategai gisa abiatuko du Joana Arce zerrendaburuak.

Errenteria-Oreretako Galtzarabordako geltokitik Antxorako bidean dagoen topoko manta termikoa askatu da. Ondorioz, bidaiak eten dituzte.

‘Muga astoa eta haren ingurukoen kalamatrikak’ ipuin ilustratuak Oiartzungo historiaren pasarte bat azaleratu nahi du: oiartzuarrek Nafarroara arto-irina egitera joan behar zutenekoa.

Saritutako ipuinekin, eta eskualdeko hainbat sortzaileren ekarpenekin, liburuxka egin dute AEK-ko kideek, ikasleen artean banatzeko.

Euskadiko Ligako txapela eta Ohorezko Zilarrezko Mailara igoera lortu ditu Ereintzako emakumeen talde nagusiak. Lan gogorraren emaitza izan da, eta orain gozatzea dagokie. Historia egin dute.

Monumentu historikoa urriaren 26tik da herriarena, eta dagoeneko eskualdeko 3.000 bizilagunen bisita jaso du. Uztailean eta abuztuan itxi egingo dute ikerketa arkeologikoak egiteko.

Orratx! Antzerki Taldeak estreinaldi bikoitza egingo du asteburuan Gezalan: ‘Ai, ai, ai, badatorrela!’ obrarekin umore ilunenari tartea emango diote lezoarrek. Bihar eta etzi egingo dituzte emanaldiak, 20:00etan.

Oiartzungo Feministen Asanbladak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur plazan, Orioko hilketa matxista eta Villabonako eraso homofoboa salatzeko.

Emakumeen Etxean berdintasun Politiken gaineko mahai ingurua antolatu zuen atzo Berdintasun Kontseiluak. Mahaiaren bueltan maiatzaren 28ko udal hauteskundeetara hautagaitza aurkeztu duten alderdi politiko guztietako ordezkariak.

Xoxolur Mendi Klubeko kideek sasoiko zortzigarren irteera egin zuten atzo. Itsas ertzeko mendiaz gozatu, eta itsasoa besarkatu zuten.

Atzo izan zen Kultur aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira adierazpen instituzionala egin du udalak.

Hamalau puntuko gai-zerrenda izango du maiatzeko ohiko udalbatzarrak. Ohiko gaiak izango dira plenoan aztertuko dituztenak.

Jesus Mari Martiarenak agintean izandako bi legealdiei balioa eman, eta etorkizunerako asmoen berri eman du.

Gaur arratsaldean zabalduko dute erakusketa Xenpelar etxean, eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute hilaren 30era arte.

EHZ Festibalerako bi sarrera bikoitz zozkatuko dira harpide eta HITZAkideen artean.

Miren Amuriza eta Jon Maia bertsolariak gonbidatu ditu bertsozale elkarteak. Sarrerak salgai daude Mirenen eta txokolategian.

2023ko Antxoko jaietako aldizkariaren azala ere izango da ilustrazio irabazlea. Sariak, 200 euro eta Mimos tabernan bi lagunentzako bazkaria.

Itzuliko partida ere berdindu ondoren, play-offetako azken partida Martuteneren kontra jokatuko du. Mutilen futbol taldeak, garaipen garrantzitsua.

Maiatzak 19ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Oarsoldeko museoetara joateko 4 sarrera dira.