2023/10

Maren Galvez Garmendia lezoarra bigarren Euskal Herriko Dantza Txapelketan

Larunbatean egin zuten txapelketa Segurako Baratze pilotalekuan. 47 ekitaldian Lezoko sei dantzarik hartu zuten parte.

[Argazkiekin] Artikulatzen hasteko Alternatiben Oihartzuna

Udala eta Alternatiben Oihartzungo kide banak hitzaldia eskaini dute eta bien arteko elkarlana "nola artikulatu" aztertzen ari direla izan dute hizketagai. Goizaren amaieran, Palestinari elkartasuna adierazi diote.

palestina elkarretaratzea oiartzun

Palestinan "sarraskia erabat gelditzea" eskatu dute

Elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Oiartzungo plazan, Israelen esku-hartze militarra salatu eta palestinarri elkartasuna adierazteko.

[Bideo eta argazkiak] Palestinaren alde egin dute hamarnaka eta hamarnaka lagunek

Israelgo produktuei boikota egiteko eskaera zabaldu dute gaurko mobilizazioan, baita balkoi eta leihoetan Palestinako bandera eta ikurrak jartzekoa ere.

"Gora Palestina askatua!" oihukatu dute Lezon

Dozenaka lezoarrek Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote gaur arratsaldean Karlos Saldise plazan.

gazte topalekua oiartzun

Gazteentzako topalekua irekiko dute Landetxen, hilaren 26an

12 eta 17 urte arteko oiartzuarrentzako txokoa irekiko dute Landetxen. Ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldeetan egongo da irekita.

Pau Vadell idazle mallorcarraren keinua Ubera liburutegiarekin

Egonaldia egin du sortzaileak Hugoenean. Hark ondutako 'Cremen desordes' liburuaren ale bat eman dio opari Donibaneko liburutegiari.

[Erreportajea] AlaBEERga, gelditzeko etorri den garagardo azoka

Atzo hasita, hemezortzi garagardo eta jatekoak dastatzeko aukera dago Alabergako plazan, igandera arte. Arditurri Auzo Elkarteak antolatuta, segida izateko bokazioz heldu da garagardo azoka.

«Ohiz kanpokoa eta arraroa» zer den hausnartzeko obra

Gaur abiatuko dira Pasaiako Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Ezezagunok konpainiaren ‘Exacticamente Diversa’ obrak irekiko du festibala. Adimen desgaitasunari buruz hausnartzeko gonbidapena.

alaBEERga Fest Garagardo azoka

Arrakastatsua izan da AlaBEERga Fest

Parte hartze handia izan du garagardo azokaren lehen ekitaldiak eta giroa paregabea izan da antolatzaileen hitzetan.

euskararen kontrako oldarraldia

Herri argazkia euskararen alde

Azaroaren 4an Bilbon egingo duten manifestazioari babesa emateko egingo dute herri argazkia.

irati odriozola hitzaldia hizkuntza ohiturak

Seme-alaben hizkuntza-ohituretan eragiteko hitzaldia, bihar

Irati Odriozola UEMAko teknikariak hitzaldia emango du bihar arratsaldean, 'Haurren aurrean, helduok heldu'-ren barruan.

Artearekin eta literaturarekin hitzordua Neuk artisau dendan

Ostiralean tela birziklatuekin loreontziak egiten ikasteko ikastaroa eskainiko dute, eta larunbatean berriz, ipuin kontaketa eta tailerra eskainiko diete 4-8 urte bitarteko haurrei.

Pasaiako poesia lehiaketa abian da

Pasaia Hiria Olerki Lehiaketaren 22. ekitaldia martxan da. Lanak euskara nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira, abenduaren 1era arte.

euskararen kontrako oldarraldia

Euskararen aldeko manifestaziora joateko autobuserako zerrenda, prest

Azaroaren 4an izango da manifestazioa, Bilbon. Herriko ikastetxeetan zein beste txoko batzuetan eman daiteke izena.

debagoiena oiartzun

Oiartzungo Kirol Elkarteen asteburuko emaitzak (2023-10-23)

Ez da astebururik onena izan, seniorretan Miren Tabernak bakarrik irabazi baitu, baita Gazte Mailako B eta C taldeek ere.

euskararen kontrako oldarr

Euskararen kontrako tsunamiari eusteko dikea eraikitzera deitu dute

Azaroaren 4ean Bilboko manifestaziora joateko deia egin dute gaur arratsaldean, atera duten argazki jendetsuan.

Hainbat musika ikastarotan izena emateko epea irekiko da astelehenean

Tomas Garbizuk helduentzako ikastaroak eskainiko ditu, eta izena emateko epea hilaren 31era arte luzatuko da. Bihar, bestela, urriko kantujira egingo dute.

EAJ: "Udal tasak malgutzeko eraginkorrak diren hobariak aplikatzea eskatzen dugu"

Zaborren tasa %8 igotzeari ezetz bozkatuko diola azaldu du EAJk gaur egindako agerraldian.

Gehiago