2023/12

Korrika denda zabalduko dute astelehenean

Herriko Plazan kokatuta 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da zabalik denda; askotariko materiala izango da bertan.

sare oiartzun gabonetako egitaraua

Sarek egitaraua aurkeztu du, Gabonetan ere "konponbidearen giltzak" izateko

Sarek kanpaina abiatu zuen duela aste batzuk, presoak etxeratzeko eskakizuna hedatzeko. Bost deialdi egin dituzte Gabonetarako.

Bizi Errenteria bonu kanpaina astelehenean bukatuko da

Errenteria-Oreretako 18 eta 35 urte arteko gazteei begirakoa izan da azken kanpaina hori, gazteek herrian erosteko ohitura sustatu asmoz.

Argi berdea aurrekontuari

Ezohiko saioan aztertu du gaia udalbatzarrak. Gobernu taldearen aldeko botoekin egin du aurrera aurrekontu proposamenak.

‘Insumisas’ etxeko langile migratuei ahotsa emateko

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Podcast programa eta aldizkari batez osatutako proiektu komunikatiboa aurkeztu zuen atzo Joxepa Antoni Aranberri anitzenean.

xxxvi prosa eta poesia lehiaketa

Literaturan ere, jaio dira besteak

Xabier Lete Prosa eta Poesia Sariaren XXXVI. ekitaldiko sariak banatu dituzte, izena ematen dion sortzailearen heriotzaren 13. urteurrenean.

unai pascual oiartzun hitzaldia

Klima aldaketa eta krisi eko-soziala hizpide izango dituzte hilaren 13an

Unai Pascual zientzialariak klima aldaketari buruzko hitzaldia emango du. Oiartzungo Klima eta Energia Planaren barruko saioa izango da.

Neurri eta errimen jai handia, ostiralean

Xenpelar Sariaren hogeita zazpigarren ekitaldiari ostiralean jarriko diote ginga.  Orduan jokatuko da  sariketa sonatuaren finala, 17:00etatik aurrera. 

Teo Alberro: "Nire doluminik zintzoena helarazi nahi diet familia eta lagunei"

Igande goizaldean jazotako istripuaren harira, Teo Alberro Pasaiako alkateak "doluminik zintzoenak" helarazi dizkie hildako bi gazteen familiei eta lagunei.

hipolito berasategi oiartzun

Hipolito Berasategiren hezurrak eman dizkiote Aranzadiri

Berasategiren hezurrak identifikatu zituzten pasa den astean, eta udalak eta Katin Txikik zientzia elkarteari eman dizkiote, alabari emateko.

Irantzu Varelaren 'Señoricidio' bakarrarizketa, bihar

Kazetari eta aktibista feministak bere ikuskizuna taularatuko du ostiral arratsean, Landetxen. Sarrerak salgai daude.

Agintaldi planak "anbizio eta zehaztasun falta" dituela dio PSE-EEk

Herriarentzat "esanguratsu" diren proiektuekin "konpromisorik" ez duela agintaldi planak uste du alderdi sozialistak.

Auzolan deialdia Epertxokon basolanak egiteko

Ameztiren ekimenez, bertako basoa berreskuratzeko beste urrats bat egin nahi dute larunbatean. Auzolanera deitu dituzte lezoarrak.

Materrek hitzordu bikoitza proposatu du larunbaterako

Materrek urtea agurtuko du larunbatean, bi jarduerekin. 11:00etatik 13:00etara itsas hondakinen bilketa egingo da Alabortza senadian. Ondoren, 16:00etatik 17:30era, nabigazioa egingo da Mater ontzian.

Donibane 70. zenbakiko udal eraikina konpontzen ari dira

Eraikin horren estalkia egoera ezegonkorrean dagoenez, teilatua konpontzen hasi zen udala astelehenean. Lanen helburua da bizilagunen segurtasuna bermatzea.

'Entretinieblas' antzezlana, larunbatean Juanba Berasategin

Kili Kolo antzerki taldeak Donibaneko aretoan taularatuko du antzezlana, 19:00etan. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.

Asteazkenean, odol erauzketak Antxoko anbulatorioan

Pasai Antxoko Odol Emaileak taldeak sustatuta, odola emateko aukera izango da Pasai Antxon, 16:30etik 20:15era.

Bihar, kafe topaketa Donibaneko Uberan

Iosune Goñi idazlea Hugo Enean izan zen azaroan idazketa lan bat osatzeko. Lan literario hori bihar aurkeztuko du Ubera liburutegian, 17:00etan.

'Pornografia gaur egungo sexu-heziketa ote?', bihar

Eider Goiburu psikologoak nerabeen gurasoei zuzendutako saioa emango du ostegunean, Treba programaren barruan.

Gehiago