2023/12

Oarsoaldeko eremu turistikoak ezagutu ditu Azahara Dominguezek

Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo diputatua Arditurrin eta Albaolan izan da besteak beste, tokian tokiko agintariek lagunduta.

Mikel Arruti: "Oso gogorra izan da. Babes osoa helarazi nahi diegu familiei eta lagunei"

Lezoko alkateak, herritar guztien izenean, babes eta samin hitzak helarazi dizkie atzoko trafiko istripuan hildakoen senide eta lagunei.

[Erreportajea] 'Puzker itzela', umeek umeentzako sortutako liburua

Estibaliz Valencia irakasleak eta Olatz Diaz ilustratzaileak haurrei begirako ipuin bat argitaratu dute Denonartean argitaletxearekin. Aniztasunaren gaia islatu nahi izan dute, haurren begiradatik.

[Argazkiak] Euskararen haziak erein dituzte

Euskararen Egunaren ospakizunen harira, hainbat jarduera egin zituzten atzo Lezon, mendian eta herrian.

Bi gazte hil dira auto istripuan Errenterian

Goizaldean izan da istripua Gi-636 errepidean. Beste bost lagun zauritu dira istripu berean.

Oarso Bidasoko Hitza

"Israelen genozidioarekin eta okupazioarekin bukatzeko", boikot eskaera

Oiartzungo Carrefour saltokiaren aurrean elkarretaratzea egin dute eguerdian: "Palestinako herriaren aurkako sarraskia babesten ari da".

Bixi-Bixikoak, Saharara

Donibaneko elkartearen ekimenez hamar kidek elkartasun jarduerak egingo dituzte Saharako Tindufeko kanpamenduan.

Patri Urkizuk 'Eskribu galduen bila' liburua aurkeztu du

Liburuak autobiografia eta kultur kritikak biltzen ditu. Lezoko historia urratsez urrats azalduko du 600 orrialdeetan.

oiartzungo udala aht plenoa alegazioa

AHTaren proiektuari jarritako helegitea aho batez onartu du plenoak

Tren azkarraren proiektua bertan behera uzteko eskatu dute, aho batez. Bestalde, gutxieneko pentsioa 1.080 euroan ezartzea eskatu dute.

Ander Imaz

Ander Imaz etxean animatzeko aukera, ostiralean

Eskuz Binakako Txapelketako partida jokatuko dute datorren ostiral arratsean. Imazek Artolarekin jokatuko du, Jaka-Mariezkurrena III.aren kontra.

Sanjuandarren San Tomas eguna, igandean

Itsas Mendik antolatuta, igandean ospatuko dute eguna Donibanen. Trikitilariak, azoka, konpota erakustaldia, kantaldia, dantza emanaldia eta euskal produktuen zozketa, igandeko osagaiak.

Mari Domingi eta Olentzeroren mezua jaso ahalko dute haurrek

Euskal Herriko haurrei begirakoa da Errenteriako Udalaren iniziatiba.

Sanpedrotarrek ere larunbatean ospatuko dute San Tomas

14:30ean babarrun jana egingo dute Begihaundi eta Antxeta tabernetan. Arratsaldetik aurrera, musika izango da protagonista.

Illumbe Akordeoi Orkestra Añorgan izango da ostiralean

Jose Juan Zubillagaren gidaritzapean, Illumbek hitzordua du ostiralean, hilak 15, Añorgako parrokian, 19:00etan.

Ostiralean irekiko da 12 CM arte erakusketa

Aurtengoa formatuaren 28. ekitaldia izango da. Artelanak San Pedroko Udal Aretoan egongo dira ikusgai, hilaren 15etik urtarrilaren 14ra. Ostiral honetan inauguratuko da erakusketa, 19:00etan.

Hainbat kaletan asfaltatze lanak egiten ari dira

Erdialdeko hainbat kaleetan egiten ari da udala lan horik. Bukatuta, Lezoko pasealekuko zubia asfaltatzen hasiko da.

nerea loiola pikaza

Nerea Loiolak liburuak sinatuko ditu larunbatean

Urrats paperdendak Txerri Eguneko azokan jarriko duen mahaian sinatuko ditu liburuak, datorren larunbatean.

Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, familientzako

Familian jolasean programaren barruan egingo dute larunbat arratsaldean.

Gehiago